Deba herriko deitura hau XVI. mendeko lekuko batzuen bitartez ezaguna da. Bilaketa egin da Dokuklik web-gunean, Euskal Autonomi Erkidegoko eliza-agiriak biltzen dituen lekuan. Agiri hauek dira, jaio, ezkontza eta heriotza agiriak eta lekukotza ez handia aurkitu da, lekuko guztiak XVI. mendeko bigarren erdikoak dira eta guztiak Deba herrikoak:
Deitura hori toponimo batetik sortua da, euskal jatorriko deitura gehienak bezala, baina ez da egun horrelakorik aurkitzen. Deiturak berak oso esparru kronologiko mugatua erakusten du eta beharbada ez zen aurkitutako urte tartetik luzarora iraun. Deitura toponimo batetik sortu eta izen horrek bi elementu izango zituen, oinarrian Deba herri izena eta bukaeran bide, tarteko /b/ galdurik, Olaide toponimoan bezala. Beharbada oinarrian /b/ izateak lagunduko zuen galera horretan. Toponimoa Deba inguruan izango zen eta jatorriz *Debabide izango zen, nahiz eta egun zehatzago kokatzerik ezin izan.lunes, 29 de junio de 2026
miércoles, 24 de junio de 2026
Lapatzandegi toponimoa
Lapatzandegi da Donostiako baserri bat eta erreka bat. Hiri berean Lapatzandegiberri baserria dago, baina izen lehenetsia Martintxoenea da. XX. mendeko bigarren erdialdeko lekuko bat berdina da, Iñaki Linazasororen Caseríos de Guipúzcoa liburuan dagoena:
LAPATZANDEGI (prop.)Donostiako toponimia bilketa lanean lekuko ugari daude, zaharrenak XIX. mendekoak dira:
LAPATZANDEGI: Lapazandegui (1841, casa, D.U.A.-B-10-II-362-2), Lapazandegui (1850, manantial, Madoz, 182 orr.), Lapazandegui (1860, D.U.A.-D-7-1-P.), Lapazandégui (48) (1862, casa, D.U.A.-D-7-1-1), Lapazandegui (1864, Casa de labor, N.P.G., 67 orr.), Lapazandegui (1885, caserío, D.U.A.-D-9-II-1960-6); Lapatzandegi, Lapatzandei (1989, D.U.T.B.). 64-6-3, m. I-2.Toponimoaren bukaeran -tegi atzizkia dago, sudurkari atzean egotean atzizkiaren hasierako herskaria ahostundu da. Aztertzeko geratzen da lapatzan- eta hor lapaitz hitza egon daiteke, lapatz aldaerarekin. Mitxelenaren Apellidos vascos liburuan hitza agertzen da eta toponimoaren interpretaziorako gakoa izan daitekeen toponimoa aipatzen du:Toponimoaren hasiera eta bukaera azaldurik daude, baina tartean -an- dago eta horrek gogorarazten du Lapatzaran toponimoa. Donostiako toponimoa hasieran izango zen *Lapatzarandegi eta gero bokal arteko dardarkaria galdu zen eta bokal berdinak batu. Aipatutako Linazarasororen liburuan lapatz + haran egitura osoa dago, Martires ballaran, Azkoitia:
LAPAZARAN (col.)Lapatzandegi toponimoan laburketa bat gertatuko zen eta bilakaera bera Lizarlan toponimoan izan zitekeen, *Lizarraran jatorrizko batetik.
lunes, 22 de junio de 2026
Arrikibar toponimoa
Arrikibar da Arabako Aiarako aurkintza bat, baita ere Zeanuriko baserri bat. Izendegi ofizialeko Zeanuriko lekukoak XVII. mendekoak dira, Arriquibar (1617, 1671), geroko lekukoetan ez dago ezberdintasunik. Arabako toponimoaren lekukotza oso berria da, XX. mendearen bukaerakoa eta hiru aldaera daude: Arrikibar, Alikibar eta Likibar (1990). Azken biak Arrikibar izenetik sortu zitezkeen, lehenik Alikibar sortuko zen dardarkarien disimilazioagatik eta gero, aferesia gertatu eta Likibar agertu zen.
XVIII. mendeko lekuko ugari daude Nombres de familia y oicónimos en las fogueraciones de Bizkaia de los siglos XVII y XVIII liburuan:
Arriquibar [N, TO]Lekuko zaharragoak daude Dokuklik web-gunean, Euskal Autonomi Erkidegoko eliza-agiriak biltzen dituen lekuan. Agiri hauek dira, jaio, ezkontza eta heriotza agiriak eta XVI. mende hasieratik lekukoak daude, egun dagoen izen bera dutela:Arrikibar toponimoa aztertzeko, bi elementu antzematen dira, harri eta ibar izenak, baina tartean kontsonante bat dago, /k/ herskaria. Auñamendi entziklopediaren arabera, Arrikibar toponimoaren tarteko elementua -ki atzizkia da:
Arriquibar (el molino de) [Arzuaga (cofradia de)], Ceanuri, a.1796, FogVizcayaMs.
Arriquibar (el molino en el varrio de) [Asterria (varrio de)], Ceanuri, a.1745, FogVizcayaMs.
Arriquibar (la casa azesoria a la de) [Arzuaga (varrio y cofradia de)], Ceanuri, a.1745, FogVizcayaMs.
Arriquibar (la casa de) [Alzuaga (cofradia de)], Ceanuri 18.1799, FogVizcayaMs.
Arriquibar (la casa de) [Arsuaga y Ocerinburu (cofradia de)], Ceanuri, a.1704, FogVizcayaMs.
Arriquibar (la casa de) [Arzuaga (varrio y cofradia de)], Ceanuri, a.1745, FogVizcayaMs.
Arriquibar (la casa en el barrio de) [Arzuaga (varrio y cofradia de)], Ceanuri, a.1745, FogVizcayaMs.
Arriquibar (la casa en el barrio de) [Arzuaga (cofradia de)], Ceanuri, a.1796, FogVizcayaMs.
Arriquibar (la ferreria corriente de) [Arzuaga (cofradia de)], Ceanuri, a.1796, FogVizcayaMs.
Arriquibar (la ferreria de) [Asterria (varrio de)], Ceanuri, a.1745, FogVizcayaMs.
Arriquibar+) (Gabriel de Aspe administrador de la ferreria de) [Asterria (varrio de)], Ceanuri, a.1745, FogVizcayaMs.
Arriquibar_de_Guinea (la casa de) [Arzuaga (varrio y cofradia de)], Ceanuri, a.1745, FogVizcayaMs.
Arrikibar. Apellido vasco.Egitura hori aski bitxia da eta beharbada beste azalbide bat lehenestekoa da eta agian jatorrizko izenetik bi aldaketa gertatu dira. Horrela, toponimo osoa azalduko litzateke. Hasteko, beharbada deigarriena da metatesi bat antzematea, k-rr > rr-k. Beraz, hasieran bi elementu izango ziren, aker eta ibar izenak eta orduan *Akerribar sortuko zen. Gero, dardarkari bikoitza izateagatik, lehenengoa aldendu zen, metatesi bat gertatuz: *Arrekibar. Azkenik, bigarren silabako bokala aldatu zen, agian hurrengoaren eraginez, baina ezin da alde batera utzi orduan hasieran (h)arri izango zela. Laburbilduz, aker eta ibar hitzekin sortutako *Akerribar jatorrizkoaren dardarkari bikoitza saihesteko *Arrekibar sortuko zen eta ondoren, agian herri etimologiagatik Arrikibar jaioa zen. Aurreko egoeren lekukorik ez dago eta ziurrenik ez da agertuko baina horrela toponimo osoa guztiz azalduko litzateke.
Etimologia
Ver ARRI (3), KI, IBAR (5).
viernes, 19 de junio de 2026
Menendo antroponimoaren lekuko toponimikoak
Erdi Aroko antroponimian sarrera handia izan zuen germaniar jatorrikoa, tartean Menendo, hau zen Ermenegildo, Ermegildus antroponimoaren hipokoristikoa. Euskal Herrian, dirudienez, ez du lekuko antroponimikorik utzi, baina toponimian aztarrena utzi omen du, lurraldearen sartaldean:
1. Menerdo, Arabako Aiaraldean. Antroponimoa toponimo bihurtuko zen, beste elementurik gabe.
2. Menerdiga, hau ere Arabako Aiaraldekoa, Menerdotik hurbil. Antroponimoaz gain, -ika atzizkia egon daiteke, erromantzezko bilakaera jasanez.
3. Mendeika eta Menderika, Urduñakoak, Aiaraldeko mugan. Bi toponimoak nahiko hurbil daude eta, ziurrenik, toponimo beraren bi aldaera dira. Menerdiga toponimoaren elementu berberak dituzte, baina euskarazko bilakaera jasan dute.
4. Mendrika, Baztango toponimoa, Nafarroan. Mendeika eta Menderika toponimoen elementu berberak omen daude, baina toponimoaren kokapena oso ezohikoa da eta horrek zalantzazko bihurtzen du.
5. Mendiritxaga, Bizkaiko bi toponimo dira. Bukaeran -aga atzizkia dago eta aurrean *Menenditz bezalakoa izan liteke, Menendoren patronimikoaren elementu berberekin.
6. Belendiz, Bizkaiko toponimoa. Mendiritxaga bezala, *Menendi(t)z bezalako batetik sortua eta ondoren aldatua.
7. Mendexa, Bizkaikoa. Mendiritxaga toponimoaren antzekoa da, *Menendi(t)z oinarria litzateke eta ondoren artikulua. Azken bi toponimoetan i(t)z > (t)x bilakaera gertatu zen, euskararen sartaldeko ezaugarri bat.
Toponimoak zazpi edo zortzi dira, Mendeika eta Menderika toponimoak zenbatzearen arabera. Mendrika izan ezik, beste guztiak euskararen sartaldean daude. Lehenago batu ez izanaren arrazoia izan liteke gertatutako aldaketak, oso nabarmena metatesia izan zen, toponimo gehienetan gertatua, n-nd > nd-n, Mendeika, Menderika, Mendrika, Mendiritxaga eta Mendexa toponimoetan.
Beste aldaketa nagusia izan zen bokal arteko sudurkariari gertatutakoa, gehienetan aldatu zelako. Sudurkarien disimilazioek bi ondorio ekarri zituen, batetik n-n > n-r, Menerdo, Menerdiga, Menderika, Mendrika eta Mendiritxaga toponimoetan. Beste disimilazio bat izan zen n-n > l-n, Belendiz toponimoan. Azkenik, beste toponimo multzo batean bokal arteko sudurkari hori galdu zen, Mendeika eta Mendexa toponimoetan.
Hauetaz gain, beste aldaketa fonetiko batzuk izan ziren, bokal arteko herskari ahoskabeen ahostuntzea, erdarazko fenomenoa, Menerdiga toponimoan. Beste aldaketa bat, toponimo bakarrari gertatua, sinkoparena, Mendrika toponimoan. Hiperzuzenketa, Belendiz toponimoari gertatuko zitzaion, *Melendiz jatorrizko batetik.
Azkenik, i(t)z > (t)x bilakaera, Mendiritxaga eta Mendexa toponimoetan.
Sarrera hauetan aurkeztutako lotura etimologikoak zuzenak badira, Menendo antroponimoak utzitako aztarrena ez da txikia izan. Gainera, nabarmendu nahi dugu lekuko antroponimikorik ez dagoela, beraz, Erdi Aroko euskal antroponimiaren ezagutzan hutsune handiak daude eta kanpoko antroponimiaren beharra dagoela ahalik eta hutsune gutxiago geratzeko.
jueves, 18 de junio de 2026
Mendexa toponimoa
Mendexa, gaztelaniaz Mendeja, Bizkaiko udalerri bat da. Euskaltzaindiaren EODA datu basetegian Mendexa toponimoaren gaineko informazioa dago, lekukotza XIV. mendean hasten da:
mendesa (1338/09/12)XVII. eta XVIII. mendeetako lekukoak daude Nombres de familia y oicónimos en las fogueraciones de Bizkaia de los siglos XVII y XVIII izenburuko liburuan:
mendexa (1384/03/28)
mendexa (1482/01/08-09)
Mendeja [N, TO]Hala ere, lekuko zaharrenak Toponimia medieval en el País Vasco bilketa liburuetan egon daitezke, XI. mendeko hiru lekuko agertzen direlako:
Mendeja (Ygnazio de Aquerregui uezino de) [Alttamira (la casa de)], Bedarona, a.1796, FogVizcayaMs.
Mendeja (la casa de), Mundaca, a.1704, FogVizcayaMs.
Mendeja (la caseria de), Mendeja, a.1745, FogVizcayaMs.
Mendeja (la cassa de), Mendeja, a.1704, FogVizcayaMs.
Mendexa (la casa de), Mundaca, a.1641, FogVizcayaMs., a.1796, FogVizcayaMs.
Mendeja [N, NO]
Mendeja (Joseph de), Mendeja, a.1704, FogVizcayaMs.
Mendeja (Joseph de) [Arranegui (segunda barriada de)], Lequeytio, a.1704, FogVizcayaMs.
Mendeja (Joseph de) [Ycuza_Recalde (la cassa de) (pr.n.res)], Mendeja, a.1704, FogVizcayaMs.
Mendeja (ynquilino) (Basilio de), Mendeja, a.1745, FogVizcayaMs.
Mendeja viuda (ynquilino) (Cathalina de), Lequeitio, a.1745, FogVizcayaMs.
MENTEISA, MENTIEIZA. MENDEJA. BHiru lekuko eta bi grafia daude, Menteisa eta Mentieiza. Transkribapenak nahiko zaharrak dira eta gerta liteke guztiz zuzenak ez izatea. Dena den, Mendexa toponimoarekin lotzeko oztopo nagusia /t/ izan daiteke, baina ziurrenik hiperzuzenketa gertatuko zen, jakinik joera dagoela sudurkari atzeko herskari ahoskabeak ahostuntzeko, eskribauek berreskuratuko zituzten inoiz izan ez diren herskari horiek. Ziurra da lekuko hauek azterketa sakonagoa merezi dutela, baina funtsean, *Mendeiza bezalako toponimo bat islatuko lukete eta XI. eta XIV. mendeen artean iz > x bilakaera gertatuko zen, Mendiritxaga toponimoan gertatutako aldaketa bera.
S. GONSALVO MONNIOZ DE MARGARITA CONFIRMAT. S. SANCIO DIDAZ DE MENTEISA CONFIRMAT.
BALPARDA: VIZCAYA Y SUS FUEROS, VOL. 2, PAG. 284, AÑO: 1087.
“DON. EN ERMENDICA AL MON. DE ORSARES POR Dª LEGUNCIA MUÑOZ DE ORSARES. COG”.
NOMINACION:
SENNOR DEDACO AZENARIZ DE MENTEISA CONFIRMAT.
LLORENTE: NOTICIAS HISTORICAS, VOL. 3, PAG. 448, AÑO: 1087.
“DONACION DE BIENES EN ERMENDICA Y LECIÑANA AL MON. DE STA. MARIA DE ORSARES”.
NOMINACION:
SENIOR DIDACI AZENARIZ DE MENTIEIZA FIDIATOR.
SERRANO: C. S. MILLAN, VOL. 0, PAG. 269, AÑO: 1087.
“LA NOBLE LEGUNTIA MUÑOZ HACE DONACION AL MON. DE STA. MARIA DE ORSARES DE UNA CASA CON SUS DEPENDENCIAS”.
NOMINACION:
Azterketa etimologikoari dagokionez, azken bokala artikulua izan daiteke eta hori kenduz, *Mendeiz geratuko litzateke eta bukaeran -iz atzizkia genuke, Euskal Herriko toponimo ugaritan dagoena eta patronimiko erabilera ere izan zuena. Julio Viejoren La onomástica asturiana bajomedieval tesian Menendoren patronimikoen artean Menendiz aipatzen du, beste askoren artean. Menendiz > *Mendeiz bilakaeran bi aldaketa izan ziren, batetik metatesia da, n-nd > nd-n, Menendo antroponimoaren ondorengo toponimiko batzuetan dagoena, Mendiritxaga toponimoan bezala. Bestea, bokal arteko sudurkaria galdu zen, bilakaera ezaguna euskararen historian, X. mendean baino lehenagokoa. Mendiritxaga toponimoan aipatutako sudurkaria ez zen galdu, dardarkari batek ordezkatu zuelako. Beste ezberdintasun bat txistukariei dagokie, batean frikaria zelako eta bestean afrikatua.
Laburtuz, Menendo antroponimotik *Menendiz sortu zen eta aldaketa batzuen ondoren Mendexa izena hartu zuen.
martes, 16 de junio de 2026
Belendiz toponimoa
Belendiz da Arratzuko auzoa, Busturialdean. Askotan Zabala auzoarekin bat eginik agertzen da, Zabala-Belendiz izena erabiliz.
Toponimo honen lekuko zaharrenak XV. mende hasierakoak dira, Euskaltzaindiaren EODA datu basetegitik Belendiz izena:
belendis (1407)Toponimoaren lekuko gehiago agertzen badira ere, ez dago aipatzeko ezberdintasunik, bukaerako txistukariari dagokionaz gain.
belendiz, martin galindez de (1418/07/15 [1785])
velendis (1452)...
Etimologiari dagokionez, Julio Caro Barojarena da kontuan hartzekoa, bere Materiales para una historia de la lengua vasca en su relación con la latina liburuko 103. or:
En Vizcaya los nombres de pueblos o barriadas semejantes abundan: «Ajanguiz », «Albiz», «Anguiz», «Apraiz», «Arraiz», «Belendiz», «Berriz», «Besanguiz», «Biañez», «Duruguiz», «Fruniz», «Galdiz», «Gamiz», «Gazteiz», «Gauteguiz», «Gorliz», «Guereguiz», «Guerricaiz», «Idoguiliz», «Lauquiniz», «Leconiz», «Lemoniz», «Leniz», «Navarnizi», «Ondiz», «Otañez» «Terleguiz», «Urduliz», «Zangroniz». De «Allianicus», «Albicus», «Anguicus», «Apricus», «Arraicus» o «Arraeicus», «Belendicus», «Verricus», «Vianicus», «Furunicus», «Galdicus», «Gamicus», «Gorlicus», «Laucinicus», «Laecconicus», «Lemonicus», «Lenicus»... Muchos de estos nombres son romanos. «Allianus», «Albicus», «Furius», «Gautius» «Laucius» (y «Laucinus») y «Laecus» están documentados. De otros nombres ya hablamos antes: así «Apraiz», de «Apraicus», ostenta el mismo nombre personal que «Apricano» y «Aperregui»; «Lemoniz», el mismo que «Lemona», etc.Hurrengo orrialdean Belendizen etimologiaz aipu bat dago, 104. or.:
Alguno es indígena. Por ejemplo, Belendicus puede relacionarse con el de «portus Blendium» de Cantabria (11), así como con el nombre que surge en una inscripción de Eguilaz en que se lee «Amba[t]us Plend[i] f. an(norum) XXX h. s. e.» (12). «Plend[i]» puede también compararse con el tribual de «pelendones», pueblo celtibérico (13). El nombre «Blendius» es céltico y todos estos otros también lo deben ser (14). En un capítulo posterior desarrollaremos todo lo referente a la onomástica personal indígena que entra en los nombres de pueblo, así como a los datos concretos recogidos del material epigráfico del N. de España y S. de Francia. En el caso de «Belendiz» notemos que con relación a los otros nombres comparados con él ha podido ocurrir la epéntesis de vocal que ya se ha señalado como frecuente en el vasco en su trato de palabras latinas.Mitxelenak aipatu zuen iritzi hori bere Apellidos vascos liburuan, baita bere Introducción fonética a la onomástica vasca lanean ere.
_______
(11) Plinio, Y. H., IV, 111. «Blendea» es nombre femenino en inscripción de Ginzo de Limia, Navascués, Nuevo epígrafe romano de Galicia en Archivo español de Arqueología, 42 (1941), pág. 222.
(12) C. 1. L., II, 2948.
(13) Ptolomeo, II, 6, 53; Plinio, Y. H., III, 26.
(14) En Aquitania encontramos el pueblo de los «Belendi», citado por Plinio, N. H., IV, 108: «bél-éno-s» es, según D’Arbois de Jubainvile, brillante, resplandeciente, ardiente»: Holder, Alt Celtischer Sprachschatz, 1, col. 370. Es importantísimo señalar que en un epígrafe de Azaila aparece BE-L-E-N-O-S en escritura ibérica.
Analisi horrek badu zailtasun bat, hasierako multzoa, bl- edo pl-, euskara zaharrean galtzen zen, horrela azaltzen du Mitxelenak bere Fonética histórica vasca tesian, 437. or.:
En préstamos el grupo se ha evitado de dos maneras:Beraz, litekeena da hasierako multzoa desegitea eta hasieran albokoa geratzea. Horregatik, bestelako hurbilketa bat egingo da sarrera honetan. Toponimoan, -iz atzizkiaz gain, Menendo antroponimoa izango zen. Hemen aurkeztutako etimologia zuzentzat hartzeko, hainbat aldaketa gertatuko ziren, hasiera kontuan hartuz. Hasteko, Bizkaiko toponimoan albokoa dago, hori euskaraz gerta zitekeen, sudurkari disimilazio baten ondorengoa izanik, edo, Melendo bezalako aldaera batetik jasoz. Aldaketa bitxiena hasierako kontsonanteari dagokio, jatorrian /m/ zena /b/ bezala egokitu zen. Ezaguna da euskaraz b-n > m-n bezalako asimilazioa eta, beharbada, hiperzuzenketa gertatu zen, jatorrizko *Melendiz batetik hasierako fonema asimilazio baten ondoriotzat hartuz, gertatu ez zen aldaketa zuzendu zuten, Belendiz sortuz. Julio Viejoren La onomástica asturiana bajomedieval tesian Menendoren patronimikoen artean Melendiz aipatzen du, beste askoren artean.
(1) por simplificación, con pérdida de la oclusiva, (2) intercalando entre las consonantes una vocal anaptíctica. Ninguno de ambos procedimientos se ha aplicado radicalmente, por lo que el número de grupos del tipo pl, pr es cada vez mayor en el vasco histórico.
En inicial es frecuente pl > l: or. laket (da) 'se complace' < lat. placet, como landatu 'plantado', guip. vizc. langa 'traviesa, tranca' 'puerta rústica' < planca, vizc. lau 'llano' < planus (cf. Ax. plaundu 'arrasado', Oih. deblauki 'resueltamente', lit. 'de plano'), como luma (sul. lü'ma) 'pluma'. Cf., de fl-, lore (no sul.) 'flor' (6), guip. lab. vizc. lama 'ardor, llama'.
[...]
De oclusiva sonora más l: a.-nav. beleta 'acelga' (en Cinco Villas pleta), mer. olata 'oblada, bodigo', or. loria 'gloria', ant. erregela 'regla',
lunes, 15 de junio de 2026
Mendiritxaga toponimoa
Mendiritxaga da Bizkaiko bi baserriren izena, bata Arrietan, bestea Busturian. Bi toponimoen lekukoak daude Nombres de familia y oicónimos en las fogueraciones de Bizkaia de los siglos XVII y XVIII izenburuko liburuan:
Mendirichaga [N, TO]Menderitxaga eta Mendiritxaga aldaerez gain, Mendeletxaga ere agertzen da liburu berean:
Menderichaga (la casa de), Busturia, a.1745, FogVizcayaMs.
Menderichaga (la caseria de), Ar(r)ieta, a.1641, FogVizcayaMs.
Mendirichaga (la casa de), Arrieta, a.1796, FogVizcayaMs., a.1799, FogVizcayaMs.
-/Busturia (San_Andres_de_Axpe de), a.1641, FogVizcayaMs.
Mendirichaga (la caseria de), Arrieta, a.1745, FogVizcayaMs.
Mendirichaga (la cassa de), Busturia, a.1704, FogVizcayaMs.
Mendirichaga [N, NO]
Menderichaga (Juan de), Ar(r)ieta, a.1641, FogVizcayaMs.
Menderichaga (Lucas de), Ar(r)ieta, a.1641, FogVizcayaMs.
Mendirichaga (Dom(ing)o? de), Busturia (San_Andres_de_Axpe de), a.1641, FogVizcayaMs.
Mendirichaga (Domingo de) [Mendirichaga (la caseria de)], Arrieta, a.1745, FogVizcayaMs....
Mendelechaga [N, TO]Toponimoak deitura ere bihurtu ziren eta bilaketa egin da Dokuklik web-gunean, Euskal Autonomi Erkidegoko eliza-agiriak biltzen dituen lekuan. Agiri hauek dira, jaio, ezkontza eta heriotza agiriak eta XVII. mendearen erdialdetik lekukoak badira:Menderitxaga aldaera ere agertzen da deitura erabileran, garai berean:Toponimoaren azterketa etimologikorako Menderitxaga aldaera esanguratsua da, egungo izenean bokal asimilazioa gertatuko zelako, e-i > i-i. Hala izan bazen, Menderitxaga abiaburua da. Bukaeran -aga atzizkia dago eta aurrekoan -i(t)z atzizkia dago, sartaldeko euskaren sabaikaritzea jasan zuena, beraz, *Menderitz berreraikiko genuke. Honek Mendeika eta Menderika toponimoak gogorarazten ditu eta hauek Menendo antroponimotik sortuak dira. *Menendiz toponimoa ala patronimimoa abiatuz, metatesia gertatu zen eta sudurkarien disimilazioa: n-nd > nd-n eta n-n > n-r, azken bilakaera Menerdo toponimoan bezala.
Mendelechaga (la casa de), Axpe de Busturia, a.1796, FogVizcayaMs.