Mostrando entradas con la etiqueta Eztebe. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Eztebe. Mostrar todas las entradas

miércoles, 15 de octubre de 2025

Estebeerreka toponimoa

 Gipuzkoako toponimo honek lekuko bakarra utzi digu eskura, Andoain, de tierra a villazgo (1379-1615) liburuan dago lekuko hori, 350. orrialdean agertzen da, 1585, urteko agiri batean.
Lekuko bakarra bada ere, bere analisi etimologikoa oso argia da, bi elementu daude: bukaeran erreka izen arrunta, egun ere oso erabilia eta oinarrian antroponimo bat, Eztebe. Aipagarria da txistukaria, Estebe eta  Estebenea toponimoetan bezala, frikari apikaria delako. Beraz, arazorik gabe adieraz daiteke Hego Euskal Herrian Estebe aldaera nagusi zela eta, beharbada, bakarra.
Irigarai eta Mitxelenaren Nombres vascos de persona lanean Estebe agertzen da eta bizkarkaria XVIII. mendeko lekukoetan agertzen da:

jueves, 2 de mayo de 2024

Estebenea toponimoa

 Estebenea da Irungo auzo bat. Lekuko zaharrik ez badago ere, toponimoa gardena da, hiru elementuz osaturik dago, azkenak -(r)en eta artikulua dira eta oinarrian antroponimo bat dago, Eztebe, oso izen hedatua eliza kristauaren bitartez, Doneztebe toponimoa erabilera honen lekukoa da.
Toponimo oso antzekoa da Estebe etxea, Ibarrangelun, Bizkaian.

martes, 30 de abril de 2024

Doneztebe toponimoa

 Doneztebe da Errezilgo baserri bat. XX. mendeko lekuko bat dago Iñaki Linazasororen Caseríos de Guipúzcoa izeneko liburuan, Ibarbia ballaran:

DONESTEBE (prop.) 1595
Euskal Autonomia Erkidegoko Izendegi Geografiko Ofizialean lekuko zaharrago bat dago, Donestebe (1857). Ahozko lekukoetan laburketak gertatu dira, Dooste, Doste, Dozte.
Toponimoa Nafarroako Doneztebe herri izenaren berdina da eta hori bezala, jatorri bera, du, done eta, ondoren, santu izena, Eztebe. Antroponimo soila beste toponimo batean dago, Estebe toponimoan, Ibarrangelun, Bizkaian.
Errezilgo toponimoaren jatorriaz, litekeena da leku horretan eliza bat edo baseliza bat izatea santu horren omenez, baina hori ez da aukera bakarra.

lunes, 19 de septiembre de 2022

Estebe toponimoa

 Ibarrangeluko etxe honen izena behin agertzen da, Nombres de familia y oicónimos en las fogueraciones de Bizkaia de los siglos XVII y XVIII izenburuko liburuan:

Estebe [N, TO]
Estebe (la casa de), Ybarranguelua, a.1641, FogVizcayaMs.
Toponimoak ez du inolako zailtasunik, jakinik Eztebe antroponimoa dagoela, euskararen barruko bilakaeraz aldatua, A. Irigoienek azaldu zuen bezala. Euskaltzaindiaren web-guneko orrian ez dago lekuko askorik eta Estebe toponimoa gehitzekoa litzateke, nahiz eta lekuko toponimikoa izan, ez antroponimikoa.
Aldaketa bakarra txistukariari dagokio, baina hori nahiko arrunta da, herskari aurrean txistukaria neutralizatzea.
Antroponimo berarekin sortutako beste toponimo bat Estebanetxea da, blog honetan aztertua, eta egitura, argia bada ere, ez da oso ohikoa. Kontua da antroponimoa Esteban dela, erdal tradiziotik jasotakoa eta askoz gehiagotan erabilia.