Landarraga Arrigorriagako zapalda da, beraz, Bizkaiko toponimoetako bat da. Lekuko zaharrik ez dago eta horrek analisiaren ziurtasuna apaltzen du, aldaketaren bat gertatu bada eta ezinezkoa bada igartzea, lan etimologikoa kolokan geratuko litzateke. Hala ere, proposatuko den etimologiak behar du aldaketa txiki bat, bokal asimilazio bat, toponimoaren lau bokalak berdinak dira baina lehenago bat ez zen besteen berdina izango. Oinarrian lander 'pobrea' hitza izango zen eta atzizkia, aldiz, -aga izango zen: lander + -aga >*Landerraga > Landarraga. Bokal asimilazioaren langungarria ere izan zitekeen sartaldeko euskararen eR > aR bilakaera ezaguna, horrela, bikote batzuk badira: garri 'gerri', txarri 'txerri'...
Lander antroponimoa ere izan da eta bada; beraz, izen arrunta izan liteke edo pertsona izena.
sábado, 23 de enero de 2021
Landarraga toponimoa
viernes, 30 de octubre de 2020
Esolaga toponimoa
Toponimo honen lekukoa badago Lope de Isastiren Compendio historial de Guipuzcoa izeneko liburuan, Tolosako etxe izenak ematerakoan Esolaga aipatu zuen, 1625. urte inguruan:
[...] Verasivia azpicoa, Muñita, Eceiza garaicoa, Eceiza azpicoa. Iparraguirre, Olarrain garaicoa , Olarrain azpicoa, Esolaga...Toponimoak bi elementu lituzke, hesola izena eta -aga atzizkia. Hesola ez dago oso zabaldurik, dirudienez, hesi + ohol izenen elkarketa da; hauxe da Orotariko Euskal Hiztegiaren sarreraren hasiera hitz honi buruz:
hesola.Goiko paragrafoarena kontuan hartuz, lehenengo lekukoa Larramendiren hiztegikoa litzateke, 1745. urtekoa. Hala bada, Esolaga toponimoak 120 urte aurreratuko lituzke hesola hitzaren lehenengo lekukoa.
1. (Lar, Arch VocGr , H; -ol G-to, AN-gip, B, BN-ciz; Sarask), hesio (SP, O-SP 229?Dv, A), hesiol (V-gip; H), exol(a), hesaul (L, B, BN, S; SP, Hb, Dv, H), hezaul (SP s.v. hesaul ), esaule (B), esual (AN; Aq 580). Ref.: A (hesaul, hesol, esual); A EY III 280; BU Arano (zutoi); Ond Bac; Iz To, UrrAnz; Izeta BHizt (esaule); Elexp Berg.
"Cachizo, esola " Sarask 21. "Pieu" O-SP 229. " Hesaul (contraction de hesi ohol), pieu, palis" Dv. " Esol, estaca pequeña para setos" A. "Un palo (que se pone para sostener los tomates)" Iz To. " Esaule, zutoi, estaca para hacer cerrados. Etxi behar dugu belaia esaulekin. Esaule ederrak ditugu " Izeta BHizt. v. hersol.
viernes, 7 de agosto de 2020
Jainaga toponimoa
Jainagagaraia izeneko baserria Zaldibarren dago, Bizkaian.
Analisia erraza da, Jainaga + garai + -a, baina interes handiena duena lehenengo zatia da, aspaldian toponimoa ere zena. Nombres de familia y oicónimos en las fogueraciones de Bizkaia de los siglos XVII y XVIII liburuan aurreko mendeetako lekuko batzuk badaude:
Jainaga [N, NO]
Gaynaga (Francisco de) [Curseaga (la casa de) (pr.n.res)], Zaldua, a.1704, FogVizcayaMs.
Jainaga (Domingo de), Zaldua, a.1799, FogVizcayaMs.
Jainaga viuda (Ana_Maria de) [Rio (calle del)], Elorrio, a.1745, FogVizcayaMs.
Jaiñaga (Dom(ing)o de) [Eyzaga (el molino de)], Zaldua, a.1745, FogVizcayaMs.
Jaiñaga (ynquilino) (Juan de), Zaldua, a.1745, FogVizcayaMs.
Jaynaga (Domingo de), Zaldua, a.1799, FogVizcayaMs.
Jaynaga (Domingo de) [Arnaga (la casa de)], Zaldua, a.1796, FogVizcayaMs.
Jaynaga (Domingo de) [Jaynaga_Becoa (la casa de)], Zaldua, a.1796, FogVizcayaMs.
Jaynaga (Josef de Zalduegui) [Artecalle (la calle de)], Hermua, a.1799, FogVizcayaMs.
Jaynaga (Josef de Zuduegui_(sic), Zaldua, a.1799, FogVizcayaMs.
Jaynaga (Pablo_Ramon de Zalduegui) [Errementeria (la casa de)], Zaldua, a.1796, FogVizcayaMs.
Jaynaga (inquilino) (Pedro_Antonio de) [Zubiaurre (barrio de)], Hermua, a.1799, FogVizcayaMs.
Jaynaga fiel sindico (don) (Francisco de), Mallabia, a.1798, FogVizcayaMs.
Jainaga Becoa [N, TO]
Jaynaga_Becoa (la casa de), Zaldua, a.1796, FogVizcayaMs.
Toponimoa iluna da, -aga atzizkia badago, baina hasierako jain- analizatzeko zaila da. Bi aldaketa beharrezkoak dira toponimoaren analisia egokiago egiteko. Batetik, nd > n gertatu da, Aldani toponimoan bezala, eta horrela *Jaindaga toponimoa genuke, hau ere iluna da, baina /i/ bokala lekuz aldatuz gero, *Jandiaga genuke eta hau analizatzekoa da. Hasierako jandi-, Jaunti antroponimoa litzateke, aldaketa batzuk jasoa. Jandustegi toponimoan, lehenago Jandistegi zen honetan jandi- aldaera ere bada. Jaunti antroponimoa ez da inoiz *Jandi bezala agertu baina toponimo batzuetan horixe da geratutako aldaera bakarra, diptongoa galdu zuena eta herskaria ahostundu zena.
Laburtzeko, Jaunti antroponimoa eta -aga atzizkia lotzetik Jainaga bezalako toponimora heldu zen.
sábado, 1 de agosto de 2020
Ametzagaña toponimoa
Donostiako tontorraz, badago informazio gehiago Donostiako toponimia izeneko lanean, 1995. urtekoa:
AMETZAGAÑA: Ametzagaña (1840, D.C.H.G, 203, 200 orr.), Ametza-gaña (1850, eminencia, Madoz, 194 orr.37), Ametzagaña (1858, Monte, D.C.H.G, 212, 210 orr.), Ametzagaña, M. de (1860, D.U.A.-D-7-1-P.), Ametzagaña (1891, monte, D.U.A.-D-9-VI-1970-6), Ametzagaña (1975, S.S.D., 405 orr.); Ametzagaña (1989, D.U.T.B.). 64-14-3, MM. I-3.
Azken 150 urteko lekukoek ez dute ezberdintasunik erakutsi eta, beraz, ontzat hartzekoa litzateke.
Analisia egiteko bi elementu izango genituzke, ametz zuhaitz izena eta gain izena, eta -a artikulua bukaeran. Baina toponimoan badago tarteko /a/ bat azaldu beharrezkoa, Ametz-a-gaña. Artikulua ez denez, beste azalpen bat behar du, eta horretan egokiena -aga atzizkia izango genuke: ametz + -aga + gain + -a. Beharbada hasieran *Ametzaga toponimoa izan zen eta hurbileko tontor bati gain + -a gehitu zizkioten. Ametzaga ez da toponimo ezezaguna Euskal Herrian eta -aga atzizkiaren gehiketak toponimoa ederki azalduko luke.
Gertatutako fenomenoa haplologia da, hau da, bi silabak berdinak edo oso antzekoak direnean bat desagertzen da, Andransolo toponimoan bezala, jatorriz *Andransasolo izango zelako.
Gipuzkoako toponimo hauetan *Ametzagagaña izan behar zuen baina guztietan bi silaba berdinak batu ziren, Ametzagaña bihurtuak.
Eguneraketa (2021-06-22):
Badago beste aukera etimologiko bat, tarteko elementu desagertua -aga atzizkia ez izatea, baina bai -tza atzizkia. Horrek ere azalduko luke tarteko /a/ hori: ametz + -tza + gain + -a > *Ametzagaña.
viernes, 3 de julio de 2020
Garinduaga toponimoa
Toponimo honen lekuko zaharragoak badira Nombres de familia y oicónimos en las fogueraciones de Bizkaia de los siglos XVII y XVIII izeneko liburuan:
Garinduaga [N, TO]Beraz, Garinduaga XVIII. mendean bazen eta ziurrenik, bere sorrera data mende batzuk aurreratu beharko genituzke, Erdi Aroraino. Izan ere, toponimoak Garindo antroponimoa badu, baita -aga aztzizkia ere. Atzizki horrek normalean pluraltasun adierazlea da baina batzuetan lekua baino ez zuen adieraziko, hau da, Garindoren lurrak, edo etxea.
Garinduaga (la casa de), Bolibar/Cenarruza, a.1796, FogVizcayaMs. -/Zenarruza, a.1798, FogVizcayaMs.
Garinduaga (la caseria de) [Goierria (cofradia de)], Cenarruza, a.1745, FogVizcayaMs.
Antroponimo hori aztertu zuen Mitxelenak, bere Nombres vascos de persona lanean:
Garindo Galindo: «GALINDO, fréquent dans les chartes espagnoles, et aussi dans les chartes pyrénéennes françaises, particulièrement sous la forme Galin, a donné en basque, par la mutation ordinaire de l en r, Garindo» (Luch). El patronímico es Garindoiz, Garindiz, que puede proceder directamente de Galindonis. Luch. señaló también que este antropónimo es la base del nombre de población navarro Garinoain (doc. Garinnoain): añádase Garindein, vasc. Ga(r)indáñe en la Soule.Aldaketa bakarra gertatuko en toponimoan, sortu zenetik, oa > ua bokal disimilazioa, ez bada i-o > i-u bokal asimilazioaren ondorioa, fenomeno arrunta euskal lurralde askotan.
Garindo (edo Galindo) izenak hainbat toponimo sortu zituen, baita ere blog honetan aztertutako Galindarte toponimoa.
martes, 19 de noviembre de 2019
Zoruaga toponimoa
... Ezama, Echaboleta, Arraiechea, Illarraméndi garaicoa, Illarramendi erdicoa, Illarramendi azpicoa, Guisuaga, Ferrarategui, Iraneta, Arrillaga, Sarrola, Zoruaga, Amaroz, Eguzquiza...Analisiak ez du zalantzarako leku handirik uzten, zoru izena, mailegu latina dena, eta -aga atzizkia. Aipagarria da lehenengo lekukoa Lazarragaren testuetan egongo litzatekeela, eta hauen data da, gutxi gora behera, XVI. mendearen bigarren erdia. Beraz, Tolosako toponimoa aurreneko lekukoetan izango zen.
martes, 9 de julio de 2019
Munitxaga toponimoa
Lekukoak Erdi Aroraino heltzen dira, Colección Documental del Archivo Municipal de Durango. Tomo II liburuan bada ezagun den lekuko zaharrena, Martin de Munichaga, 86. agirian, 1492. urtean.
Beste lekukoa bost urtera agertu zen, Colección Documental de los Archivos Municipales de Guerricaiz, Larrabezua, Miravalles, Ochandiano, Ondárroa y Villaro liburuko Martin de Monichaga, 8. agirian, 1497. urtean. Beharbada gizon bera da, bi testutan aipatua.
Mende batzuk igaro eta Nombres de familia y oicónimos en las fogueraciones de Bizkaia de los siglos XVII y XVIII liburuko lekukoak askoz gehiago dira:
"Munichaga [N, TO]
Munichaga (la casa de), Dima, a.1796, FogVizcayaMs.
Munichaga (la casa de) [Olazabal (cofradia de)], Dima, a.1799, FogVizcayaMs.
Munichaga (la caseria de) [Olazabal (varrio de)], Dima, a.1745, FogVizcayaMs.
Munichaga (la cassa de) [Olazaual (barrio de)], Dima, a.1704, FogVizcayaMs.
Munichaga [N, NO]
Munichaga (J(ua)n de Bernaola) [Olazaual (barrio de)], Dima, a.1704, FogVizcayaMs."
Lekukoen arteko ezberdintasun bakarra lehenengo silabako /o/ bokala duena, ezaguna da o/u bokalen arteko hurbiltasuna, eta salbuespentzat har liteke, nahiz eta ezaguna ere izan on > un bilakaera, normalean sortalderagoko lurraldeetan nabarmena dena, cf. Undarribia, Hondarribia toponimoaren lekuko zaharra.
Analisi etimologikoa hasteko, Munitxa toponimoaz idatzia kontuan hartuko dugu. Beraz, *Munitxa antroponimoa bazen, Muni- 'Munio' + -txa egitura duena. *Munitxa behin izanez gero, -aga atzizkia gehitu eta Munitxaga sortuko zen. Toponimo honetan, beste askotan bezala, -aga atzizkiak ez du pluraltasun esanahirik, lekuzkoa baizik, Amunaga, Andreonaga edo Usandizaga toponimoak bezala.
Eguneraketa (21-07-20)
Muniskoa toponimoa aztertzerakoan Munio antroponimoaren eratorriaren aukera kontuan hartu dugu, baina toponimoak muino bat izendatzen duenez, *muni hitz galduaren aukera azaldu da. Hitz honek lotura izango luke muino hitzarekin, baina ez zen bere eratorpen aldaera, hori muina- delako, cf. Muñagorri.
martes, 7 de mayo de 2019
Aizabanaga toponimoa
"Començando en el pasaje de Yñurriça de vn mojon de piedra ençima del arroyo e dende al roble que esta en Aysabanaga e dende por la loma e por partes de Vzcanga..."Toponimoak hiru zati lituzke, haitz, *eban 'ebaki' eta -aga. Haitz eta -aga ezagunak dira, baina *eban aspaldi galdu zen eta egun hitz eratorri gutxi batzuk baino ez dira geratzen. Hitz honen azterketa eta hainbat lekuko Mitxelenaren Apellidos vascos liburuan:
"329. — ir(a)eban «sitio en que se corta helecho» (hay también gareban, garaman, de garo): iraeban. -eban está relacionado con -ki «cortado», con la única diferencia del sufijo (-n, -ki). Cf. también Luebana, casa solar de Hernani (Guip.).: vizc. lueban (de lur) = a. nav. guip. luebaki «trinchera». Para ebaki, cf. Euagui, Irache 1397, en Ollobarren, posiblemente participio."Beraz, *eban aspaldiko hitzaren lekuko urriei beste bat gehitzekoa litzateke, Aizabanaga toponimoa.
martes, 21 de agosto de 2018
Usandizaga toponimoa
Bildu den lehenengo agerpena Lope de Isastiren Compendio de la historia de Guipuzcoa liburuan dago, 114. or., Azpeitiko "casas solariegas" izenekoen artean Usandizaga aipatu zuen.
Iñaki Linazasororen Caseríos de Guipúzcoa liburuan, XX. mendeko bigarren erdikoan, Usandizaga baserri izena dago, "Loyola ballara" delakoan.
Toponimoaren azterketa etimologikoa egiteko, elementuen banaketa egin beharra dago, eta usandiz-aga bezala egin liteke. Azken zatia -aga atzizkia da, pluraltasuna adieraz dezake edo lekua, besterik gabe. Kasu honetan bigarren adiera izango litzateke, hasierako elementua kontuan izanik.
Usandiz- zatia patronimiko itxura du, eta oso antzekoak dira patronimikoak ezagunak dira, Otsando izenarenak, hain zuzen. Adibidez, Leireko agirien artekoan, Lope Ossandoiz, 125. agiria, 1087. urtekoa. Edo, beste bat jartzeko, Colección Documental del Archivo Municipal de Elorrio (1013-1519) liburuko Munio Ossandoç de Arroitta, 1. agiria, 1013. urtekoa.
Otxando izenaren patronimikoen artean aldaera ugari daude, Otxandoiz, Otsandoiz, Otxandiz, Otxandez, Otxandoz, Otsandoz, gehienak aipatzeko. Beraz, toponimo honetarako Otxandiz + -aga bezalako egitura oso agerikoa litzateke.
Azkeniz, u- hasiera Otxando-ren eratorrien artean bada, cf. Uxando toponimoa.