Beatxurtu Bergarako baserria da. Toponimo honi buruko informazio ugaria Bergarako baserriak - Caseríos de Bergara web-gunean dago, Beatxurtu - Berasiartu baserriari buruzko orrian. Lekuko zaharrenak XIV. mendearen bukaerakoak dira, Lope Lopes de Verasiartu et Iohan Yvanes su yerno eta Garcia lopes de Verasiartu et Garcia Sanches su yerno (1391). Hurrengo mendeetan izenak ez du aldaketarik erakutsi, ortografia kontuetan izan ezik, inoiz Beresiartu agertzen bada ere. Gero, aldaketa larriak badira, Biachurtu (1808), Vichurtu (1838). XIX. mendean Beatxurtu nagusitzen da, eta aldaera hori egun ofiziala da.
Toponimoa analizatzeko orduan lekuko zaharrenak dira kontuan hartzeko ziurrenak, hau da, Berasiartu. Toponimoak bi elementu lituzke, Beraxa antroponimoa eta ihartu partizipioa. Toponimoan Berasa aldaera dago, antroponimo honen eratorri toponimikoetan gertatzen den bezala, hala nola, Beretxaga toponimoan.
Mitxelenak toponimo honen etimologia eman zuen bere Apellidos vascos liburuan:
151. —beratz vizc. «herbal» (de berar «hierba»; cf. guip. belaze «id», de bel(h)ar): Beraza, Berazadi, Berazaluce (Berasaluce). También Beraciartu (Beracierto, Berasiartu), Var. del último es Bereciartu, Beraciartua (Beresiartua), donde creo que hay que ver beratz (con asimilación, como en Bereceibar) y no beresi «jaro», que es probablemente el participo ber(h)ezi, ber(h)exi «separado» «acotado.Toponimoaren oinarriko txistukaria beti <s> batekin agertzen da, XIV. mendetik hona eta horrek ziurtasun ematen du, beratz, belaze izenetako txistukaria ezberdina delako.
No hay comentarios:
Publicar un comentario