Astoreka da Larrabetzuko auzo bat, Astorekabekoa eta Astorekagoikoa baserriak daude eta baita Astorekazpi hegala, mazela ere. XVIII. mendeko lekuko batzuk daude Nombres de familia y oicónimos en las fogueraciones de Bizkaia de los siglos XVII y XVIII liburuan:
Astoreca [N, TO]Toponimoa deitura ere bada eta bilaketa egin da Dokuklik web-gunean, Euskal Autonomi Erkidegoko eliza-agiriak biltzen dituen lekuan. Agiri hauek dira, jaio, ezkontza eta heriotza agiriak eta XVII. mende hasieratik lekukoak badira:Astorika aldaera ere bazen, XVII. mendekoa hau ere, baina lekuko kopurua oso txikia da:Beharbada analisi etimologiko handiena dago P. Salaberriren Sobre el sufijo occidental –ika y otras cuestiones de toponimia vasca lanean, 161. or.:Sarrera honetako azterketaren arabera, kanpoko toponimo baten isla litzateke, zehatzago, Estorga udalerria, Leongo probintzian. Gaztelaniakzo Wikipediaren Astorga sarreran informazio etimologikoa dago. Hiri inportantea izan zen Erromatar inperioaren azken mendeetan eta Erdi Arokoaren lehenengoetan eta Astoreka toponimoa hortik jasoko zen. Berdintsua gertatuko zen Toleto toponimoarekin, egun baino askoz inportanteagoa izan zen garai batean eta horrela, hemen ere ospe honen isla izan zen.
Astoreca (la casa maior de) [Astoreca (varrio de)], Larrabezua, a.1745, FogVizcayaMs.
Astoreca (la caseria de) [casas auecindadas], Larrabezua, a.1704, FogVizcayaMs.
Astoreca (varrio de), Larrabezua, a.1745, FogVizcayaMs.
Erdi Aroaren hasieran Estorga askotan agertzen da Astorica izenarekin. Ziurrenik *Astoreca ere izan zitekeen, gerora bokal atonoa galduko zen aurreko silabaren azentuaren eraginez. Horrela, /e/ bokala azaldu ahalko litzateke, jakinik euskal sartaldean -ika atzizkia ibili zela.
No hay comentarios:
Publicar un comentario