Alfonso Irigoienek Otxote aipatu zuen bere De re philologica linguae uasconicae V liburuan bildutako Formación de hipocorísticos en la onomástica medieval de área vascónica, 8. orrialdean:
"Ochote el Rodero a.1366 PoblNavarra 528, Ochote a.l366 PoblNavarra 560, Ochote el maestro a.1366 PoblNavarra 567, Ochote a. 1366 PoblNavarra 569, frente a: Ochoa Galuarra a. 1330 PoblNavarra 297, cuya -a final corresponde al artículo vasco, el cual no aparece en la forma sufijada."
P. Salaberrik ere izen hori aztertu zuen, bere Izen ttipiak euskaraz liburuan, 195. or., han Otxote izenaren lehenengo lekukoa izan daitekeena jartzen du, Osote de Laharria, 1149. urtekoa. Izenaren analisiaz, Salaberrik ere uste du Otxoa + -te izan daitekeela, baina gaineratzen du Otxo(a) + -ote egitura ere posiblea dela.
Sarrera honetan Otxote antroponimoaren lehenengo lekukoa izan daitekeena jarriko dugu, Cartulario de San Juan de la Peña I liburuko Ozote de Bagilo, 1020-1030. urte inguruan, 50. agirian. Hau litzateke Salaberrik aipatutako Osote de Laharria baino 125 urte zaharragoa. Beraz, 1000 urte beteko lituzke izen honek.
Lekukoa Aragoikoa bada ere, argi dago euskal etorkikoa dela, eta hori askotan gertatzen da zenbait antroponimorekin, euskal eremutik kanpo ere ezagunak izan zirela, nahiz eta Otxote izenak ez zuen lortu zabalpen handirik.
No hay comentarios:
Publicar un comentario