lunes, 1 de diciembre de 2025

Urtibidea toponimoa

 Arabako toponimo honen lekuko bakarra aurkitu da, XIX. mendekoa, Gerardo Lopez de Gereñuren Toponimia alavesa, seguido de Mortuorios o despoblados y Pueblos alaveses liburuan:

URTIBIDEA, 1838, labrantío en Marquinez.
Dirudienez, toponimoak hiru elementu izango zituen, aldaketarik jaso gabeak, bukaeran artikulua, aurrerago bide eta, azkenik, Urti antroponimoa. Hala ere, zalantzarako zirrikitu bat dago, izan ere, bi herriak, Markiz eta Urturi, nahiko hurbil daude, mendi batez banaturik. Beraz, ez litzateke harrigarria izango hasierako urti- izatea Urturi herri izenaren laburketa eta toponimoa jatorriz *Urturibidea izatea. Kontuan hartu behar dugu lekukoa zaharra da baina XIX. menderako horrelako aldaketak aurkitzea ez litzateke oso harrigarria. Agian lekuko zaharragoak aurkitzen badira hemen aurkeztutako hipotesia konfirmatuko da, edo deuseztuko.

No hay comentarios:

Publicar un comentario