viernes, 28 de julio de 2023

Landaruzgana toponimoa

 Landaruzgana da Bediako zapalda bat. Lekuko zaharrik ez dago eta horrek oztopatzen du analisi etimologikoa. Gainera, toponimo honetan aldaketa batzuk gertatuko ziren eta, beraz, hemen proposatutakoa hipotesitzat hartu beharra dago.
Toponimoak lau elementu izango zituen, azkena artikulua, aurrekoa gan, gain hedatuagoaren sartaldeko aldaera. Geratzen da hasierakoa, landaruz-. Lehen elementua landa izena litzateke baina bigarrenean aldaketa batzuk geratu dira eta han zegoen hitza oso aldaturik geratu da. Litekeena da tarteko elementu hori luze izenondoa izatea. Lehenik landa + luze elkarketa izan zen: *Landaluze. Gero, hurbil zegoen gain bat izendatzeko lehenago sortutakoa hartu zuten eta gan erantsi, baina orduan aldaketa batzuk gertatu ziren, azken bokala galdu zen, hori hiru silabako hitzetan ere ohikoa da: itsasgizon, itsas- 'itsaso' + gizon. Honetan ere berdin gertatuko zen eta *Landaluz- sortuko zen, baina bi alboko hitz berean zeuden eta disimilazioa gertatu zen eta bat dardarkari bihurtu zen, horrela, *Landaruz- agertu zen. Ez da ohikoa bi alboko hitz berean izatea, baina dardarkariekin askoz arruntagoa da eta orduan bi dardarkarietatik bat alboko bihurtzen da, cf. Algorta, Bizkaiko herri izena.

Eguneraketa (2024-03-22):
Izendegi geografiko ofizialean lekuko zahar bat dago, XIX. mendearen erdialdekoa, Landaruzgana (1862). Ez da oso zaharra baina, behintzat, lekuko horrek erakusten du duela bi mende izen bera zuela. Etimologiari dagokionez, proposatutakoa dagoen bezala geratzen da, baina lekuko zaharragoak beharrezkoak lirateke etimogia hori sendotzeko.

miércoles, 26 de julio de 2023

Kakotegi toponimoa

 Kakotegi da Bizkaian eta Gipuzkoan aurkitzen den toponimoa. Muxikan Kakotegi eta Kakotegibekoa baserriak daude eta Gipuzkoan, Aretxabaletan Kakotegi baserria dago eta Legazpin izen bereko aurkintza bat dago.
Aretxabaletako toponimoaz, lekuko bat dago XX. mendeko bigarren erdialdekoa, Iñaki Linazasororen Caseríos de Guipúzcoa izeneko liburuan:

KAKOTEGI (prop.), Larrinoko elizatea
XVII. eta XVIII. mendeetako lekuko ugari daude Nombres de familia y oicónimos en las fogueraciones de Bizkaia de los siglos XVII y XVIII izenburuko liburuan:
Cacotegui [N, TO]
Cacotegui (la casa de), Muxica, a.1704, FogVizcayaMs.
Cacotegui (la caseria de), Mujica, a.1745, FogVizcayaMs.
Cacotegui_Ueazcoa (la casa de), Mujica, a.1796, FogVizcayaMs.
Cacotegui_de_Abaxo (la casa de), Muxica, a.1641, FogVizcayaMs.
Cacotegui_de_Suso (la casa de), Muxica, a.1704, FogVizcayaMs.
Cacotegui_de_Suso (la caseria de), Mujica, a.1745, FogVizcayaMs.
Cacotegui_Gogeazcoa (la casa de), Mujica, a.1796, FogVizcayaMs.
Cacotegui_Goxeascoa (la casa de), Muxica, a.1641, FogVizcayaMs.
Cacotegui_Goxeazcoa (la casa de), Muxica, a.1641, FogVizcayaMs.
Cacoteguicoa (el molino de) [Guernica (casas avecindadas a la villa de)], Mujica, a.1745,
FogVizcayaMs.

Deitura ere izan da Kakotegi eta Dokuklik web-gunean lekuko batzuk badira, Euskal Autonomi Erkidegoko eliza-agiriak biltzen dituen lekuan. Agiri hauek dira, jaio, ezkontza eta heriotza agiriak. XVI. mendearen hasieratik daude lekuko batzuk, Arrasatekoak gehienak, baina mende honetako lekuko batzuk Muxikakoak dira:

Lekuko zaharrek erakusten dute toponimoa ere oso zaharra dela eta badirudi aldaketarik gertatu ez dela. Kakotegi bi elementuz osaturik dago, kako izenaz eta -tegi atzizkiaz. Elementuak argiak dira baina toponimoen interpretazioa ez da ziurra. Kakoak egiten zituzteneko lekuak dira agian? Beharbada kako inoiz izengoiti izan zen, 'bihurritu' edo adierazteko. Horretaz, baina, ez dago lekukorik.

Baskaran toponimoa

 Baskaran da Markina-Xemeingo hiru baserriren oinarria: Baskaranabeletxe, Baskaranerrota eta Baskarangoikoa.
XVIII. mendeko lekuko batzuk daude Nombres de familia y oicónimos en las fogueraciones de Bizkaia de los siglos XVII y XVIII liburuan:

Bascaran [N, TO]
Bascaran (el horreo de) [Meave (barrio de)], Jemein (Santa_Maria de), a.1796, FogVizcayaMs.
Bascaran (el molino de) [Meave (barrio de)], Jemein (Santa_Maria de9), a.1796, FogVizcayaMs.
Bascaran (la casa de), Jemein, a.1704, FogVizcayaMs.
Bascaran (la casa de) [Meave (barrio de)], Jemein (Santa_Maria de), a.1796, FogVizcayaMs.
Bascaran (la caseria de) [Erdoza (cofradia de)], Jemein, a.1745, FogVizcayaMs.

Lekuko zaharrenak Dokuklik web-gunean daude, Euskal Autonomi Erkidegoko eliza-agiriak biltzen dituen lekuan. Agiri hauek dira, jaio, ezkontza eta heriotza agiriak eta ikus daitekeenez, XVI. mendearen erdialdetik lekukoak daude:

Toponimoak bi elementu lituzke, azkena da haran izen ezaguna baina hasierakoa ilunagoa da, beharbada uraska hitz elkartua proposa liteke, hainbat esanahi dituena, eta ur eta aska izenen elkarketa denez, baditu aldaera interesgarri batzuk, uhaska bezala. Hasperena galduz, ua- > ba- bilakaera ez da harrigarria, cf. gabon < gau + on. Aipatutako liburuan ikusten da Uarka eta Barka inoiz izan direla:
Barca [N, TO]
Barca (la casa de la), Echeuarri, a.1796, FogVizcayaMs.
Barca (la cassa de), Arraçua, a.1704, FogVizcayaMs.
Barca (rebal de), Elorrio 17.1641, FogVizcayaMs.
Uarca (la casa de la), Echauarri (San_Esteban), a.1704, FogVizcayaMs.
Uarca (rebal de), Elorrio, a.1704, FogVizcayaMs.
Varca (la caseria de), Arraçua 17.1641, FogVizcayaMs. -/San_Esteban de Echabarri, a.1745, FogVizcayaMs.
Huarca (arraval de), Elorrio, a.1745, FogVizcayaMs.
Huarca (el molino de), Arrazua, a.1796, FogVizcayaMs.
Huarca (la casa de), Arrazua, a.1796, FogVizcayaMs.
Huarca (la casa de) [Ocerin_Mendi (cofradia de)], Ceanuri, a.1796, FogVizcayaMs.
Huarca (la casa de) [Ozerin (varrio de)], Ceanuri, a.1745, FogVizcayaMs.
Huarca (la ferreria de), Arrazua, a.1796, FogVizcayaMs.

Blog honetan badago beste toponimo bat aska eta haran hitzak dituena, Arraskaran toponimoa, baina hasierako elementua harri litzateke, har- aldaera erabiliz.

viernes, 21 de julio de 2023

Gañerri toponimoa

 Gañerri izeneko tontorra Bizkaian dago, Abadiñoko herrian:

Toponimoaren lekuko zaharrik ez dago, baina horrek ez du esan nahi azalpen etimologikorik ezin eman daitekeenik, baina izenak berezitasun batzuk baditu. Toponimoa bi elementuz osaturik dago, lehenengoa gain izena da eta bestea harri litzateke, jakinik tontorra dela. Beraz, toponimoa hasieran *Gañarri izango zen, ondoren erdiko bokala aldatu zen, beharbada sudurkari sabaikariaren eraginez. Hala ere, izena ez da erabat azaldu, Bizkaian ez dago gain, gan(e) baizik. Sartaldeko euskararen gan(e) berrikuntza bat da, garai batean gain > gan gertatu zen eta gero gane agertu. Orduan, toponimoa aldaketa hauek baino lehenago sortu zen eta gero aldatu gabe iraun zuen. Berdintsu gertatuko zen Gañaga toponimoarekin, hau ere Bizkaikoa.

Mirubia toponimoa

 Aizarnako baserrien artean Mirubia izenekoa dago. Gainera, bada Mirubiagain izeneko tontorra, herri berean. XX. mendeko bigarren erdialdeko lekuko bat dago Iñaki Linazasororen Caseríos de Guipúzcoa izeneko liburuan:

MIRUBIA (prop.), Azkizu ballara, Getaria
Aizarnazabalen XIX. mendeko lekuko bat zegoen 1864 urte inguruko Nomenclátor de la provincia de Guipúzcoa liburuan, 617. or.: Mirúbia.
Erdi Aroko lekukoak izan daitezkeenak daude Colección Documental del Archivo Municipal de Hondarribia. Tomo IV (1499-1537) liburuan, bertan Miurubia eta Miurabia agertzen dira. Biak daude 34. agirian, 1499. urtean:
En la villa de Fuenterrabia, a veynte días del mes de novienbre de nobenta y nuebe años, en presençia de mí Martín Díaz de Miurubia, escrivano de Cámara de Sus Altezas y del número de la villa de Çumaya,
[...]
Testigos los dichos Juango de Miurabia y Domingo de Liçaola dicho Orio, vezinos de Guetaria.
Hiru izenak loturik badaude adieraziko luke hasierako diptongoa galdu dela mendeen joanean. Miurabia aldaeran oinarriko izena ia osorik gordeko zen baina Miurubiaren oinarriaren azken bokala galduko zuen, bigarren elementuaren eraginez.
Hamarkada batzuen geroagokoak dira Dokuklik web-guneko lekukoak, Euskal Autonomi Erkidegoko eliza-agiriak biltzen dituena. Agiri hauek dira, jaio, ezkontza eta heriotza agiriak. XVI. mendearen bigarren erdikoak dira eta Mirubia dago, egun bezala:

Toponimoak bi elementu lituzke, mihura hitza eta ubi, ibi ezagunagoaren aldaera zaharragoa. Mihura hitzaz, blog honetan Miura toponimoan hitz bera dago, beste ezerekin gabe.
Azken oharra Mirubiagain izenaz. Antza denez, toponimo zaharraren artikulua gorde da, ez dago *Mirubigain izenik. Horrek, beharbada, adieraziko luke toponimo honen antzinatasuna handia ez dela.

miércoles, 19 de julio de 2023

Duña toponimoa

 Duña da Garaiko bazter-auzo bat. Toponimo eratorri batzuk badira, herri berean: Duñabeitia, Duñaurresti eta Duñaiturria baserriak. Gainera, bada Duñarrieta izeneko pinudia.
XVIII. eta XIX. mendeetako lekuko ugari daude Nombres de familia y oicónimos en las fogueraciones de Bizkaia de los siglos XVII y XVIII izenburuko liburuan:

Dueña Beitia [N, TO]
Dueña_Ueytia (la casa de), Garay, a.1704, FogVizcayaMs.
Dueñaveitia (la casa de), Garay, a.1876, FogVizcayaMs.
Duiña_Veytia (la caseria de), Garay, a.1745, FogVizcayaMs.

Dueña Beitia [N, NO]
Dueñaveitia (M(a)r(ti)n de) [Dueñaveitia (la casa de)], Garay, a.1876, FogVizcayaMs.
Duiña_Veytia (Juan de) [Duiña_Veytia (la caseria de)], Garay, a.1745, FogVizcayaMs.
Duna_Veytia (ynquilino) (Juan de) [Vaquijano (cofradia de)], Yurreta, a.1745, FogVizcayaMs.
Duñabeytia (Pedro de) [Ortuburu (barrio de)], Elorrio, a.1704, FogVizcayaMs.
Duñaveittia (Pedro de) [Orttuburu (la caseria de)] [Urquizuaran (barrio de en la cofradia
de Gacetta)], Elorrio, a.1876, FogVizcayaMs.
Duñaveytia (ynquilino) (Martin de) [Vaquijano (cofradia de)], Yurreta, a.1745, FogVizcayaMs.

Dueña Iturri [N, TO]
Dueña_Yturri (la casa de), Garay, a.1704, FogVizcayaMs., a.1876, FogVizcayaMs.
Duiña_Yturri (la caseria de), Garay, a.1745, FogVizcayaMs.

Dueña Iturri [N, NO]
Dueña_Yturri (Pedro de) [Dueña_Yturri (la casa de)], Garay, a.1704, FogVizcayaMs.
Dueña_Yturri (ynquilino) (Dom(ing)o de), Garay, a.1745, FogVizcayaMs.
Duña_Yturri (ynquilino) (Juan de) [Goivria (cofradia de)], Yurreta, a.1745, FogVizcayaMs.

Dueña Urrusti [N, TO]
Duiña_Vrrusti (la caseria de), Garay, a.1745, FogVizcayaMs.
Ikus daitekeenez, lekuko askotan Dueña aldaera dago, beste gutxi batzuetan Duiña. Aurreko mendeetako lekukoak bilatu dira Dokuklik web-gunean, Euskal Autonomi Erkidegoko eliza-agiriak biltzen dituen lekuan. Agiri hauek dira, jaio, ezkontza eta heriotza agiriak. XVII. eta XVIII. mendeetako lekuko batzuk agertu dira:

Dueña deituraren lekukoak ere bilatu dira eta lekuko batzuk bildu dira, garai beretsukoak baina kopuru txikiagoan:
 
Lekukoak kontuan hartuz, litekena da Dueña > Duña bilakaera, jakinik euskaraz diptongo horiek arrotzak zituela. Araban bada Dueña toponimoa, Dueña antroponimotik sortua, Domina latinetik jasoa, honetan ere izen arrunta eta antroponimoa zen, gero gaztelaniaz izan zen bezala. Gizonezkoetan Duengo toponimoa dago, dueño hitzarekin lotura duena, latineko dominus izenean du jatorria.
Beraz, Dueña izena zuen emakume batek bere izena utzi zuen Bizkaiko Garaiko herrian.

Belakoerrota goikoa toponimoa

 Bizkaiko Foru herriko toponimo honek lekuko bakarra du, XVIII. mende bukaerakoa, Nombres de familia y oicónimos en las fogueraciones de Bizkaia de los siglos XVII y XVIII izeneko liburuan aurkitua:

Belacoerrota Goicoa [N, TO]
Belacoerrota_Goicoa (el molino de), Forua, a.1796, FogVizcayaMs.
Lekuko bakarra bada ere, zeharo gardena da jakinik hasierako elementua dela Belako antroponimoa:
Belako.
Belaren Erdi Aroko hipokoristikoa. Arrigorriagako (Bizkaia) Santa Madalena elizan gordeta zegoen X. mendeko hilarri batean Belaco filius agertzen da. Aiarako (Araba) lehen jauna (XI. m.) Jaun Velaco deitzen zen.
Ondoren errota izen arrunta dago, garai hartan oraindik zeukan jarduenan zebilena, 'molino' esaten diotelako. Interesgarriena antroponimoa da, lekuko antroponimiko gutxi dituena baina toponimikoek erakusten dute behin eta berriz erabili zela, Belako antroponimoaren sarrera honetan sei dira eratorritako toponimoak.