Lizarrako toponimo zaharren artean bazen Galzuriz, XIII. eta XIV. mendeetako lekukoen bitartez ezaguna. Toponimoaren dokumentazioa José María Jimeno Jurioren Estella/Lizarra. Toponimia lanekoa da, 147. or.:
Toponimoak hainbat aldaera erakusten ditu: Galçurit, Galçariz, Galçuriz eta baita Galcurritz ere. Toponimoaren aldaera jatorrena Galzuriz litzateke, besteak kakografiak direlako, toponimoa idazterakoan, kopiatzerakoan edo irakurtzerakoan sorturiko akatsak.Toponimoak bi elementu lituzke, galtzuri hitz elkartua eta -tz(e) atzizkia, ugaritasuna adieraztekoa.
Galtzuri hitzak ez du lekukotza handia utzi, baina txiki-txikia ere ez da:
galzuri.Lehen idatzi bezala, galtzuri hitz elkartu da, gal- 'gari' + zuri hitzekin sortua. Hitz honen lekuko zaharrena Larramendiren hiztegikoa litzateke, 1745. urtekoa, eta beraz, Galzuriz toponimoak 463 urtez aurreratuko luke galtzuri izenaren lehenengo agerpena.
1. (V-arr-oroz), galtxuri (AN; Lar, Izt C 44 y Lcq 174; galxuri H), gari-zuri (Lar (+ txuri), Lcq 173 (txuri), H (xuri)). Ref.: A (galzuri, galtxuri, gari).
"Candeal, trigo que hace el pan muy blanco" Lar. "Escanda, escandia, escaña, especie de trigo, galtxuria, gari zuria " Ib. "Albarigo o albarejo, trigo muy blanco, gari txuria " Ib. "Escanda, trigo desbarbado, el mejor" A s.v. gari. Cf. VocNav: "Galchuria: [...] escanda común (Valle de Bertizarana)". v. galbera, gainzuri (4), TXORI-GARI.
Baiña garian eta galtxurian etzuen kalterik egin. Ur Ex 9, 32. Gari-uzta, galtxuri mardula eta buruxkadun landarak biltzeko. 'Épeautre robuste' . Ibiñ Virgil 74. Galtzuri orailla erein dezakezu. 'Épeautre blond'. Ib. 71. Ogia gari-zurizkoa. "El pan candeal". Berron Kijote 48.
2. "Galtxuri (G-to), grano de trigo con su cascabillo" A.
No hay comentarios:
Publicar un comentario