martes, 30 de mayo de 2023

Zorrostarriaga toponimoa

Lekeitio aldeko toponimo hau Colección Documental del Archivo Municipal de Lequeitio. Tomo IV. (1514-1520) liburuaren 225. agirian dago, 1514. urtean:

X. E luego, yncontinente, en presençia de nos, los dichos escriuanos, e testigos de suso nonbrados, estando presentes las dichas partes, los dichos partidores onbres vuenos dixieron que lo otro que quedaba por echar suertes de los dichos montes avian apeado e sorteado e sennalado; en que el dicho sennor pariente terçero lo confirmo e echo suertes, en que cupo a la dicha villa e vesinos e moradores della los montes vaxeros que se llamavan Vallesteguiguchia e Gurvistia, e dende avaxo, commo va el arroyo, hasta la casa e caseria de Ycaran hasta partir con los de Amoroto e Ycaran; e cupo a las dichas quatro anteyglesias e vesinos della los montes llamados Çentada, fasta el arroyo que deçiende hasta el arroyo de Çorrostarriaga, e mas las partes de los montes de Laçurica fasta la juridiçion de Avleztia e Guiçaburuaga...
Toponimoak bi elementu ditu, bukaeran -aga atzizkia eta hasieran zorroztarri hitz elkartua, zorrotz edo zorroztu eta harri hitzez sortua. Berriro ere, toponimo honek hitz honen agerpena aurreratu luke, lehenengo lekukoa Landucciren hiztegikoa zen, 1562. urtekoa, zorraztarri aldaera darabilela.

Mardoena toponimoa

 Arrasateko etxeen artean Mardoena izenekoa izan da eta horren gaineko informazioa Arrasateko toponimia liburuan dago, 149. or.:

Lekukoek bi mende hartzen dituzte eta hiru aldaera ezagutzen dira, Mardoena, Marduena eta Mardona. Zaharrena Mardoena da eta hori izango da etimologia bilatzeko abiaburua. Toponimoaren bukaeran etxe izenetan ohikoak diren -(r)en + -a daude. Oinarrian izenondo bat dago, mardo. Adiera egokiena, beharbada, bigarrena litzateke:
2. (V, Sal, S, R; Añ, Izt, Dv (V), H, Zam Voc), mardu (Dv (V), H). Ref.: A; EI 13; Iz UrrAnz, ArOñ; Etxba Eib; Elexp Berg.
(Ref. a seres animados).Lozano, gordo, rollizo, robusto.
[...]
Hitz honen lehenengo agerpen idatziak eta toponimoarenak garaikideak dira eta aipatutako adieran lehenengoa litzateke.
Ziurrenik mardo izenondoa izengoiti bihurtu zen eta horrela igaro zen etxe izen baten oinarria izatera.

viernes, 26 de mayo de 2023

Urgozoaga toponimoa

 Urgozoaga izeneko bi baserri daude Bizkaian, Amoroton eta Munitibar-Arbatzegi-Gerrikaitzen. Amoroton, gainera, Urgozoaga iturria ere bada:

Amorotoko toponimoaren lekuko zaharrena izan daiteke Colección Documental del Archivo Municipal de Lequeitio. Tomo IV. (1514-1520) liburuaren 225. agirian, 1514. urtean dagoena:
... e la otra terçia parte de haza Gorosolay e Amoroto a las dichas quatro anteyglesias, en vno con el monte llamado Vrgoçoaga, lo que esta por cortar. E el dicho sennor pariente terçero lo confirmo e loo e aprobo por vueno; e las dichas partes consentyeron e pedieron testimonio.
Leku izen honek ez du zailtasunik, alde batetik -aga atzizkia ezaguna dago eta bestetik, oinarrian, ur gozo hitz elkartua:
UR GOZO. a) Agua agradable, placentera, refrescante.
Argi ederra, iturri ugaria, ur gozo bizia. Cb EBO 36. Espiritu Santuaren ur gozo ta argitasunak. AA I 595. Ur gozo ugariak eman zituen iturri bat. Lard 98. Ez diat nik uste Etxe-alain atsegin lezakela, pago zar onen itzalean baño obeki, eta ur goxoagorik eran ere or altz tartean dagoan iturrian baño. Apaol 44s. Ene arima zaurthuarengana [...], ur gozoa lur agortuaren gainera [...] bezala. Arb Igand 159. Ur gozoari nahasiz, nigar [...] garbienak. Ox 73. Iturri oneik neure bijotza / ur gozoz asetu eusten. Enb 85. Ollasko-iturriko ur gozotara. NEtx Antz 153. Ain ur gozoa ere! Anab Poli 106.
b) Agua dulce.
Ur gozo, ibai ta iturrietako neskatx babesleak. Ibiñ Virgil 50n. Ur goxoetan garbitu oi ditute artaldeak. Ib. 103. Xantoko ur gozoetan. "Dulces aguas". Berron Kijote 199. Ezta iturri gaziak ere, ezin dezake eman ur gozorik. IBk Iac 3, 12 (Lç ur geza).
Urgozo toponimoa bada Bizkaian, Abadiñon, Barakaldon eta Barrikan erreka izena da eta Ean iturria. Azkenik, Barakaldon auzo izena ere bada.
Urgozoaga toponimoak urte asko aurreratzen ditu ur gozoren agerpena, Orotariko Euskal Hiztegian bildutako lehenengoa Kardaberatzen Eusqueraren Berri Onac liburukoa da, 1761. urtekoa. Beraz, ia 250 urteko aurrerapena litzateke.

miércoles, 24 de mayo de 2023

Ararrizaga toponimoa

 Lekeitio aldeko toponimo hau lau lekuko zaharren bitartez ezaguna da, guztiak daude Colección Documental del Archivo Municipal de Lequeitio. Tomo IV. (1514-1520) liburuaren  228. agirian, 1514. urtean:

... teniendo e poseyendo el dicho conçejo e vniversidad e vesinos de la dicha villa por suyo e commo suyo (interlineado: propio) el termino e monte llamado Ararriçaga, ques en Vallestegui, que cuyos aladannos son notorios y confinan por vna parte con los terminos e montes de Marquina e por la otra parte el monte de Anparan...
[...]
... en quebrantamiento de los dichos terminos e monte suyo e de la tierra del, entraron en el dicho monte de Ararriçaga, de suso deslindado, por lo talar e destruir e asy talaron e cortaron muchos arboles
[...]
II. Yten, sean preguntados sy han notiçia e conosçimiento del monte llamado Ararriçaga, ques en Vallestegui, e de sus terminos que confina por vna parte con los terminos de Marquina, e por la otra con el termino llamado Anparan.
III. Yten, sy saben, cren, vieron, oyeron dezir quel dicho monte e terminos de Ararriçaga, de suso deslindado, es e son del dicho conçejo e vniversidad e vesinos de la dicha villa de Lequetio...
Antza denez, toponimoa ez da gure egunetaraino heldu baina dauden lekukoak nahikoak dira analisia egiteko. Toponimoa luzea da, bost silaba ditu eta horrek esan nahi du elementu bat baino gehiago daudela. Bukaeratik hasieraraino azalduz, azkenenan -aga atzizkia dago eta aurrerago beste atzizki bat, -tza. Hala bada, hasierakoa geratzen da azaldu gabe, ararri-. Beharbada harea-harri hitz elkartua da:
HAREA-HARRI (arearri V ap. A Apend y Etxba Eib; Darric ap. DRA), ARENARRI (V-gip ap. Iz ArOñ), ARAE-ARRI (V-gip ap. Elexp Berg). Piedra arenisca. "Oiz mendixa eta bere aldiak, are-arrixa" Etxba Eib. "Arae-arrixa bigun xamarra da" Elexp Berg.
Mutiko batzuek ziarduen lurrean egoan are-arri batean aiztotxua zorroztuten. Erkiag BatB 57. Arabako mendietan, dana da aren-arria. Vill in And AUzta 29.
Aztertutako toponimoan harea-harri badago, hauxe litzateke lehenengo lekukoa, besteak XX. mende ingurukoak direlako. Beraz, ia bost mende lehenagoko lekukoa litzateke Ararrizaga.

Manixenea toponimoa

 Manixenea da Astigarragako baserri bat. Toponimoaren XX. mendeko bigarren erdialdeko lekuko bat dago Iñaki Linazasororen Caseríos de Guipúzcoa izeneko liburuan:

MANIXENE (prop.)
Oinarria Manix antroponimo hipokoristikoa da eta P. Salaberriren Izen ttipiak euskaraz liburuan dago, 74. or.:

Beraz, antroponimo hori Joanisen aldaera ugarietako bat da, Ipar Euskal Herrian ezaguna batez ere.

lunes, 22 de mayo de 2023

Matxizoleta toponimoa

Matxizoleta da Atxondoko tontor bat, beraz, Bizkaiko toponimoa da.
Lekuko zaharrik ez badago ere, azterketa etimologikoa egin daiteke, jakinik Matxis antroponimo hipokoristikoa bazela. Matxizena toponimoan Matxis hipokoristikoaren Erdi Aroko lekuko zahar batzuk daude. Txistukariaren ezberdintasuna beharbada neutralizazioagatik agertu da, garai batetik s/z ez ziren bereizi eta hiztunek zuzentzat zutena idatziko zuten. Matxis oinarria bada, Martinen hipokoristikoa da, Matxi izenetik abiaturik.
Bukaeran -eta atzizkia dago eta aurrerago, ola izena, oso arrunta toponimian.

Matxizena toponimoa

 Matxizena da Bizkaiko toponimo bat, Gorlizko toponimia liburuaren 468. orrialdean dago informazio ugari toponimo honetaz, analisi etimologiko bat eta lekuko zaharrak, XVIII. mendetikoak:

Lekuko zaharrenaren transkribapenean ezberdintasun bat dago, liburuan Machirena dagoen bitartean, Nombres de familia y oicónimos en las fogueraciones de Bizkaia de los siglos XVII y XVIII izenburuko liburuan Matxizena dago:
Machicena [N, TO]
Machizena (la casa de) [Gandias (varrio de)], Gorliz, a.1796, FogVizcayaMs.
Gorlizko toponimia liburuan erabilitako edizioa Jaime de Kerexetarena da, Fogueraciones de Bizkaia del siglo XVIII. Beraz, lekuko beraren bi transkribapen ditugu. Kontuan izanik egungo izena eta lekuko gehienak, litekeena da kasu batzuetan grafian gaizki ulerturen bat izatea, <z> zena <r> bezala irakurriz. Hala izan bada, aztertzeko izena Matxizena litzateke, eta argi dago bukaeran -(r)en + -a dagoela, ohikoa etxe izenetan. Oinarriko Matxiz- antroponimoa izan daiteke eta badago oso izen antzekoa P. Salaberriren Izen ttipiak euskaraz liburuaren 181. orrialdean:
Matxis (Matxi): Machis de Liçarraga (Oiar.al., 1474, C. & C. & G., 1997, 59, 25. or.), Machis d’Olays (ibid., 62, 35. or.), Machis d’Ardoys (ibid., 1478, 69, 56. or.).
Matxis ongi egokituko zen, jakinik euskararen sartaldean txistukari neutralizazioa oso aurreratua zegoela XVIII. mendean, eta hori jakinik batzuetan hiperzuzenketak gertatzen ziren, *Matxisena jatorrizkoa zuzendu eta Matxizena sortu. Beharbada patronimikoa zela uste zuten eta horrela txistukaria "zuzendu" zuten.
Oinarria Matxis bazen, oinarrian Matxi hipokristikoa izango zen, hau ere hipokoristikoa, Marti antroponimotik eratorria.