Otsuategi da Leintz-Gatzagako aurkintza bat. Lekuko zaharrik ez badago ere, izena oso argia da, aldaketa bakarra jasan du, oa > ua bokal disimilazioa eta aldaketa ezezagunik gertatu ez bada, oso analisi errazekoa da, bukaeran -tegi atzizkia, ohikoa etxe izenetan eta oinarrian Otxoa antroponimoa. Nabarmentzekoa izan litzateke txistukaria, baina lekuko zaharrik gabe ezin da gehiago gaineratu. Toponimoa, antza, etxe bat izendatzeko erabiliko zen eta gero, etxea desagertu eta aurkintza izendatzen hasi zen, egunera arte.
Antzeko egitura dago Otsoenea eta Otsuene toponimoetan baina bukaerako elementua beste bat da.
miércoles, 9 de abril de 2025
Otsuategi toponimoa
Otsoenea eta Otsuene toponimoak
Otsoenea da Hernaniko bi baserriren izena, Osiñaga bailarakoa. XX. mendeko lekukoak daude Iñaki Linazasororen Caseríos de Guipúzcoa liburuan:
OTSUANEA (3 viv.) (col.) Osiñaga, HernaniBi baserriak bereizteko txiki izenondoa erabili da. Toponimoetan, gainera, ezberdintasun batzuk daude, baina oso txikiak dira, azalekoak, oa > ua disimilazioa bezala.
OTSUANEA TXIKI (prop.) Osiñaga, Hernani
Otsuene da Oiartzungo baserri bat. Aipatutako liburuan ere bada baserri hau:
OTSUENE (desh.) Alzibar ballara, OiartzunGainera, Oiartzungo toponimia liburuan ere agertzen da, lekuko zaharrik ematen ez badu ere:
Otsuene. Baserria.Oiartzungo toponimo honek hiru lekuko ditu eta hirurak berdinak dira, horrek erakusten du Hernaniko toponimoa ez bezala, izena oso finkaturik dagoela.
XVII. mendeaz geroztik dokumentatu da. Gaur egun Otsueneberri etxea dago, Altzibarko hirigunetik hurbil.
Bi toponimoak oso antzekoak dira elementu berberez osatuak direlako, bukaeran genitiboa eta artikulua eta oinarrian Otxoa antroponimoa, Erdi Aroan oso erabilera handikoa izan zena.
lunes, 17 de marzo de 2025
Otxotegi toponimoa
Otxotegi da Segurako baserri bat. XX. mendeko bigarren erdialdeko lekuko bat dago Iñaki Linazasororen Caseríos de Guipúzcoa izeneko liburuan:
OTXOTEGI (prop.)Gipuzkoan beste etxe batek izen bera zuen, Lazkaon, XVII. mendearen hasieran. Hala agertzen da Lope de Isastiren Compendio historial de Guipuzcoa liburuan, Ochotegui.
Toponimoak bi elementu izango zituen, bukaeran -tegi atzizkia, ohikoa etxe izenetan eta oinarrirako bi aukera daude, agerikoena da Otxoa antroponimoa izatea, baina ezin da baztertu Otxote antroponimoa izatea, Otxote eta Otxotenea toponimoetan dagoena. Kasu honetan haplologia gertatuko zen, bi silaba berdinak edo oso antzekoak elkartzen direnean bat galtzen da, Otxote + -tegi > *Otxotetegi > Otxotegi.
Bi aukera badira, Otxoa eta Otxoteren artean, baina lehena askoz gehiagotan agertzen da eta, beraz, horrek du aukera gehien toponimoaren oinarria izateko. Oso zaila da, baina gerta liteke informazio gehiago agertzea eta bertan ziurtatu ahal izatea toponimoaren oinarria, baina hori gertatzeko aukera gutxi daude.
Oinarrian Otxoa antroponimoa bada, bukaerako bokala galduko zuen, Otxoategi toponimoek ez bezala.
Otxoategi toponimoak
Otxoategi da Gabiriako baserri baten izena. Izendegi ofizialeko lekuko zaharrena XIX. mendearen erdialdekoa da, Otzoátegi (1857). XX. mendeko bigarren erdialdeko lekuko bat dago Iñaki Linazasororen Caseríos de Guipúzcoa izeneko liburuan:
OTXOATEGI (transf. en finca de recreo)Aipatutako liburuan bada beste toponimo bat oso antzekoa, Olaberrian:
*OTSOATEGI (prop.)Hauetaz gain, Bizkaian ere izan zen, Bakio herrian eta bi mendetako lekukoak bildu dira Nombres de familia y oicónimos en las fogueraciones de Bizkaia de los siglos XVII y XVIII liburuan:
Ochoategui [N, TO]Otxategi aldaera ere izan zen, baina bi lekuko besterik ez dira jaso, biak XVIII. mendekoak:
Ochoategui (la casa de), Baquio, a.1799, FogVizcayaMs.
Ochoategui (la cassa de), Baquio, a.1704, FogVizcayaMs.
Ochoategui_la_Mayor (la caseria de), Santa Maria de Basigo, a.1641, FogVizcayaMs.
Ochoategui_Menor (la caseria de), Santa Maria de Basigo, a.1641, FogVizcayaMs.
Ochoategui [N, NO]
Ochoategui (Juan de Çubel Garay), Santa Maria de Basigo, a.1641, FogVizcayaMs.
Ochoategui (Pedro_Ant(oni)o de) [Mantegueruena (la casa de)], Guecho, a.1796, FogVizcayaMs.
Ochategui [N, TO]Bakioko lekukoen kopurua eta kronologia aintzat hartuz, Otxoategi > Otxategi bilakaera gertatu zen, baina ez zuen nagusitzea lortu.
Ochategui (la casa de), Baquio, a.1796, FogVizcayaMs., a.1799, FogVizcayaMs.
Ochategui (la cassa de), Baquio, a.1704, FogVizcayaMs.
Toponimoen etimologiari buruz, ez dute zailtasun berezirik; bi elementu dituzte, bukaeran -tegi atzizkia, oso arrunta etxe izenetan eta oinarrian Otxoa antroponimoa. Erdi Aroan oso ezaguna izan zen eta lekuko ugari utzi ditu, antroponimikoak zein toponimikoak, Otxoategi azken multzokoa dela.
viernes, 14 de marzo de 2025
Otxoaga toponimoa
Otxoaga da Gasteizko tontor baten izena. Izendegi ofizialeko lekuko zaharrena XIX. mendearen bukaerakoa da, Ochoaga (1897). Gerardo Lopez de Gereñuren Toponimia alavesa, seguido de Mortuorios o despoblados y Pueblos alaveses liburuan ere agertzen da:
OCHOAGA, término en Montes de Vitoria.Toponimoak bi elementu izango zituen, bukaeran -aga atzizkia, normalean ugaritasun adierazlea. Oinarrian aukera bat baino gehiago daude, izan liteke otso animalia izena, baina atzizki horrekin ez dira agertzen horrelako izenik eta beste aukera litzateke Otxoa antroponimoa. Ez dira asko PI + -aga egitura duten toponimoak baina aleak badira, Jaunsuaga toponimoa bezala, oinarrian Jaunso antroponimoa omen duelako.
miércoles, 24 de abril de 2024
Osoasagasti toponimoa
Oiartzun aldeko toponimo hau bi lekukoren bitartez ezaguna zaigu, Documentación Medieval del Archivo Municipal de Oiartzun. I. Libros de estimaciones fiscales de vecinos y bienes raíces (1499-1520) liburutik jasoak. Bi lekukoek data bera dute, 1499. urtekoak dira, lehena agertzen da 147. orrialdean:
El canpo qu'es començando desde OsoasagastiBestea eta azkena bi orrialde geroago dago, 151. or.:
El mançanal viejo qu'es debaxo de la casa, teniente a la verta llamada OgoasagastiaBi lekukoen artean ezberdintasun batzuk badaude ere, toponimo beraren aldaerak izan daitezke, batetik artikularena, lehenengoan ez dago, bestean bai. Ezberdintasun nabarmenena dago bigarren silabako kontsonantean, batean <s> eta bestean <g>. Lekuko gehiagorik ez dago eta, beraz, daudenekin erabakia hartu beharra dago. Osoasagasti erraza da azaltzen jakinik Otxoa antroponimoa izan zela, otso animalia izenetik sortua. Informazio gehiago Otxoa antroponimoaz, sarreran. Beste lekukoak, aldiz, ez du azalpenik, Ogoasagastia aldaerak. Beharbada akats bat gertatu zen izena idaztean edo irakurtzean eta hor agertu behar zuena txistukari bat zen <s> edo antzeko zerbait.
Osoasagasti toponimorako eman den etimologia zuzena bada, Otxoa antroponimoaren eratorri toponimikoen artean sartzekoa litzateke. Bestetik, beste elementua sagasti izena litzateke, hitz ezaguna, toponimian zein lexiko arruntean.
martes, 19 de mayo de 2020
Utxati toponimoa
Gerardo Lopez de Gereñuren Onomasticon 5: Toponimia alavesa : seguido de mortuorios o despoblados y pueblos alaveses liburuan badira toponimo honen bi lekuko, bat zaharra, Erdi Arokoa, bestea XX. mendekoa:
OCHATI, 1495, término en Arceniega.Toponimo honek baditu bi aldaera, hasierako bokalean o- > u- bilakaera gertatu da, lekukoak kontuan hartuz. Beraz, zaharrena Otxati izango zen, eta gerora Utxati zen nagusitutakoa.
UCHATI, término en Arceniega.
Azterketa etimologikoa eginez, otxa- elementu ezaguna genuke hitz hasieran, eta hau otso animaliaren eratortzeko aldaera da. Baina bi aukera badira, Otxoa antroponimoa ere badela, eta batzuetan zaila izan daiteke bereiztea animalia izenaren eta pertsona izenaren artean. Baina analizatzeko geratzen den zatia gakoa izan daiteke, -ti atzizkia delako. Batzuetan laburketaren ondorioa izan daiteke, Gipuzti toponimoan bezala, jatorriz Gipuztegi zelako. Baina Artziniegako toponimoaren lehenego lekukoetatik ez dago -tegi atzizkiaren aztarrenik. Aipatutako G. Lopez de Gereñuren liburuan badago -tegi atzizkia osatutako toponimoa:
OCHATEGUIETA, monte de Guereñu-Onraita.Lekukoa joan den mendekoa da eta horretan ere ez da laburketarik gertatu. Beharbada toponimo honetan otso animalia izena bada, Utxati toponimoan ez bezala.
Artziniegako toponimoaren azterketa, beraz, horrelakoa izango zen, Otxa- 'Otxo(a)' + -ti > Otxati > Utxati.
Atzizki hori oso ohikoa da, izenlagunak sortzeko: beldur + -ti > beldurti, gose + -ti > goseti... Antroponimian ere ez da ezezaguna, A. Irigoienek, bere De re philologica linguae uasconicae V liburuko 6. orrialdean atzizki horretaz informazioa eman zuen, eta hainbat adibide jarri: Jaunti (Jaunti testis, 800; Jaunti, 972), Belati (1052-1054), Harriti (967).
Beraz, zerrenda labur horri beste izen bat gehitzekoa litzateke, *Otxati; nahiz eta lekuko antroponimiko zuzenik ez izan.
Azaltzeko geratzen da hitz hasierako bokalaren aldaketa. Baina hau ez da ezezaguna Otxoa antroponimoaren hainbat eratorrirekin. Blog honetan batzuk aztertuak izan dira: Uxando, Usandizaga eta Usanits toponimoak. Eta hauek ez dira bakarrak bokal aldaketa hori erakusten dutenak.
Utxati toponimoa azterturik, bere etimologia emateaz gain, Otxoaren beste eratorri antroponimiko zahar bat aurkitua izan da, *Otxati, hipokoristiko zahar galdua.
jueves, 18 de octubre de 2018
Peñaochanda toponimoa
Blog honetan aztertutako Otxoa antroponimoaren eratorri toponimikoak euskarazkoak dira, baina hau erdaraz sortua da, batetik izena, peña 'harri, haitz' eta bestetik ordena, euskararen alderantzizkoa.
Toponimo honek erakusten du Otxanda erdaraz ere ez zela ezezaguna, ahaztu gabe toponimoa nafarra dela, euskal lurraldetik ez urrun.
Otxanda antroponimoa aztertua izan da blog honetan eta bizitza luzea izan bazuen ere, behitzat Otxando-rena baino luzeagoa, aspaldian hil zen. Beraz, toponimo honek mende batzuk izan behar ditu, baina oraingoz ezin zehaztu zenbat, Otxanda izenaren galera data ezezaguna delako.
Aipatzekoa da kilometro gutxira, Araban, Otxandarri toponimoa badela. Azken hau euskarazkoa da eta elementuak Peñaochanda-renak dira, baina azken honetakoak erdaraz. Beraz, bitxia da tarte txiki batean bi toponimo izatea, bata euskarazkoa, bestea erdarazkoa, baina elementu berdinak bi hizkuntzetan.
Otsandilibar toponimoa
Toponimo honetan bi aldaketa fonetiko gertatu ziren, antroponimoaren azken fonemaren galera eta r-r > l-r disimilazioa, nahiko goiz gertatua, lehenengo lekukoa 1320. urteko Ossandillivarr litzateke.
Bukatu baino lehen, zehaztasun bat, zoritxarrez erabat ziurra ez dena, gehitu liteke. Toponimoaren lekuko ia guztietan <s> jarrita dago txistukari afrikatua adierazteko. Beharbada hori argudio bat litzateke Otxando antroponimoaren alde egiteko, lekuko zahar batzuetan txistukaria jartzeko <s> erabiltzen zutelako, Otsandola edo Otsondoa toponimoetan bezala. Otxanda-ren lekukoetan ohikoena <ch> jartzea da, egun <tx> jarriko genukeen bezala, adibidez Otxanda toponimoan.
martes, 16 de octubre de 2018
Otxandaperra toponimoa
"OCHANDAPERRA, 1759, monte común de Antoñana-Oteo-Sabando."
Toponimoa bi elementuz osaturik dago, lehenengoa Otxanda antroponimoa litzateke eta bigarrena *perra hitza, jatorria latineko ferraginis izenean izango zuen, Henrike Knörr-ek adierazi zuen bezala. J. Corominas eta J. A. Pascual-en Diccionario critico etimologico castellano e hispanico ospetsuan, gaztelaniazko herrén hitzaren sarreran informazio gehiago eman zuten, latin arrunteko ferrago, -aginis izenetik sortu ziren gaztelaniazko herrén, baita bere Errioxako aldaera herrán, Arabako *perra izenetik hurbilago dagoena. Aldaketa zenbait jaso zituen hitz hau ez omen da ageri euskal testuetan, ez da Orotariko Euskal Hiztegian agertzen, nahiz eta argi dago euskal hitza zela, Otxandaperra toponimoan eta beste toponimo askotan ikus daitekeen bezala.
Otxotetxea antroponimoa
"Título de cómo mataron los de [Aróstegi] (1031) en Vermeo a Ochotechea, fijo de Góm[e]z González de Butrón.
En el año del Señor de mil CDLX años mataron los de Aróstegi d'ençima de la çerca de Vermeo al puerto mayor con una saeta a Ochotechea, fijo vastardo de Gómez González de Butrón, e [col. b] ferieron a Juan González, su hermaño, e a otros de los suyos."
Otxotetxea hipokoristikoa litzateke, eta bere analisia nahiko argia da: Otxote + -txe + -a. Barruan duen -txe atzizki hipokoristikoa blog honetan ere aipatua izan da, Fintxe antroponimoan hain zuzen.
Otxote antroponimoa blog honetan aztertua izan da, baita bere eratorri toponimokoak Otxote eta Otxotenea. Otxote-ren oinarria Otxoa litzateke, baina atzizkia izateko bi aukera badira, -te eta -ote. Hala ere, Otxotetxea-ren ezaugarri ezohikoena -a litzateke, itxuraz, artikulua. Ez dago, esaterako, hemen aztertutako Otxoa-ren antroponimo eratorrietan, baina bai Otxoa izenean, Otxo/Otso (otso animalia izenetik) + -a delako.
sábado, 13 de octubre de 2018
Otxoteko antroponimoa
"Ochoteco [N, NO]
Ochoteco (ynquilino) (Phelipe) [Ybayzabal (barrio de)], Abando (San_Vicente de), a.1798,
FogVizcayaMs".
Baina Otxoteko-ren lehenego lekukoa aski zaharragoa da, Erdi Arokoa, Alfonso Irigoienek jasoa bere De re philologica linguae uasconicae V liburuko Formación de hipocorísticos en la onomástica medieval de área vascónica, 16. orrialdean:
"Ochoteco a.1366 Pob 569, frente a Ochote, cuya forma lleva también sufijo. Véase en (+ -te)."
Antroponimo honen analisia Irigoienek berak eman zuen, Otxote hipokoristikoa eta -ko atzizki hipokoristikoa.
Otxoteko-ren lekukoak oso urriak dira, beraz, deitura hau litzateke bere izaeraren lekuko bat gehiago.
Bide luzea egin zuen Otxoteko, Erdi Aroko antroponimo zena, deitura bihurtu zen eta hala lortu zuen irautea, antroponimoa itzali ondorengo mendeetan. Egun ere, deitura hori bizirik bada.
martes, 9 de octubre de 2018
Otxote eta Otxotenea toponimoak
"Otxote
Kontzeptua: Baserria
Iturriak: 1625: Ochote Comp. Isa. (91. or.)
1625: Ochote Hon. 16 (23. or.)
1696: ochote, casa de E-7-I-21-7 (13. or.)
1707: ochote E-7-II-20-3 (1. or.)
1771: Ochote E-7-I-75-2 (2. or.)
Kokagunea: 41.42.6
Oharrak: “en el termino Santelmo” E-7-II-20-3 (1. or.). Ik. Otxotenea".
Eta liburu beraren hurrengo orrialdean, 664. or.:
"Otxotenea
Kontzeptua: Baserria
Iturriak: 1639: Ochotenea Aktak 35 (24. or.)
1696: ochotenea E-7-I-21-7 (8. or.)
1771: Ochottenea E-7-I-75-2 (2. or.)
1832: Ochotenea (caseria solar) C-5-II-4-1
1838: Ochotorena Por. III (1024. or.)
1857: Ochotenéa Nomen. (44. or.)
1879: Ochotenea Reg. 17 (2. or.)
1927: Ochotenea C-5-II-12
1936: Ochotonea Reg. 46 (197. or.)
1945: Ochotenea Amil. (175. or.)
1951: Ochotonea (40. or.)/ Ochotenea (62. or.) Amil.
1986: Otxotenea Ond. (152. or.)
Ebakera: 1992: Otxotene Fermin Darceles
1992: Otxotenea Marcos Anzisar
1992: Otxotenia Faustino Gonzalez
1992: Otxotenia Francisco Eizagirre
1992: Otxotenea Francisco Ugalde
1992: Otxotonea Florentino Olaskoaga
Adierakideak: Otxote
Kokagunea: 41.42.6
Oharrak: “en el termino Santhelmo” (2. or.), “varrio de Snthelmo” (4. or.) E-7-I-78-8.
“Santhelmo-La Roca y Cornoz” B-2-II-1-1. “Ochotenea, ‘Consulonea’, ‘Aitonandinea’
hoy fincas nuevas complejo ‘Aitonandinea’” Por. VIII (1987, 536. or.). Galdua, Pascual
Arroyo".
Liburuaren arabera, bi toponimoek kokagune bera izan zuten, eta Otxote-ren lekukoak 1625-1771 urte artekoak diren bitartean, Otxotenea-renak 1639-1992 urte artekoak dira. Badirudi etxe bera izendatzeko bi izen erabili zutela, Otxote eta Otxotenea, Otxote antroponimo hutsa litzeteke eta Otxotenea, aldiz, Otxote PI + -(r)en + -a, blog honetako hainbat toponimo bezala, Jamotenea edo Txakarrenea, gutxi batzuk aipatzeko.
Otxote antroponimoa ere blog honetan agertzen da, Otxoa oinarria eta atzizkia -te edo -ote izango ziren.
Otxote antroponimoa
"Ochote el Rodero a.1366 PoblNavarra 528, Ochote a.l366 PoblNavarra 560, Ochote el maestro a.1366 PoblNavarra 567, Ochote a. 1366 PoblNavarra 569, frente a: Ochoa Galuarra a. 1330 PoblNavarra 297, cuya -a final corresponde al artículo vasco, el cual no aparece en la forma sufijada."
P. Salaberrik ere izen hori aztertu zuen, bere Izen ttipiak euskaraz liburuan, 195. or., han Otxote izenaren lehenengo lekukoa izan daitekeena jartzen du, Osote de Laharria, 1149. urtekoa. Izenaren analisiaz, Salaberrik ere uste du Otxoa + -te izan daitekeela, baina gaineratzen du Otxo(a) + -ote egitura ere posiblea dela.
Sarrera honetan Otxote antroponimoaren lehenengo lekukoa izan daitekeena jarriko dugu, Cartulario de San Juan de la Peña I liburuko Ozote de Bagilo, 1020-1030. urte inguruan, 50. agirian. Hau litzateke Salaberrik aipatutako Osote de Laharria baino 125 urte zaharragoa. Beraz, 1000 urte beteko lituzke izen honek.
Lekukoa Aragoikoa bada ere, argi dago euskal etorkikoa dela, eta hori askotan gertatzen da zenbait antroponimorekin, euskal eremutik kanpo ere ezagunak izan zirela, nahiz eta Otxote izenak ez zuen lortu zabalpen handirik.
martes, 2 de octubre de 2018
Otsakain toponimoa
Mikel Belasko, bere Diccionario etimológico de los nombres de los pueblos, villas y ciudades de Navarra. Apellidos navarros liburuan toponimoa aztertu eta hau idatzi zuen, bere blogeko Osacáin sarreran:
"Significado. Probablemente lugar propiedad de una persona llamada Otsoko. De Otsoko, nombre de persona de origen vasco y cuyo significado es "lobico", y -ain, sufijo que indica propiedad.
Documentación antigua. Excoayn (1280, NEN); Ochacain, Ochacayn (1259, 1366, 1532, 1591, NEN); Osaquayn (1201, NEN); Miguel d'Otssacain (1239, DNLO nº 9); Ossacayn (1268, NEN); James d'Ochaquayn i d'Ochoquayn (1313, DNLO nº 164); Osocain, Osocayn, Ossocain, Ossocañ (1644, 1667, 1672, NEN); Oxocain (1280, NEN).
(Mikel Belasko; 1999: pp. 351)."
Hurrengo azterketa P. Salaberrirena da, Acerca del sufijo toponímico –ain izenburuko lanean, hauxe idatzi zuen:
"Otsakain (documentado como Ossocain, Oxocain en la Edad Media, Osocayn en el siglo XVII), por su parte, parece que procede, con bastante seguridad, de Otsoko".
Biek oinarri bera ikusten dute, Otsoko hipokoristikoa. Baina Belaskok jarri dituen Erdi Aroko lekuko gehienetan Otsakain ageri da. Badirudi Otsokain geroagokoa dela. Diferentzia txikia da, baina azaldu beharrekoa.
Otxoko toponimoari eskainitako sarreran eite bereko antroponimoaz aritu ginen eta Alfonso Irigoienen liburutik hartutako lekukoak jarri genituen, guztiak XIV. mendekoak. Lekuko zaharragoak badira, Iratxe eta Leireko agiri zaharretan daudenak, baina guztiak XI. mendetik hona agertu dira.
Bada antroponimo bat oso antzekoa, eta zaharragoa, Otsako, P. Salaberriren Izen ttipiak euskaraz liburuan aipatua, 154. or.:
"Otsako (Otsoa): Osaco (“Lekere”-n, Araba, 952, Ubieto, 1976, 64. Gizon izena da, NVP, 417)."
Antroponimoaren egitura gardena da, Otsa- 'Otso/Otso' + -ko > Otsako. Diferentzia txikia bada ere, Otsako behin baino ez da agertu, eta Otsoko/Otxoko hipokoristikoaren beste lekukoak gerora azaldu ziren.
Beraz, nahiz eta lekuko bakarra izan, Otsako + -ain > Otsakain toponimoa sortu zen, eta hala iraun du mende askotan gaur egunera heldu arte.
Baina Otsokain aldaera bada eta hori aztertu beharra dago. Erantzuna kronologiak ematen du, lehenik Otsako bazen eta Otsakain sortu, mendeak igaro et gero Otsoko/Otxoko eratu zen, Otsako jada hilik izango zen eta herri izenean indarrean zegoen hipokoristikoak eragina izan zuen, hala ere, nagusitu gabe, Otsakain aldaerak iraun zuelako.
Otxotenea toponimoa
Kontuan izanik lekuko zaharrak, *Otxokoto litzateke toponimoaren oinarria, orain arte inoiz azaldutakoa, antza. Antroponimo antzekoena *Otxokote litzateke, P. Salaberriren Izen ttipiak euskaraz liburuan aipatua, 159. orrialdean:
"Otxokote (Otxo(a)). Labaiengo 1726ko Ochocotenea oikonimoaren oinarrian dagoela dirudi."
*Otxokoto oinarria jatorra balitz, ez litzateke *Otxokote izenaren aldaera, azken honetan atzizkiak -ko eta -ot(e) lirateke, baina *Otxokoto izenean, batetik Otxoa oinarria, eta atzizkiak -ko eta -to lirateke. Dena dela, ezin da erabat baztertu hasieran *Otxokote izatea eta gero, lekukoak azaldu baino lehen *Otxokoto bezala agertzea.
Lekuko zaharretatik egungo aldaerara silaba bat galdu du, tarteko /ko/, ziurrenik azentuaren indarragatik, hurrengo silaban eragina izan du. Hala ere galera hori oso berria da, joan den mendearen erdialdean Otxokotenea bazelako.
Otxotenea toponimoaren azterketak ahalbidetu du izena bera argitzea, eta baita ere *Otxokoto antroponimo galdua berreskuratzea, toponimo hau delako *Otxokoto izenaren lekuko bakarra.
domingo, 30 de septiembre de 2018
Otxokoneko barrutia toponimoa
Lekuko zaharrena hartu, Otxokonea, eta analisia eginez, Otxoko + -(r)en + -a izango genuke, Otsakane toponimoa bezala, baina toponimo nafarrak ez du bokaletan inolako aldaketarik jasan, eta horrek egiten du analisia argiagoa.
Otxoko antroponimoa zen, Otxoa antroponimo eta -ko atzizki txikigarriaz osatua. Barruti hitzak ez du zailtasunik, egun ere ezaguna eta erabilia delako.
Antroponimoaren erabilera batez ere nafarra izan zen, eta Basaburuko toponimo honek Erdi Aroko egoera horren ispulua bada.
Otsakane toponimoa
Oiartzungo toponimia liburuan informazio gehiago ematen dute, eta toponimoaren etimologiarako erabili beharreko datua:
"Otsokone. Parajea.
Otsakane ahoskatzen den arren, dokumentazioan -o- duten formak agertzen dira (Ochocone, 1827, OGPAR Lib H 594 Fol 69 Vto “Inmediato al paraje de Ochocone”). Karrikan dago, Artikutzako errepidearen gainean".
Beraz, Otxokone > Otsakane bilakaera gertatuko zen. Afrikatuaren grafia zaharra zalantzazkoa da, <ch> horrekin beharbada adierazi nahi zuten hor afrikatua bazela, ez nahi ta nahi ez egun <tx> bezala jarriko genukeena. Baina hori ez da ziurra. Aldaketa nabarmena bokaletan izan da, o-o-o-e > o-a-a-e, erdiko bi bokalak aldatu dira. Beharbada bat aldatu eta gero, asimilazioaz, bestea. Baina ez dago argi aldaketaren kausa. Lekuko zahar gehiago beharrezkoak lirateke.
Dena den, lehenengo lekukoak Otxokone/Otsokone bezala agertzen baziren, analisi errazekoak lirateke, euskal antroponimian bilaketa eginez gero. Otxoko antroponimo hipokoristikoa litzateke toponimoaren oinarria, eta -(r)en + -a. Blog honetako Otxoko toponimoaren oinarri bera, nahiz eta azken honek ez du ezer oinarriaz gain.
Hasieran etxea edo izango zen han, baina gero desagertuko zen eta gerora aurkintza bat izendatzeko erabiliko zen, gaur arte.
martes, 25 de septiembre de 2018
Otxoko toponimoa
"OCHOCO, término en ayuntamiento de Aspárrena."
Dirudienez, antroponimo honetaz arduratu zen lehenengoa Alfonso Irigoien izan zen, bere Pertsona izenak euskaraz liburuko zati honetan bezala:
"3.265. OCHOCO: Ochoco, (1366, PN-XIV, F.Sang., 506 orr.), Racays de Suso-n; Rodrigo, yerrno de Ochoquo, (1350, PN-XIV, L.-Mon.Est., 366 orr.), Larrahona-n; Xemen Ochoquo, (1330, PN-XIV, F.Est., 273 orr.), Sesma-n; Xemen Ochoco, (1366, PN-XIV, F.Est., 628 orr.), Sesma-n, seguru asko pertsona berbera. Ikus OCHOA eta OCHANDO, eta baita-ere LOBO eta LOPE".
Berak eman zituen lekuko guztiak nafarrak ziren, baita Erdi Aroko beste agiri batzuetan agertzen direnak ere. Hala ere, antroponimoa Arabara ere hedatuko zen, Asparrenako toponimo hau lekukoa bada.
Egituraren aldetik ez du zailtasunik, Otxoa antroponimo eta -ko atzizki txikigarria lotuz Otxoko antroponimo hipokoristikoa genuke.
Otxoki toponimoa
Lehenengo lekukoa 1775. urtekoa litzateke, Proyecto de ereccion de tres iglesias antemurales en San Sebastian. Hacia 1775 izenburuko lanean, Luis Murugarren egilea, BAP, 1980, 393. eta 396. or.: Ochoqui.
Geroko informazioaren iturria Donostiako toponimia, 1995. urteko lana izan da, hauxe jarri zuten:
"OTXOKI: Ochoqui (1862, casa, D.U.A.-D-7-1-1), Ochoqui (1864, Casa de labor, N.P.G., 39 orr.); Otxoki (1989, D.U.T.B.). 64-14-3, M. I-3.
Ochoqui Bonasategui (1860, D.U.A.-D-7-1-P.).
*OTXOKI: Otxoki (1989, D.U.T.B.). 64-14-2, M."
Beraz, ia 250 urteko lekukoak badira eta beti Otxoki agertzen da, bestelako aldaerarik gabe. Horrela, etxe izena izanik, egokia litzateke antroponimian egokiak izan daitezkeen kideak aurkitzea. Bada bat erabat egokitzen dena, Otxoki antroponimoa, Otxoa ezagunaren hipokoristikoa. Aipatzen lehenengo P. Salaberri da, bere Izen ttipiak euskaraz liburuan hauxe jarri zuelako, 139. orrrialdean:
"Otxoki (Otxo(a)). Errazkingo Ochoquirena (1594, Le.p. 1) eta Goizuetako Ochoquirena (XVII. m.), Ochoqui (XVIII. m.), Ochoquia (XIX. m.) oikonimoetan aurkitu dut. Urumearen ertzeko herrikoa Otxókì ahoskatzen da egun; Baraibarren Otxokinbórda dago orain (NTEM XLV, 104)".
Salaberrik eite bereko antroponimorik aurkitu ez bazituen, gutxienez badira bi lekuko, Erdi Arokoak. Lehenengoa Colección Documental del Archivo Municipal de Hondarribia. Tomo II (1480-1498) liburuan bada:
Ochoqui d’Iginiz, 1481. urtean, 5. agiria.
Hurrengoa urte gutxira agertu zen, Documentación Medieval del Archivo Municipal de Oiartzun. I. Libros de estimaciones fiscales de vecinos y bienes raíces (1499-1520) liburuan:
Ochoqui Belç, 1499. urtean, 1. agirian.
Erdi Aroko lekukoak gipuzkoarrak dira, eta toponimoa ere hangoa da, inguru berekoa. Badirudi antroponimo honek hedapen mugatua izan zuela, Gipuzkoako sortaldea eta honen Nafarroako eremua.
Antroponimoaren analisia, Salaberrik adierazi bezala Otxoa antroponimoa eta -ki atzizki txikigarria lirateke.
Beraz, Otxoki antroponimo hipokoristikotik Otxoki oikonimoa, etxe izena.