Garinduri da Urkabustaizko aurkintza bat. Mendi aldekoa da, eta beharbada horrek azal dezake Lopez de Gereñuren Toponimia alavesa liburuan ez egotea.
Lekuko zaharrena XV. mendekoa da, 1445. urtekoa, Sancho Ruys de Garindury morador en Murguia (Honra de hidalgos, yugo de labradores, 92. or.). Ez da lekukorik bildu gaur egungoen arte, eta hauetan, aldaera zaharrari eutsi diote, inolako aldaketarik gabe.
Izenaren analisia egiteko, aukerarik sinpleena Garindo + huri litzateke, Garindo PI litzateke Galindo ezagunaren euskal aldaera, bokalarteko l > r bilakaera jasoa duena. (Erdi Aroko lekukoen artean, nafar bat: Garindo Sansoiz, Iratxe, 51. agirian, 1072. urtean).
Ezin alde batera utzi Galindo + huri ere ezinezkoa ez dela. Horrela *Galinduri sortu eta ondoren urkarien asimilazioa gertatuko zela. Baina jakinik Garindo bazela, ez luke inolako oztoporik uste izateko euskal aldaera erabili zutela euskal toponimo bat sortzeko. Euskal toponimoetan euskarara egokitutako antroponimoa aurkitzea normalena litzateke, beraz, Enekuri toponimoan Eneko, eta ez Íñigo. Hala ere, Ellakuri diferentea izan liteke, oinarria Bellako izango zelako eta ez Belako, Belakuri toponimoaren sarreran azalpena.
Mostrando entradas con la etiqueta Garindo. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Garindo. Mostrar todas las entradas
lunes, 10 de noviembre de 2025
Garinduri toponimoa
viernes, 2 de octubre de 2020
Gariñondo toponimoa
Bizkaiko Ea herriko toponimoa. Eako mapa toponimikoan jasoa:
Garindo Galindo: «GALINDO, fréquent dans les chartes espagnoles, et aussi dans les chartes pyrénéennes françaises, particulièrement sous la forme Galin, a donné en basque, par la mutation ordinaire de l en r, Garindo» (Luch). El patronímico es Garindoiz, Garindiz, que puede proceder directamente de Galindonis. Luch. señaló también que este antropónimo es la base del nombre de población navarro Garinoain (doc. Garinnoain): añádase Garindein, vasc. Ga(r)indáñe en la Soule.Galindo ezin izan toponimo honen oinarria baina bi aukera daude, biak antroponimo honetatik sortuak: Garin eta Garino. Bietan gertatu da nd > n bilakaera.
Galindo edo bere euskal etorkikoek aztarrena utzi dute antroponimo eratorrietan eta baita toponimo eratorrietan ere. Esaterako, Garinduaga toponimoan antroponimoa Garindo zen, zalantzarik gabe. Ez zen hori gertatzen Galindarte toponimoan, oinarria Galindo zein Garindo izan zitekeen, bigarren kasuan r-r > l-r bezalako disimilazio bat gertatuko zen, baina ez dago ziurtasunik.
Laburtuz, Galindo antroponimoaren euskal ondorengo baten bitartez sortuko zen Gariñondo toponimoa, baina aukera bikoitza da, Garin eta Garino. Biak izan litezke Gariñondoren oinarriak.
viernes, 3 de julio de 2020
Garinduaga toponimoa
Garinduaga baserria Ziortza-Bolibarren dago, badu toponimo eratorri bat, Garinduagatxa.
Toponimo honen lekuko zaharragoak badira Nombres de familia y oicónimos en las fogueraciones de Bizkaia de los siglos XVII y XVIII izeneko liburuan:
Antroponimo hori aztertu zuen Mitxelenak, bere Nombres vascos de persona lanean:
Garindo (edo Galindo) izenak hainbat toponimo sortu zituen, baita ere blog honetan aztertutako Galindarte toponimoa.
Toponimo honen lekuko zaharragoak badira Nombres de familia y oicónimos en las fogueraciones de Bizkaia de los siglos XVII y XVIII izeneko liburuan:
Garinduaga [N, TO]Beraz, Garinduaga XVIII. mendean bazen eta ziurrenik, bere sorrera data mende batzuk aurreratu beharko genituzke, Erdi Aroraino. Izan ere, toponimoak Garindo antroponimoa badu, baita -aga aztzizkia ere. Atzizki horrek normalean pluraltasun adierazlea da baina batzuetan lekua baino ez zuen adieraziko, hau da, Garindoren lurrak, edo etxea.
Garinduaga (la casa de), Bolibar/Cenarruza, a.1796, FogVizcayaMs. -/Zenarruza, a.1798, FogVizcayaMs.
Garinduaga (la caseria de) [Goierria (cofradia de)], Cenarruza, a.1745, FogVizcayaMs.
Antroponimo hori aztertu zuen Mitxelenak, bere Nombres vascos de persona lanean:
Garindo Galindo: «GALINDO, fréquent dans les chartes espagnoles, et aussi dans les chartes pyrénéennes françaises, particulièrement sous la forme Galin, a donné en basque, par la mutation ordinaire de l en r, Garindo» (Luch). El patronímico es Garindoiz, Garindiz, que puede proceder directamente de Galindonis. Luch. señaló también que este antropónimo es la base del nombre de población navarro Garinoain (doc. Garinnoain): añádase Garindein, vasc. Ga(r)indáñe en la Soule.Aldaketa bakarra gertatuko en toponimoan, sortu zenetik, oa > ua bokal disimilazioa, ez bada i-o > i-u bokal asimilazioaren ondorioa, fenomeno arrunta euskal lurralde askotan.
Garindo (edo Galindo) izenak hainbat toponimo sortu zituen, baita ere blog honetan aztertutako Galindarte toponimoa.
martes, 14 de mayo de 2019
Galindarte toponimoa
Galindarte Tafallako toponimoa da, beraz, Nafarroakoa. Lekuko zaharrena Erdi Arokoa da, Galindart (1341). Gerokoa da Galindarte (1556), egun duen aldaera bera erakusten duena.
Toponimoak bi elementu lituzke, blog honetan aztertutako toponimo gehienak bezala, Oinarrian antroponimo bat eta bukaeran arte izena. Badira arte bat baino gehiago, zuhaitz izena toponimian ohikoa da, baina ez dira batere arruntak PI + arte bezalakoak. Bada beste arte bat, distantziak, direla lekuetakoak, direla denboretakoak, markatzeko. Baina erabilera horretan bi puntu, leku beharko genituzte artekoa izendatzeko baina oinarrian antroponimo bat bada, geratzen gara erreferentziazko punturik gabe. Beharbada lehenago *Galindo toponimorik bazen han?
Bigarren elementuarekin zalantzarako lekua badago, lehenengoarekin bada zehaztekorik. Badirudi antroponimoa Galindo dela, eta izen horren euskal ondorengoez aritu zen Mitxelena bere Nombres vascos de persona lanean:
Laburbilduz, Galindarte izenaren bi elementuetan zalantzak badaude, antroponimoa Galindo ala Garindo? Eta azken elementua, zuhaitz izena ala distantziak markatzekoa?

"Garindo Galindo: «GALINDO, fréquent dans les chartes espagnoles, et aussi dans les chartes pyrénéennes françaises, particulièrement sous la forme Galin, a donné en basque, par la mutation ordinaire de l en r, Garindo» (Luch). El patronímico es Garindoiz, Garindiz, que puede proceder directamente de Galindonis. Luch. señaló también que este antropónimo es la base del nombre de población navarro Garinoain (doc. Garinnoain): añádase Garindein, vasc. Ga(r)indáñe en la Soule."Euskaraz Garindo litzateke erdaraz Galindo dena. Toponimo honetan Galindo omen dago baina ez da ezinezkoa disimilazio bat gertatzea eta jatorrian Garindo izatea: Garindo + arte > *Garindarte > Galindarte? Ohikoa da toponimo batean bi dardarkari badaude, bat aldatzea, eta hori ikusten da blog honetako toponimo batzuetan, hala nola, Arlegi toponimoan.
Laburbilduz, Galindarte izenaren bi elementuetan zalantzak badaude, antroponimoa Galindo ala Garindo? Eta azken elementua, zuhaitz izena ala distantziak markatzekoa?
Suscribirse a:
Entradas (Atom)