Iburreta zen Zumarragako bazter-auzo bat, egun desagertua. Patu bera izan du Iburretaazpikoa baserriak eta Iburretagarakoa baserriaren aurriak baino ez dira geratzen.
Iburretaazpikoaren lekuko bat XIX. mendekoa da, Iburreta de abajo izenarekin, 1857. urtean. Iburretagarakoa baserriaren izena urte berean Iburreta de arriba jaso zen. Lekuko zaharragorik lortu ez denez, azterketa etimologikoa Iburreta izenetik hasiko da. Mitxelenaren Apellidos vascos liburuan azalpen bat dago, 102. or.:
Mostrando entradas con la etiqueta Iburreta. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Iburreta. Mostrar todas las entradas
martes, 9 de diciembre de 2025
Iburreta toponimoa
viernes, 17 de septiembre de 2021
Iburreta toponimoa
Iburreta toponimoa Zumarragan dago, han desagertutako bazter-auzo bat izendatu zuen eta bi toponimo eratorriren sortzailea izan zen, biak baserriak eta biak aurrietan edo desagerturik daude: Iburretaazpikoa eta Iburretagarakoa.
XVII. mende hasierako lekuko zahar bat dago Lope de Isastiren Compendio historial de Guipuzcoa liburuan dago, 1625. urte ingurukoa, Zumarragako etxeen zerrenda ematerakoan, Iburreta aipatu zuen.
Toponimoa Mitxelenaren Apellidos vascos liburuan agertzen da, eta baita ere bere aldaera zaharragoa izan daitekeena, Ibiurreta:
312. — (h)ibi «vado» (v. ubi, s.v. u-): Ibia, Ibieta (acaso de (h)ibai), Ibiri, Ibiricu, Ibiurreta (Iburreta); Arribi, Arribiondo, Astibia, Oñativia, Zaldibia, etc.Mitxelenak ibi izenaren eratorrien artean sartu zuen Iburreta, Ibiurreta zaharrago batean jatorria izango zuena, ondorengo zatia azaldu gabe utziz. Sarrera honetan ez dugu ibi erabiliko toponimoa azaltzeko, baina aukera ere badago tartean izateko, ondoren erakutsiko den bezala.
Toponimoak hiru elementu lituzke, ur + bihur + -eta. Agerikoa da aldaketa batzuk gertatu direla. Ziurrenik hasierako toponimoa *Ubihurreta izango zen, u- 'ur' ohikoa delako kontsonante aurrean. Ondoren bokal asimilazioa gertatu, u-i > i-i, baina beste azalbide ere posiblea da, ezaguna da ur hitzaren eratorri batzuetan i- bihurtzen dela, esaterako Iberondo toponimoan ur + bero + ondo egitura genuke, eta honetan ez da asimilaziorik gertatu baina u- > i- bilakaera izan da.
Lehenago aipatu bezala, ez da ezinezkoa ibi izatea, ibi + bihur + -eta izanik, haplologia gertatuko zen, hau da, bi silaba berdinak edo oso antzekoak direnean bat galtzen da eta, ondorioa Ibiurreta ere izango zen.
Beraz hasierako elementua ur ala ibi izan daitezke, alderdi fonetikotik bietan gertatutako aldaketak ohikoak dira eta alde horretatik oztoporik ez zen izango. Beharbada toponimoaren kokapena aztertuz, zalantzarik ez zen izango, baina toponimo hauek, ur ondoan izanik, oso aldatuak izan dira mendeetan zehar.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)