viernes, 16 de noviembre de 2018

Martikotxotegi toponimoa

Martikotxotegi Donostiako baserria zen. Lehenengo lekukoa 1775. urtekoa litzateke, Proyecto de ereccion de tres iglesias antemurales en San Sebastian. Hacia 1775 izenburuko lanean, Luis Murugarren egilea, BAP, 1980, 391.or.: Marticochotegia.
Hurrengo mendeetako lekuko ugariak Donostiako toponimia, 1995. urteko lanean badira:
"MARTIKOTXOTEGI: Martiochotegui/ Marticochotegui (1841, casa, D.U.A.-B-10-II-362-2), Marticochotegui (1860, D.U.A.-D-7-1-P.), Marticochotegui (1860, D.U.A.-D-7-1-P.), Marticochótegui (24) (1862, casa, D.U.A.-D-7-1-1), Martincochótegui (32) (1862, casa, D.U.A.-D-7-1-1), Martincochótegui de Eguía (1864, Casa de labor, N.P.G., 68 orr.); Martikotxotegi (1989, D.U.T.B.). 64-6-6, M. H-2."
Lekuko batzuetan Martinkotxotegi aldaera ageri da, ziurrenik Martin izenarekin zegoen harremana hiztunek ere ikusten zutelako, eta analogia eginez, toponimoari Martin- jartzen zioten, "behar" zuen sudurkaria erantsiz.
Blog honetako beste toponimo asko bezala, oinarrian antroponimoa bada eta ondoren -tegi badu, Martiotegi toponimoan bezala. Banaketa eginez, Martikotxo- + -tegi izango genuke. Antroponimoaren lekuko zuzenik ez da ezagutzen, baina, hala ere, azterketa erraza du: Martiko hipokoristikoa eta -txo atzizkia. Martiko, bere aldetik, Marti(n) + -ko litzateke. Beraz, Martin antroponimoaren beste ale bat gehiago, *Martikotxo hipokoristiko ezezaguna eta Martikotxotegi toponimoa.

No hay comentarios:

Publicar un comentario