Mostrando entradas con la etiqueta Garizurieta. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Garizurieta. Mostrar todas las entradas

viernes, 16 de mayo de 2025

Garizuriketa toponimoa

 Garizuriketa da Mendaroko baserri bat. Lekuko zaharrik ez dago, nahiz eta toponimoa aski gardena izan. Interesgarria da Dokuklik web-gunean aurki daitekeen lekukotza, Euskal Autonomi Erkidegoko eliza-agiriak biltzen dituen lekuan. Agiri hauek dira, jaio, ezkontza eta heriotza agiriak eta oso deitura antzekoaren lekuko zaharrak daude, XVI. mendearen bukaeratik aurrera:

Herri berekoak izanik, litekeena da toponimoa deitura bihurtzea eta ondoren, aldaketa bat jasatea. Azken batean, elementuak berberak dira, aldaketa bakarra da -eta atzizkia erabiltzetik bere alomorfoa, -keta erabiltzea. Aurrean hitz elkartu bat dago, gari-zuri. Blog honetan badago oso lotura handia duen bat, Galzuriz toponimoa. Azken honetan hitz elkartuaren oinarrian bilakaera ezagun bat gertatu zen, gari > gal-, eta horrela hitza da galtzuri.