martes, 16 de octubre de 2018

Otxotetxea antroponimoa

Antroponimo hau testu bakar batean bakarrik agertu da, eta hori Lope Garcia de Salazar-en “Istoria de las bienandanças e fortunas” liburuan jasoa da, 1475. urte inguruan. Hona hemen Otxotetxea izenaren bi agerpenak:
"Título de cómo mataron los de [Aróstegi] (1031) en Vermeo a Ochotechea, fijo de Góm[e]z González de Butrón.
En el año del Señor de mil CDLX años mataron los de Aróstegi d'ençima de la çerca de Vermeo al puerto mayor con una saeta a Ochotechea, fijo vastardo de Gómez González de Butrón, e [col. b] ferieron a Juan González, su hermaño, e a otros de los suyos."
Otxotetxea hipokoristikoa litzateke, eta bere analisia nahiko argia da: Otxote + -txe + -a. Barruan duen -txe atzizki hipokoristikoa blog honetan ere aipatua izan da, Fintxe antroponimoan hain zuzen.
Otxote antroponimoa blog honetan aztertua izan da, baita bere eratorri toponimokoak Otxote eta Otxotenea. Otxote-ren oinarria Otxoa litzateke, baina atzizkia izateko bi aukera badira, -te eta -ote. Hala ere, Otxotetxea-ren ezaugarri ezohikoena -a litzateke, itxuraz, artikulua. Ez dago, esaterako, hemen aztertutako Otxoa-ren antroponimo eratorrietan, baina bai Otxoa izenean, Otxo/Otso (otso animalia izenetik) + -a delako.

No hay comentarios:

Publicar un comentario