viernes, 22 de enero de 2021

Belakarro toponimoa

 Belakarro Zaratamoko erreka-zuloa, sakana da. Lekuko zaharrik ez dago eskura, baina aldaketa larririk gertatu ez bada, toponimoaren elementuak azaleratzea ez litzateke zaila izango. Oinarrian Belako antroponimoa izango zen eta ondoren arro izena, egokia kontuan izanik toponimoaren kokapena.
Belako ez da oso antroponimo zabaldua euskal lurretan baina lekukoak badira, gutxi izan arren, Euskaltzaindiaren EODA orriko informazioa:

Belako.
Belaren Erdi Aroko hipokoristikoa. Arrigorriagako (Bizkaia) Santa Madalena elizan gordeta zegoen X. mendeko hilarri batean Belaco filius agertzen da. Aiarako (Araba) lehen jauna (XI. m.) Jaun Velaco deitzen zen.
Aldaketa bat gertatuko zen, bokal fusioa, normalean antroponimoak toponimo bihurtzen direnean ez da aldaketarik gertatzen, baina salbuespenak badira eta toponimo hau izan liteke aipatuetako bat.

No hay comentarios:

Publicar un comentario