Gañerri izeneko tontorra Bizkaian dago, Abadiñoko herrian:
Toponimoaren lekuko zaharrik ez dago, baina horrek ez du esan nahi azalpen etimologikorik ezin eman daitekeenik, baina izenak berezitasun batzuk baditu. Toponimoa bi elementuz osaturik dago, lehenengoa
gain izena da eta bestea
harri litzateke, jakinik tontorra dela. Beraz, toponimoa hasieran
*Gañarri izango zen, ondoren erdiko bokala aldatu zen, beharbada sudurkari sabaikariaren eraginez. Hala ere, izena ez da erabat azaldu, Bizkaian ez dago
gain,
gan(e) baizik. Sartaldeko euskararen
gan(e) berrikuntza bat da, garai batean
gain >
gan gertatu zen eta gero
gane agertu. Orduan, toponimoa aldaketa hauek baino lehenago sortu zen eta gero aldatu gabe iraun zuen. Berdintsu gertatuko zen
Gañaga toponimoarekin, hau ere Bizkaikoa.
No hay comentarios:
Publicar un comentario