Mostrando entradas con la etiqueta Otxote. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Otxote. Mostrar todas las entradas

martes, 16 de octubre de 2018

Otxotetxea antroponimoa

Antroponimo hau testu bakar batean bakarrik agertu da, eta hori Lope Garcia de Salazar-en “Istoria de las bienandanças e fortunas” liburuan jasoa da, 1475. urte inguruan. Hona hemen Otxotetxea izenaren bi agerpenak:
"Título de cómo mataron los de [Aróstegi] (1031) en Vermeo a Ochotechea, fijo de Góm[e]z González de Butrón.
En el año del Señor de mil CDLX años mataron los de Aróstegi d'ençima de la çerca de Vermeo al puerto mayor con una saeta a Ochotechea, fijo vastardo de Gómez González de Butrón, e [col. b] ferieron a Juan González, su hermaño, e a otros de los suyos."
Otxotetxea hipokoristikoa litzateke, eta bere analisia nahiko argia da: Otxote + -txe + -a. Barruan duen -txe atzizki hipokoristikoa blog honetan ere aipatua izan da, Fintxe antroponimoan hain zuzen.
Otxote antroponimoa blog honetan aztertua izan da, baita bere eratorri toponimokoak Otxote eta Otxotenea. Otxote-ren oinarria Otxoa litzateke, baina atzizkia izateko bi aukera badira, -te eta -ote. Hala ere, Otxotetxea-ren ezaugarri ezohikoena -a litzateke, itxuraz, artikulua. Ez dago, esaterako, hemen aztertutako Otxoa-ren antroponimo eratorrietan, baina bai Otxoa izenean, Otxo/Otso (otso animalia izenetik) + -a delako.

sábado, 13 de octubre de 2018

Otxoteko antroponimoa

XVIII. mende bukaeran Otxoteko deituraren lekuko bat bada Nombres de familia y oicónimos en las fogueraciones de Bizkaia de los siglos XVII y XVIII liburuan:
"Ochoteco [N, NO]
Ochoteco (ynquilino) (Phelipe) [Ybayzabal (barrio de)], Abando (San_Vicente de), a.1798,
FogVizcayaMs".
Baina Otxoteko-ren lehenego lekukoa aski zaharragoa da, Erdi Arokoa, Alfonso Irigoienek jasoa bere De re philologica linguae uasconicae V liburuko Formación de hipocorísticos en la onomástica medieval de área vascónica, 16. orrialdean:
"Ochoteco a.1366 Pob 569, frente a Ochote, cuya forma lleva también sufijo. Véase en (+ -te)."
Antroponimo honen analisia Irigoienek berak eman zuen, Otxote hipokoristikoa eta -ko atzizki hipokoristikoa.
Otxoteko-ren lekukoak oso urriak dira, beraz, deitura hau litzateke bere izaeraren lekuko bat gehiago.
Bide luzea egin zuen Otxoteko, Erdi Aroko antroponimo zena, deitura bihurtu zen eta hala lortu zuen irautea, antroponimoa itzali ondorengo mendeetan. Egun ere, deitura hori bizirik bada.

martes, 9 de octubre de 2018

Otxote eta Otxotenea toponimoak

Hondarribian izan ziren Otxote eta Otxotenea toponimoak. Beharbada leku bera izendatzeko erabili ziren? Datuak Hondarribiko toponimia liburutik jasoak dira, 663. or.:
"Otxote
Kontzeptua: Baserria
Iturriak: 1625: Ochote Comp. Isa. (91. or.)
1625: Ochote Hon. 16 (23. or.)
1696: ochote, casa de E-7-I-21-7 (13. or.)
1707: ochote E-7-II-20-3 (1. or.)
1771: Ochote E-7-I-75-2 (2. or.)
Kokagunea: 41.42.6
Oharrak: “en el termino Santelmo” E-7-II-20-3 (1. or.). Ik. Otxotenea".
Eta liburu beraren hurrengo orrialdean, 664. or.:
"Otxotenea
Kontzeptua: Baserria
Iturriak: 1639: Ochotenea Aktak 35 (24. or.)
1696: ochotenea E-7-I-21-7 (8. or.)
1771: Ochottenea E-7-I-75-2 (2. or.)
1832: Ochotenea (caseria solar) C-5-II-4-1
1838: Ochotorena Por. III (1024. or.)
1857: Ochotenéa Nomen. (44. or.)
1879: Ochotenea Reg. 17 (2. or.)
1927: Ochotenea C-5-II-12
1936: Ochotonea Reg. 46 (197. or.)
1945: Ochotenea Amil. (175. or.)
1951: Ochotonea (40. or.)/ Ochotenea (62. or.) Amil.
1986: Otxotenea Ond. (152. or.)
Ebakera: 1992: Otxotene Fermin Darceles
1992: Otxotenea Marcos Anzisar
1992: Otxotenia Faustino Gonzalez
1992: Otxotenia Francisco Eizagirre
1992: Otxotenea Francisco Ugalde
1992: Otxotonea Florentino Olaskoaga
Adierakideak: Otxote
Kokagunea: 41.42.6
Oharrak: “en el termino Santhelmo” (2. or.), “varrio de Snthelmo” (4. or.) E-7-I-78-8.
“Santhelmo-La Roca y Cornoz” B-2-II-1-1. “Ochotenea, ‘Consulonea’, ‘Aitonandinea’
hoy fincas nuevas complejo ‘Aitonandinea’” Por. VIII (1987, 536. or.). Galdua, Pascual
Arroyo".
Liburuaren arabera, bi toponimoek kokagune bera izan zuten, eta Otxote-ren lekukoak 1625-1771 urte artekoak diren bitartean, Otxotenea-renak 1639-1992 urte artekoak dira. Badirudi etxe bera izendatzeko bi izen erabili zutela, Otxote eta Otxotenea, Otxote antroponimo hutsa litzeteke eta Otxotenea, aldiz, Otxote PI + -(r)en + -a, blog honetako hainbat toponimo bezala, Jamotenea edo Txakarrenea, gutxi batzuk aipatzeko.
Otxote antroponimoa ere blog honetan agertzen da, Otxoa oinarria eta atzizkia -te edo -ote izango ziren.

Otxote antroponimoa

Alfonso Irigoienek Otxote aipatu zuen bere De re philologica linguae uasconicae V liburuan bildutako Formación de hipocorísticos en la onomástica medieval de área vascónica, 8. orrialdean:
"Ochote el Rodero a.1366 PoblNavarra 528, Ochote a.l366 PoblNavarra 560, Ochote el maestro a.1366 PoblNavarra 567, Ochote a. 1366 PoblNavarra 569, frente a: Ochoa Galuarra a. 1330 PoblNavarra 297, cuya -a final corresponde al artículo vasco, el cual no aparece en la forma sufijada."
P. Salaberrik ere izen hori aztertu zuen, bere Izen ttipiak euskaraz liburuan, 195. or., han Otxote izenaren lehenengo lekukoa izan daitekeena jartzen du, Osote de Laharria, 1149. urtekoa. Izenaren analisiaz, Salaberrik ere uste du Otxoa + -te izan daitekeela, baina gaineratzen du Otxo(a) + -ote egitura ere posiblea dela.
Sarrera honetan Otxote antroponimoaren lehenengo lekukoa izan daitekeena jarriko dugu, Cartulario de San Juan de la Peña I liburuko Ozote de Bagilo, 1020-1030. urte inguruan, 50. agirian. Hau litzateke Salaberrik aipatutako Osote de Laharria baino 125 urte zaharragoa. Beraz, 1000 urte beteko lituzke izen honek.
Lekukoa Aragoikoa bada ere, argi dago euskal etorkikoa dela, eta hori askotan gertatzen da zenbait antroponimorekin, euskal eremutik kanpo ere ezagunak izan zirela, nahiz eta Otxote izenak ez zuen lortu zabalpen handirik.