lunes, 1 de diciembre de 2025

Valdegunita toponimoa

 Valdegunita da Arabako Kanpezuko aurkintza bat. XVIII. mendeko lekuko bat dago Gerardo Lopez de Gereñuren Toponimia alavesa, seguido de Mortuorios o despoblados y Pueblos alaveses liburuan aurkitua:

VALDEGUNITA, 1733, término de Oteo.
Toponimoa erdarazkoa da eta hiru elementu ditu, val-, valle izenaren eratorpen aldaera, de preposizioa eta antroponimo bat. Egitura berdina Valderiz toponimoan dago, baina bukaerak salatzen duen bezala, Valdegunita izenean emakume izen bat dago, *Gunita ezezaguna. Bilaketa egin da Joseph M. Piel eta Dieter Kremerren Hispano-gotisches Namenbuch liburuan eta antzeko izen bat aurkitu da, Guntita, 172. or.:

Bi aldaketa gertatuko ziren, antroponimoan bertan ala toponimo bertan, batetik nt > nd asimilazioa eta ondoren, nd > n bilakaera. Beharbada lehena ez zen gertatuko, gund- erroa ere dagoelako, 'borroka'. Beraz, gertatu beharreko aldaketa bakarra nd > n da eta hori euskaraz zein erdaraz gerta zitekeen gutxi batzuetan, baina toponimoa erdarazkoa denez, hizkuntza horretan gertatuko ziren beharrezko aldaketak.

No hay comentarios:

Publicar un comentario