Garinduri da Urkabustaizko aurkintza bat. Mendi aldekoa da, eta beharbada horrek azal dezake Lopez de Gereñuren Toponimia alavesa liburuan ez egotea.
Lekuko zaharrena XV. mendekoa da, 1445. urtekoa, Sancho Ruys de Garindury morador en Murguia (Honra de hidalgos, yugo de labradores, 92. or.). Ez da lekukorik bildu gaur egungoen arte, eta hauetan, aldaera zaharrari eutsi diote, inolako aldaketarik gabe.
Izenaren analisia egiteko, aukerarik sinpleena Garindo + huri litzateke, Garindo PI litzateke Galindo ezagunaren euskal aldaera, bokalarteko l > r bilakaera jasoa duena. (Erdi Aroko lekukoen artean, nafar bat: Garindo Sansoiz, Iratxe, 51. agirian, 1072. urtean).
Ezin alde batera utzi Galindo + huri ere ezinezkoa ez dela. Horrela *Galinduri sortu eta ondoren urkarien asimilazioa gertatuko zela. Baina jakinik Garindo bazela, ez luke inolako oztoporik uste izateko euskal aldaera erabili zutela euskal toponimo bat sortzeko. Euskal toponimoetan euskarara egokitutako antroponimoa aurkitzea normalena litzateke, beraz, Enekuri toponimoan Eneko, eta ez Íñigo. Hala ere, Ellakuri diferentea izan liteke, oinarria Bellako izango zelako eta ez Belako, Belakuri toponimoaren sarreran azalpena.
lunes, 10 de noviembre de 2025
Garinduri toponimoa
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario