viernes, 3 de julio de 2020

Garinduaga toponimoa

Garinduaga baserria Ziortza-Bolibarren dago, badu toponimo eratorri bat, Garinduagatxa.
Toponimo honen lekuko zaharragoak badira Nombres de familia y oicónimos en las fogueraciones de Bizkaia de los siglos XVII y XVIII izeneko liburuan:
Garinduaga [N, TO]
Garinduaga (la casa de), Bolibar/Cenarruza, a.1796, FogVizcayaMs. -/Zenarruza, a.1798, FogVizcayaMs.
Garinduaga (la caseria de) [Goierria (cofradia de)], Cenarruza, a.1745, FogVizcayaMs.
Beraz, Garinduaga XVIII. mendean bazen eta ziurrenik, bere sorrera data mende batzuk aurreratu beharko genituzke, Erdi Aroraino. Izan ere, toponimoak Garindo antroponimoa badu, baita -aga aztzizkia ere. Atzizki horrek normalean pluraltasun adierazlea da baina batzuetan lekua baino ez zuen adieraziko, hau da, Garindoren lurrak, edo etxea.
Antroponimo hori aztertu zuen Mitxelenak, bere Nombres vascos de persona lanean:
Garindo Galindo: «GALINDO, fréquent dans les chartes espagnoles, et aussi dans les chartes pyrénéennes françaises, particulièrement sous la forme Galin, a donné en basque, par la mutation ordinaire de l en r, Garindo» (Luch). El patronímico es Garindoiz, Garindiz, que puede proceder directamente de Galindonis. Luch. señaló también que este antropónimo es la base del nombre de población navarro Garinoain (doc. Garinnoain): añádase Garindein, vasc. Ga(r)indáñe en la Soule.
Aldaketa bakarra gertatuko en toponimoan, sortu zenetik, oa > ua bokal disimilazioa, ez bada i-o > i-u bokal asimilazioaren ondorioa, fenomeno arrunta euskal lurralde askotan.
Garindo (edo Galindo) izenak hainbat toponimo sortu zituen, baita ere blog honetan aztertutako Galindarte toponimoa.

No hay comentarios:

Publicar un comentario