viernes, 26 de mayo de 2023

Urgozoaga toponimoa

 Urgozoaga izeneko bi baserri daude Bizkaian, Amoroton eta Munitibar-Arbatzegi-Gerrikaitzen. Amoroton, gainera, Urgozoaga iturria ere bada:

Amorotoko toponimoaren lekuko zaharrena izan daiteke Colección Documental del Archivo Municipal de Lequeitio. Tomo IV. (1514-1520) liburuaren 225. agirian, 1514. urtean dagoena:
... e la otra terçia parte de haza Gorosolay e Amoroto a las dichas quatro anteyglesias, en vno con el monte llamado Vrgoçoaga, lo que esta por cortar. E el dicho sennor pariente terçero lo confirmo e loo e aprobo por vueno; e las dichas partes consentyeron e pedieron testimonio.
Leku izen honek ez du zailtasunik, alde batetik -aga atzizkia ezaguna dago eta bestetik, oinarrian, ur gozo hitz elkartua:
UR GOZO. a) Agua agradable, placentera, refrescante.
Argi ederra, iturri ugaria, ur gozo bizia. Cb EBO 36. Espiritu Santuaren ur gozo ta argitasunak. AA I 595. Ur gozo ugariak eman zituen iturri bat. Lard 98. Ez diat nik uste Etxe-alain atsegin lezakela, pago zar onen itzalean baño obeki, eta ur goxoagorik eran ere or altz tartean dagoan iturrian baño. Apaol 44s. Ene arima zaurthuarengana [...], ur gozoa lur agortuaren gainera [...] bezala. Arb Igand 159. Ur gozoari nahasiz, nigar [...] garbienak. Ox 73. Iturri oneik neure bijotza / ur gozoz asetu eusten. Enb 85. Ollasko-iturriko ur gozotara. NEtx Antz 153. Ain ur gozoa ere! Anab Poli 106.
b) Agua dulce.
Ur gozo, ibai ta iturrietako neskatx babesleak. Ibiñ Virgil 50n. Ur goxoetan garbitu oi ditute artaldeak. Ib. 103. Xantoko ur gozoetan. "Dulces aguas". Berron Kijote 199. Ezta iturri gaziak ere, ezin dezake eman ur gozorik. IBk Iac 3, 12 (Lç ur geza).
Urgozo toponimoa bada Bizkaian, Abadiñon, Barakaldon eta Barrikan erreka izena da eta Ean iturria. Azkenik, Barakaldon auzo izena ere bada.
Urgozoaga toponimoak urte asko aurreratzen ditu ur gozoren agerpena, Orotariko Euskal Hiztegian bildutako lehenengoa Kardaberatzen Eusqueraren Berri Onac liburukoa da, 1761. urtekoa. Beraz, ia 250 urteko aurrerapena litzateke.

No hay comentarios:

Publicar un comentario