viernes, 10 de mayo de 2024

Urtxalle toponimoa

 Urtxalle da Zumaiako baserri bat. XX. mendeko toponimo honen lekuko bat dago Iñaki Linazasororen Caseríos de Guipúzcoa liburuan:

URZALLE (URTXAILLE) (prop.)
Toponimoan hitz soil bat dago beste hitz edo atzizkirik gabe, urtzaile hitza, hain zuzen. Urtzailea zen burdinoletako lanbide bat eta, beraz, hitza aspalditik desagertu zen, olagintza desagertu zen neurrian. Zumaiako hau ez da urtzaile hitza duen toponimo bakarra, Gipuzkoan bertan badaude beste batzuk, Urzelategi toponimoa bezala.

Audela toponimoa

Audela da Oiartzungo baserri bat, dorretxe bat ere bada izen horrekin. Toponimo eratorri bat dago, Audelatxiki baserria. Oiartzungo toponimia liburuan informazio gehiago dago, 95. or.:

Audele. Baserria.
Dokumentuetan jasotako forma zaharrenak dira Aurela (XVII, XVIII, XIX) eta Audela (XIX). Azken mende honetan Audele forma nagusitzen da. Audele eta Audela arteko zalantzaren aurrean, ahozko forma aukeratu da.
Aurela > Audela > Audele. Jatorrizko forma XIX mende hasiera arte mantendu da. Hemendik aurrera, r>l aldaketa ematen da batetik, eta amaierako -a >-e itxidura bestetik.
Bilaketa egin da Dokuklik web-gunean, Euskal Autonomi Erkidegoko eliza-agiriak biltzen dituen lekuan. Agiri hauek dira, jaio, ezkontza eta heriotza agiriak eta Aurela deituraren lekukoak daude XVI. mende bukaeratik:

Mende bat zaharragoak dira Documentación Medieval del Archivo Municipal de Oiartzun. II. Pleito de los ferrones (1328-1514) liburuko lekukoak. Lau lekuko dira guztiak, lehenengo biak daude 21. agirian, 1499. urtean:
Lo otro porque los dichos Machico Falcón e Juan d’Ernialde e Martín de Ysue e Fernando de Orosco e Bernal de Abrela [e] San Juan de Sarasti e Sandura de Avrela e Garçía de Agorreta e cada vno e qualquier d’ellos...
Hurrengoa, 37. agirian, 1514. urtean:
Sanduran de Avrela
Azken lekukoa dago 38. agirian, 1514. urtean:
...e por la otra parte, a tierras e montes de la casa de Avrela e agua e rrío llamado Apavra...
Aldaera zaharrena Aurela bada, euskararen aldetik ez dago antza duen hitzik, baina latinean bada Aurus antroponimoa eta Aurela horren eratorri bat izan daiteke, -ella atzizki txikigarria gehitua. *Aurella izanez gero, Aurela azaldu daiteke euskararen bilakaeraren eraginez, bokal artean ll > l gertatu zelako latin garaiko maileguekin. Horrela ballaena hitza euskaran balea da, beste hitz batzukin gertatu bezala.
Beraz, Oiartzungo toponimoaren jatorria emakumezko antroponimo batetik dator, latin jatorrikoa. Horrek ez du esan nahi toponimoa erromatarren garaikoa dela, antroponimoa mailegatu zitekeen eta gero, toponimo bihurtu.

martes, 7 de mayo de 2024

Jaundia toponimoa

 Jaundia da Urkabustaizko erreka baten izena. XX. mendeko lekuko bat eta toponimo eratorri zahar bat daude Gerardo Lopez de Gereñuren Toponimia alavesa, seguido de Mortuorios o despoblados y Pueblos alaveses liburuan:

JAUNDIA, arroyo de Gújuli; íd. de Barambio.
JAUNDIALARRA, 1772, término de Barambio.
Toponimoa, beraz, Jaundia da. Jaundialarra izenean larra erantsi da Jaundia izen osoari, azken bokala ez da artikulutzat hartu; bestela, *Jaundilarra sortuko zen. Jaundia toponimoak azalbide bat baino gehiago baditu, oinarrian argi dago Jaunti antroponimoa, nt > nd, horzkariaren ahostuntzea gertatu da, sudurkari atzean egoteagatik. Fenomeno hau oso arrunta da antroponimo honen eratorri toponimikoekin, Jandisolo toponimoan, esaterako.
Bukaerakoa izan daiteke -aga atzizkia laburtua, baina horretaz lekukorik ez dago. Bestela, artikulua izan liteke, ezaguna da toponimo askotan artikuluaren eransketa gertatu ohi zela, Otsondoa toponimoa Artaxoakoa da eta lekuko zaharrenetan ez dago bukaerako /a/ bokalaren aztarrenik baina XVI. mendean hasi zen aldaketa, Osandoa (1573) lekukoan bezala. Berdintsua gerta liteke Arabako toponimoari, jatorrian Jaundi izatea eta gero artikulua jasotzea. Lekuko zaharragoak izateak lagun dezake dagoen hipotesia sendotzen ala desuezten.

Uxarra toponimoa

 Uxarra da Urdulizko baserri baten izena. Toponimo eratorri bat du, Uxarraburu, Plentziako mendi-adarra. Web orri horretan dauden lekuko zaharrenak XVII. mende bukaerakoak dira, Ujarra (1679, 1690). Urte bakoitzeko bi lekuko daude, eta beraz, guztira lau lekuko dira, guztiak berdin jasoak.
Hala ere, askoz lekuko gehiago daude Nombres de familia y oicónimos en las fogueraciones de Bizkaia de los siglos XVII y XVIII izenburuko liburuan:

Ujarra [N, TO]
Ujarra (la casa de), Barrica, a.1796, FogVizcayaMs.
Ujarra (la casa y molino de), Urduliz, a.1796, FogVizcayaMs.
Vjarra (el molino de), Urduliz, a.1704, FogVizcayaMs.
Vjarra (el molino llamado), Barrica, a.1745, FogVizcayaMs.
Vjarra (la casa de), Barrica, a.1799, FogVizcayaMs. -/Urduliz, a.1704, FogVizcayaMs.
Vjarra (la caseria de), Vrduliz, a.1745, FogVizcayaMs.

Toponimoa iluna da, nahiz eta euskarazkotzat hartu ahal. Ulergarria egiteko aldaketa txiki bat beharrezkoa da, gutxitan gertatzen da baina lekukoak badira, o- > u-, Usandizaga (bx) toponimoan bezala, *Otsandizaga zaharrago batetik etorriko zelako, eta honetan Otsando antroponimoaren patronimikoa izango genuke, eta bukaeran -aga atzizkia. Fenomeno hau Otsoa antroponimoaren eratorri batzuekin ikus daiteke eta, beharbada, Urdulizko toponimo honetan ere bai.
Aurreko paragrafoan azaldu dena kontuan hartuz, izen zaharragoa Oxarra izan zitekeen eta hau ez da ezezaguna Erdi Aroko onomastikan, Oxarra antroponimoaren lekukoak daudelako. Hau ozar hitzetik sortua da eta bere sarreran lekuko antroponimiko batzuk daude:
Onom.: Filius eius Exemen Fortunionis et Ossarra. (1115) Arzam 385. Ferme Don Oxarra. (1130) Ib. 385. Don Garcia Ocharra. (1180) Ib. 385.
Hitzaren bilakaera azaltzeko, Mitxelenaren Sobre el pasado de la lengua vasca laneko oharra:
53. [...] se impone como muy atractiva la idea de que ozar no fue en un principio más que un compuesto con valor aumentativo, algo así como 'perrazo', cuyo diminutivo oxar parece estar atestiguado por el antropónimo medieval Oxarra.
Beraz, Oxarra antroponimotik Uxarra toponimoa sortu zen, bokal aldaketaren agerpen data ez da ziurra, agian toponimoa sortu eta gero gertatu zen, baina oraingoz ezin da jakin.
Bide batez bada uxarra-belar hitz elkartua:
"Uxarra-belar, belar-mota. Nekazaritzarako belar kaltegarria eta txarra da. Hondoan koxkorrak edo patata-haziak uzten ditu eta zabaltzen erraza da. Itxuraz, perrejilaren antzeko ostroak ditu" ZestErret.
Bizkaiko toponimoarekin duen antza oso nabarmena da, baina ez da ziurra hitzaren jatorria, bukerakoa belar da baina uxarra- hasiera, homonimoa bada ere, ezin da besterik gabe lotu aipagai izan diren antroponimoarekin edota toponimoarekin.

viernes, 3 de mayo de 2024

Doñabernardina toponimoa

Doñabernardina da Oiartzungo etxe bat. Gainera, Oiartzungo toponimia liburuan ere aipatua da:

Doñabernardina. Baserria.
Urtxallezar bezala ere ezagutzen da.
Toponimoan antroponimo bat dago, emakumezkoa, Bernardina eta aurrean doña, latineko domina 'andrea' izenaren bilakaera erromantzezkoa.
Bernardina antroponimo hipokoristikoa da, Bernarda izenetik sortua eta -ina atzizki txikigarria gehitua.
Antroponimoaren lekukoak daude Dokuklik web-gunean, Euskal Autonomi Erkidegoko eliza-agiriak biltzen dituen lekuan. Agiri hauek dira, jaio, ezkontza eta heriotza agiriak. XVI. mendearen hasieratik lekukoak jaso dira:
Bernarda bera, antroponimoa izateaz gain, toponimoa ere izan zen Araban, Bernarda toponimoa, hain zuzen.

jueves, 2 de mayo de 2024

Gurtubai toponimoa

Gurtubai da Atxondoko bazter-auzo bat. Badira bi toponimo eratorriak, Gurtubaiganekoa eta Gurtubaibeaskoa, biak baserriak.
XVIII. mendeko lekuko ugari daude Nombres de familia y oicónimos en las fogueraciones de Bizkaia de los siglos XVII y XVIII liburuan, Gurtubai eta Urtubai aldaerak daudela:

Gurtubay [N, TO]
Gurtubay_Uecoa (la casa de), Axpee, a.1798, FogVizcayaMs.
Gurtubay_Ueytia (la casa de), Axpee, a.1704, FogVizcayaMs.
Gurtubay_de_Arriba (la casa de), Axpee, a.1704, FogVizcayaMs., a.1798, FogVizcayaMs.
Vrtubay_de_Suso (la caseria de), Axpe, a.1745, FogVizcayaMs.
Vrtubay_de_Yuso (la caseria de), Axpe, a.1745, FogVizcayaMs.


Gurtubay [N, NO]

Gurttubay (Josefa de) [Saldoxin (arrabal de)], Elorrio 18.1796, FogVizcayaMs.
Gurttubay viuda (ynquilina) (Monica de) [Ganondo (arrabal de)], Elorrio 18.1796, FogVizcayaMs.
Gurtubay (Agueda de Artteaga y) [San_Marttin (la caseria titulada de)] [Goytana (cofradia
de)], Mallavia 18.1796, FogVizcayaMs.
Gurtubay (Agueda de) [San_Martin (la casa de) (pr.n.res)] [Goytana (cofradia de)], Mallabia, a.1798, FogVizcayaMs.
Gurtubay (Agueda de) [Yburuch (la casa de) (pr.n.res)] [Goytana (cofradia de)], Mallabia, a.1798, FogVizcayaMs.
Gurtubay (Agueda de) [Zubicoa (la casa de) (pr.n.res)] [Goytana (cofradia de)], Mallabia, a.1798, FogVizcayaMs.
Gurtubay (Bauptista de) [Zenita_de_Suso (la caseria de)] [Arguineta (cofradia de)],
Echabarri (San_Agustin de), a.1704, FogVizcayaMs.
Gurtubay (Egueda de Arteaga) [Gurtubay_de_Arriba (la casa de) (pr.n.res)], Axpee, a.1798, FogVizcayaMs.

[...]
Urtubay (Juan de) [Pinondo (rabal de)], Durango, a.1704, FogVizcayaMs.
Vrtubay (Domingo de) [Araoz (la caseria de)], Arrazola, a.1745, FogVizcayaMs.
Vrtubay (Fran(cis)co de) [Vrtubay_de_Suso (la caseria de)], Axpe, a.1745, FogVizcayaMs.
Vrtubay (Juan de) [Vrtubay_de_Yuso (la caseria de)], Axpe, a.1745, FogVizcayaMs.
Vrtubay (Juan de) [Ycabe (la caseria de) (pr.n.res)], Axpe, a.1745, FogVizcayaMs.
Vrtubay (ynquilino) (Bap(tis)ta de), Axpe, a.1745, FogVizcayaMs.
Vrtubay (ynquilino) (Domeca de), Arrazola, a.1745, FogVizcayaMs.

Toponimoaren lekuko zaharragoak daude Dokuklik web-gunean, Euskal Autonomi Erkidegoko eliza-agiriak biltzen dituen lekuan. Agiri hauek dira, jaio, ezkontza eta heriotza agiriak eta XVI. mendetik lekuko ugariak badira:

Antza denez, Gurtubai > Urtubai bilakaera gertatu da. Ziurrenik aldaketa erraztuko zen toponimoaren elementuen gardentasuna galdu zenean.
Toponimoak bi elementu izango zituen, gurt-, gurdi hitzaren eratorpen aldaera eta ibai. Agerikoa denez, aldaketa bakarra gertatu da, erdiko silabako bokala aldatu da, i > u. Bi azalbide daude bokal aldaketarako, asimilazioa gertatu zen, u-i > u-u, hasierako bi silaben bokalen arteko aldaketa izango zen. Bestea, disimilazioa izan zitekeen, i-i > u-i, Jandustegi toponimoan bezala. Aldaketa horretan, toponimoaren azken bi silaben bokalen artekoa izango zen.
Toponimoaren etimologiaren alde esan daiteke hurbil erreka bat dagoela eta horrek sendotuko luke hemen egindako analisia. Hala izan zen, Gurpide  toponimoarekin batu liteke Atxondoko toponimo hau, bietan gurdi > gurt- bilakera agertzen delako.

Estebenea toponimoa

 Estebenea da Irungo auzo bat. Lekuko zaharrik ez badago ere, toponimoa gardena da, hiru elementuz osaturik dago, azkenak -(r)en eta artikulua dira eta oinarrian antroponimo bat dago, Eztebe, oso izen hedatua eliza kristauaren bitartez, Doneztebe toponimoa erabilera honen lekukoa da.
Toponimo oso antzekoa da Estebe etxea, Ibarrangelun, Bizkaian.