Ibiur da Gipuzkoako hainbat herritako toponimoa; urtegi bat da Abaltzisketa, Baliarrain, Gaintza eta Orendain herrietan. Azken hiru herri horietan aurkintza ere bada. Tolosan aurkintza bat da eta badira lurralde horretan toponimo gehiago. Lekuko zaharrik ez da eskuratu baina aldaketa ezezagunik gertatu ez bada, sarrera honetan proposatuko den etimologia ez du, ustez, alde ahulik. Dena den, Mitxelenaren Apellidos vascos liburuan azalpen bat dago, 102. or.:
Dirudienez, ibi ikusten du toponimo hauen oinarrian baina gure ustez, ur hitza dago. Beste elementua bihur adjektiboa litzateke eta bilakaera hauxe izango zen: u- 'ur' + bihur > *Ubiur > Ibiur. Bihur hitza agertzen da blog honetan aztertutako Biurrain toponimoan, baina hor, bihur izengoitia izango zen. Hasierako elementuan aldaketa bat gertatu zen, bokala aldatu zen Iberondo toponimoan bezala. Beharbada bokal asimilazioa izan zen, u-i > i-i. Hala ere, batzuetan, ur hitzaren eratorri batzuetan bokal aldaketa gertatzen da, horrelako lirateke ibai eta idoi hitzak, baita aipatutako Iberondo.martes, 9 de diciembre de 2025
viernes, 5 de diciembre de 2025
Untzalea toponimoa
Untzalea da Irungo aurkintza bat, toponimo eratorri bat, Untzaleko erreka. Irungo toponimia web gunean informazio osagarria dago, lekuko zaharrenak XIX. mende hasierakoak dira: Unzalea (1820, 1850), Unsalia (1822, 1844), Untzalia (1843, 1988). Aldaera gehiago daude, baina beranduagokoak dira eta, analisirako ez dira erabiltzekoak.
Izen zaharrena Unzalea da, Unsalia aldaeran txistukaria aldatzeaz gain ea > ia bokal disimilazioa gauzatu da. Untzalia izenean afrikatua islatu da eta lehenago aipatutako disimilazioa bada.
Untzalea toponimoaren bukaeran artikulua dago eta aurreragoko -e- hori bokal paragogikoa litzateke, leku deklinazioan sortutakoa, joera hau ezaguna da, Nabaskoze toponimoaren azken bokala bezala, beste toponimo asko bezala. Hala bada, Untzal- geratzen da analizatzeko eta hori Untzalu antroponimoaren aldaera bat izan daiteke. Gaztelaniaz Gonzalo da eta gutxi batzuetan Gonzal aldaera ere bada Alfonso Irigoienen Pertsona izenak euskaraz nola eman liburuan aipatzen duenez:
3.184. GONÇALUO, GONÇALO, eta baita-ere GONÇALUET: Gonçaluo d’Arasçiel, (1366, PN-XIV, F.Tud., 440 orr.), Tudela-n; Gonçalo pastor, (1366, PN-XIV, F.Tud., 430 orr.), Cascant-en; Pero Garcia con Gonçaluet su fillo, (1330, PN-XIV, F.Est., 236 orr.), Larraga-n.Euskaraz Untzalu erabilia izan da, baina erdararen antroponimiaren mailegaketa oso arrunta izan da eta Gonzalo hartu izan den bezala, Gonzal ere jaso zen. Aldaketa bat gehiago gertatu zen, hasierako herskaria galdu zen, agian lagungarria izan zen euskarazko kidea Untzalu izatea. Bestea, on > un bilakaera ezaguna da, eremu ugaritan gertatzen delako eta geratzen diren beste bi aldaketa, bokal eransketak, izenaren bukaeran gertatuko ziren, aurrerago azaldu den bezala.
XIII menderako GONZALVO, GONÇAL: domno Gonzalvo capellano de Baigner, (1213, El gran Pr. Nav., dok. 151); don Gonçal Yuaines de Mendoça, (1289, El gran Pr. Nav., dok. 509).
Beraz, Gonzal antroponimotik abiatuz erraz azaltzen da Untzalea toponimoa.
Basabilbaso toponimoa
Basabilbaso da Lezamako baserri bat, toponimo eratorri bat du, Basabilbasobarri baserria. Izendegi ofizialean lekukotza zaharra du, Basabilbaso (1656). XX. mendekoa da Basibilbaso aldaera (1956) eta egungo ahozko aldaera da basilbaso (2002).
XVIII. mendean toponimoa osorik zegoen Nombres de familia y oicónimos en las fogueraciones de Bizkaia de los siglos XVII y XVIII liburuan:
Basabilbaso [N, TO]Toponimoa deitura ere bada eta bilaketa egin da Dokuklik web-gunean, Euskal Autonomi Erkidegoko eliza-agiriak biltzen dituen lekuan. Agiri hauek dira, jaio, ezkontza eta heriotza agiriak eta lekukoak daude XVI. mendearen erdialdetik:Toponimoak hiru elementu ditu, bukaeran baso izena eta aurrerago basa-bil hitz elkartua, alde batetik basa-, baso izenaren eratorpen aldaera eta ondoren *bil, biribil hitzaren erroa. Izan ere, Basabil izan zen Lezaman bertan aipatutako liburuak erakusten duenez:
Basabilbaso (la caseria de), Lezama, a.1745, FogVizcayaMs.
Basabilbaso (la casseria de), Lezama, a.1704, FogVizcayaMs.
Basauilbaso+) (Domingo de Urregoytia administrador de la casa de), Lezama, a.1796, FogVizcayaMs.
Basauilbaso (la casa de) [Basalbeitia y Goytiosle (barrio de/primer partido)], Lezama, a.1796, FogVizcayaMs.
Basabil [N, TO]Beraz, inoiz izan zen baso biribil batek Basabil izena jasoko zuen eta ondoren, toponimo honetan zegoen basoa jaso zuen izena Basabilbaso jaioz. Ziurrenik toponimo gutxitan daude izen baten bi aldaerak, osoa eta alomorfoa, eratorpenean erabiltzen dena.
Basabil (la casseria de), Lezama, a.1704, FogVizcayaMs.
Basabil_Beytia (la casseria de), Lezama, a.1704, FogVizcayaMs.
Vasabilbeitia (la caseria de), Lezama, a.1745, FogVizcayaMs.
Basabil_Goicoechea (la caseria de), Lezama, a.1745, FogVizcayaMs.
jueves, 4 de diciembre de 2025
Gorriaran toponimoa
Gorriaran da Aiako baserri bat, ondoan Gorriaranberri dago, hau ere baserria. XX. mendeko lekuko bat dago Iñaki Linazasororen Caseríos de Guipúzcoa liburuan:
GORRIARAN (prop.) Irureta-Egia ballara, AiaLekuko askoz zaharragoa dago, XVII. mende hasierakoa, Lope de Isastiren Compendio historial de Guipuzcoa liburuan, 1625. urte ingurukoa: Gorriarain A Aya.
Toponimoa aspaldi deitura bihurtu zen eta bilaketa egin da Dokuklik web-gunean, Euskal Autonomi Erkidegoko eliza-agiriak biltzen dituen lekuan. Agiri hauek dira, jaio, ezkontza eta heriotza agiriak eta XVI. mendeko lekuko ugari jaso dira:Gorriarain ere bilatu da eta agertzen da, baina oso lekuko gutxirekin:Lekuko zaharragoa dago Los señores de la guerra y de la tierra: nuevos textos para el estudio de los Parientes Mayores guipuzcoanos (1265-1548) liburuaren 258. agirian, 1497. urtean, 293. or.: Joan Martines de Gorriaran.
Etimologiari dagokionez, aipu interesgarri bat dago Ibarguen-Cachopín kronikan, XVI. mendearen bukaerakoa. Aipatutako aipua jasoa da Julen Arriolabengoaren Los textos vascos en la Crónica Ibarguen-Cachopín lanetik, 31. or.:
Gorriaran: “un su sobrino que se dezía Gorriaran, que quiere dezir, el bascuençe buelto al castellano, ‘endrina silbestre colorada’ o, por mejor dezir, ‘árbol endrino colorado’.Esan gabe doa etimologia hau oso arazotsua dela, euskal hitzen ordena bestelakoa izan ohi delako, lehenik izena ondoren adjektiboa.
Toponimoaren analisira itzuliz, bi aldaera daude, baina lekuko gehien eta zaharren dituena da Gorriaran. Antza denez, diptongo bat sortu da azken silaban baina Aiako toponimoaren lekuko gehiago beharrezkoak lirateke.
Gorriaran bada aztertzeko izena, bi elementu ditu eta biak oso ezagunak dira, gorri eta haran. Baina ezin da haran gorri bat izan, ordena alderantzizkoa delako. Beraz, gorri izango zen izengoiti bat, toponimo batzuetan dagoena eta beste bat izan liteke Gorliz toponimoa, *Gorriz berreraikiaren aldaera balitz.
Astoreka toponimoa
Astoreka da Larrabetzuko auzo bat, Astorekabekoa eta Astorekagoikoa baserriak daude eta baita Astorekazpi hegala, mazela ere. XVIII. mendeko lekuko batzuk daude Nombres de familia y oicónimos en las fogueraciones de Bizkaia de los siglos XVII y XVIII liburuan:
Astoreca [N, TO]Toponimoa deitura ere bada eta bilaketa egin da Dokuklik web-gunean, Euskal Autonomi Erkidegoko eliza-agiriak biltzen dituen lekuan. Agiri hauek dira, jaio, ezkontza eta heriotza agiriak eta XVII. mende hasieratik lekukoak badira:Astorika aldaera ere bazen, XVII. mendekoa hau ere, baina lekuko kopurua oso txikia da:Beharbada analisi etimologiko handiena dago P. Salaberriren Sobre el sufijo occidental –ika y otras cuestiones de toponimia vasca lanean, 161. or.:Sarrera honetako azterketaren arabera, kanpoko toponimo baten isla litzateke, zehatzago, Estorga udalerria, Leongo probintzian. Gaztelaniazko Wikipediaren Astorga sarreran informazio etimologikoa dago. Hiri inportantea izan zen Erromatar inperioaren azken mendeetan eta Erdi Arokoaren lehenengoetan eta Astoreka toponimoa hortik jasoko zen. Berdintsua gertatuko zen Toleto toponimoarekin, egun baino askoz inportanteagoa izan zen garai batean eta horrela, hemen ere ospe honen isla izan zen.
Astoreca (la casa maior de) [Astoreca (varrio de)], Larrabezua, a.1745, FogVizcayaMs.
Astoreca (la caseria de) [casas auecindadas], Larrabezua, a.1704, FogVizcayaMs.
Astoreca (varrio de), Larrabezua, a.1745, FogVizcayaMs.
Erdi Aroaren hasieran Estorga askotan agertzen da Astorica izenarekin. Ziurrenik *Astoreca ere izan zitekeen, gerora bokal atonoa galduko zen aurreko silabaren azentuaren eraginez. Horrela, /e/ bokala azaldu ahalko litzateke, jakinik euskal sartaldean -ika atzizkia ibili zela.
lunes, 1 de diciembre de 2025
Valdegunita toponimoa
Valdegunita da Arabako Kanpezuko aurkintza bat. XVIII. mendeko lekuko bat dago Gerardo Lopez de Gereñuren Toponimia alavesa, seguido de Mortuorios o despoblados y Pueblos alaveses liburuan aurkitua:
VALDEGUNITA, 1733, término de Oteo.Toponimoa erdarazkoa da eta hiru elementu ditu, val-, valle izenaren eratorpen aldaera, de preposizioa eta antroponimo bat. Egitura berdina Valderiz toponimoan dago, baina bukaerak salatzen duen bezala, Valdegunita izenean emakume izen bat dago, *Gunita ezezaguna. Bilaketa egin da Joseph M. Piel eta Dieter Kremerren Hispano-gotisches Namenbuch liburuan eta antzeko izen bat aurkitu da, Guntita, 172. or.:Bi aldaketa gertatuko ziren, antroponimoan bertan ala toponimo bertan, batetik nt > nd asimilazioa eta ondoren, nd > n bilakaera. Beharbada lehena ez zen gertatuko, gund- erroa ere dagoelako, 'borroka'. Beraz, gertatu beharreko aldaketa bakarra nd > n da eta hori euskaraz zein erdaraz gerta zitekeen gutxi batzuetan, baina toponimoa erdarazkoa denez, hizkuntza horretan gertatuko ziren beharrezko aldaketak.
Urtibidea toponimoa
Arabako toponimo honen lekuko bakarra aurkitu da, XIX. mendekoa, Gerardo Lopez de Gereñuren Toponimia alavesa, seguido de Mortuorios o despoblados y Pueblos alaveses liburuan:
URTIBIDEA, 1838, labrantío en Marquinez.Dirudienez, toponimoak hiru elementu izango zituen, aldaketarik jaso gabeak, bukaeran artikulua, aurrerago bide eta, azkenik, Urti antroponimoa. Hala ere, zalantzarako zirrikitu bat dago, izan ere, bi herriak, Markiz eta Urturi, nahiko hurbil daude, mendi batez banaturik. Beraz, ez litzateke harrigarria izango hasierako urti- izatea Urturi herri izenaren laburketa eta toponimoa jatorriz *Urturibidea izatea. Kontuan hartu behar dugu lekukoa zaharra da baina XIX. menderako horrelako aldaketak aurkitzea ez litzateke oso harrigarria. Agian lekuko zaharragoak aurkitzen badira hemen aurkeztutako hipotesia konfirmatuko da, edo deuseztuko.