Mostrando entradas con la etiqueta Berasko. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Berasko. Mostrar todas las entradas

sábado, 10 de abril de 2021

Beraskaburu toponimoa

Larraungo toponimo honetako informazio osoa Nafarroako Toponimia Ofiziala web-gunetik hartu zen, egun eskuragarri ez omen dena. Hala ere, hartutako irudi batek lekukoak eta datak eskaintzen ditu:

Toponimoaren lekuko zaharrena XVII. mende bukaerakoa da, Berasco burua (1695, 1709). Geroko lekuko ia guztietan lehenengo dardarkaria galdua zuen, egungo Beaskaburu (1992) lekuko.
Toponimoak bi elementu ditu, Berasko antroponimoa eta buru izena. Buru izena, ziurrenik, ez zen Beraskoren beraren burua izango, toponimoaren zati bat, mugakoa izan zitekeena baizik. Izen bera dago Donorgiburua toponimoan eta esanahia berdintsua izango zen. Berasko antroponimoa ezaguna zen Erdi Aroan eta hainbat toponimoren oinarria bada, Beraskola toponimoa bezala, esaterako.
Aipagarria toponimo honen antroponimoaren azken bokala aldatu izena, aldaketa hau ohikoa da izen arruntekin, baina antroponimoekin, normalean, ez da aldaketa hau gertatzen, baina toponimo honetan ikus daitekeenez bezala, batzuetan gertatzen da, gutxitan bada ere.

viernes, 12 de marzo de 2021

Beraskarro toponimoa

 Arabako Kontrastako herriko toponimoa, Gerardo Lopez de Gereñuren Toponimia alavesa, seguido de Mortuorios o despoblados y Pueblos alaveses liburuan lekukoak badira, zahar eta berriak:

BERRASCARRO, término de Contrasta.
BERASCARRO, 1808, término de Contrasta.
BERAZCARRO, 1749, término de Contrasta.
BERASCARROA, 1647, término de Contrasta.
Bi toponimo eratorriak ere badira, Beraskarrogaina eta Beraskarroostea:
BERASCARROGAINA, 1636, labrantío de Contrasta.
BERASCARROOSTEA, 1786, labrantío de Contrasta.
Toponimo hauetan gain eta oste hitzak badira, aipagarria da gain aldaera aurkitzea, sudurkaria sabaikaritu gabe eta bestean, toponimoaren azken bokala eta oste hitzaren lehenengoa batu gabe izkribatu zirela.
Beraskarro toponimoak bi elementu baditu, Berasko antroponimoa eta ondoren arro izena. Belakarro toponimoak egitura bera izango luke, baina antroponimoa Belako izango zen.
Badago beste aukera bat, oinarrian Belasko izatea, orduan l-rr > r-rr asimilazioa gertatuko zen,
Belaskoperraia toponimoan bezala. Hala ere, ez dago *Belaskarro ustezkoaren lekukorik eta horrela, hipotesien munduan geratu behar du.

Baraskaldo toponimoa

 Baraskaldo Mendatako baserria da eta Baraskaldogana, Mendatako tontorra.
Toponimoak XVIII. mendeko lekuko batzuk baditu, Nombres de familia y oicónimos en las fogueraciones de Bizkaia de los siglos XVII y XVIII izeneko liburuan:

Barascaldo [N, TO]
Barascaldo (la casa de), Mendata, a.1796, FogVizcayaMs.
Barascaldo (la caseria de), Mendata, a.1745, FogVizcayaMs.
Barascaldo (la cassa de), Mendata, a.1704, FogVizcayaMs.
Azken hirurehun urtez toponimoa ez da aldatu, baina horrek ez du esan nahi toponimoa sortu zenetik aldaketarik gertatu ez denik.
Toponimoak bi elementu lituzke, Berasko antroponimoa eta *aldo hitz ezezaguna. Biak batzerakoan *Beraskaldo sortuko zen eta ondoren, bokal asimilazioaz, Baraskaldo bihurtu eta horrela iraun du, azken mendeetan.
Toponimoak oso antz handia du Bizkaiko bi herriren izenekin, Barakaldo eta Arakaldo izenekin, hain zuzen. Biek hiz bera omen dute bukaera aldean, *aldo ezezaguna. Izan liteke hitz hori alto gaztelaniazkoaren mailegua? Baraskaldogana toponimoan gain izenak garaiera adierazten du, beharbada Baraskaldo izenean ere adiera hori bazen, Atxumaitz toponimoren lekuko ugaritan Atxumaizkogaña aldaera dago, haitz eta gain elementuek garaiera adieraziko lukete.

viernes, 12 de febrero de 2021

Beraskola toponimoa

 Beraskola Gordexolako toponimoa da, auzo baten izena eta mendi izena, Okondo eta Gordexolako herrien artean.
XVIII. mendeko lekuko bat bada Nombres de familia y oicónimos en las fogueraciones de Bizkaia de los siglos XVII y XVIII izeneko liburuan:

Berascola [N, NO]
Uerascola uiuda (Maria de) [Zubieta (cuadrilla de)], Gordejuela, a.1704, FogVizcayaMs.
Toponimoak bi elementu baditu, Berasko antroponimoa eta ola izen ezaguna. Hala izango balitz, bi elementuen batuketak ez zuen aldaketarik sortaraziko. Baina badago beste aukera bat, antroponimoa Belasko izatea, euskal egokitzapena jaso gabea. Bigarren aukera honetan tarteko urrats bat izango zen, *Belaskola, ondoren disimilazioz aldatua. Hala ere, ez dago tarteko urrats honen aztarrenik, baina aukera bada, nahiz eta oinarrian Berasko antroponimoa agertzea normalena izan.
Berasko/Belasko antroponimoek jatorri bera dute, baina euskarara egokitzerakoan bokalarteko aldaketa gertatu da: l > r, euskal mailegu askotan gertatutako bera.