La Bernardina da Oiongo tontor bat, Arabako hegoaldean. Erdaraz Alto de la Bernardina izena du, aldaerarik gabe. Lekuko zaharrik ez badago ere, toponimoa gardena da, gaztelaniaz osatua da eta antroponimo hipokoristiko bat dago, Bernardina, Bernarda antroponimo emakumezkotik sortua eta ondoren -ina atzizki txikigarria du, hipokoristikoa sortzeko. Izen bera Gipuzkoako Doñabernardina toponimoan dago, Oiartzunen.
Azkenik, aipagarria da antroponimoak la artikulua aurrean duela. Joera dago batzuetan pertsona izenekin ere artikulua erabiltzea eta joera hori euskarara ere zabaldu zen, baina oso neurri apalean. Gaztelaniaz ere ez da ongi ikusia arrunkeriatzat hartua delako.
Bernardina etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Bernardina etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
2024(e)ko maiatzaren 17(a), ostirala
La Bernardina toponimoa
2024(e)ko maiatzaren 3(a), ostirala
Doñabernardina toponimoa
Doñabernardina da Oiartzungo etxe bat. Gainera, Oiartzungo toponimia liburuan ere aipatua da:
Doñabernardina. Baserria.Toponimoan antroponimo bat dago, emakumezkoa, Bernardina eta aurrean doña, latineko domina 'andrea' izenaren bilakaera erromantzezkoa.
Urtxallezar bezala ere ezagutzen da.
Bernardina antroponimo hipokoristikoa da, Bernarda izenetik sortua eta -ina atzizki txikigarria gehitua.
Antroponimoaren lekukoak daude Dokuklik web-gunean, Euskal Autonomi Erkidegoko eliza-agiriak biltzen dituen lekuan. Agiri hauek dira, jaio, ezkontza eta heriotza agiriak. XVI. mendearen hasieratik lekukoak jaso dira:
Bernarda bera, antroponimoa izateaz gain, toponimoa ere izan zen Araban, Bernarda toponimoa, hain zuzen.
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)