Bartolomesolo etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Bartolomesolo etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2024(e)ko maiatzaren 24(a), ostirala

Bartolomesolo toponimoa

Arabako toponimo honetaz XVIII. mendeko lekuko bat dago Gerardo Lopez de GereƱuren Toponimia alavesa, seguido de Mortuorios o despoblados y Pueblos alaveses liburuan:

BARTOLOMESOLO, 1712, heredad en Echabarri UrtupiƱa.
Toponimo honek antz handia du Arabako beste toponimo batekin, Bartolosolo toponimoarekin. Biek egitura bera dute, eta elementuak ere berdintsuak dira, Bartolome antroponimoa eta solo izen arrunta, soro hedatuagoaren sartaldeko aldaera. Bartolome eta Bartolo izen bera dira, baina azken hau laburturik gertatu zen. Antroponimo honetaz informazio gehiago Bartolosoloren sarreran.