Colección Documental del Archivo Municipal de Hondarribia. Tomo IV (1499-1537) liburuan bada Kaikuegi izeneko toponimoa, itxuraz etxe izena zela. Toponimoaren azterketak ez du zailtasun berezirik, bi elementuz osaturik dago, bata kaiku eta bestea hegi. Liburuko lehenengo agerpena Juanot de Caycuegui litzateke, 1499. urtekoa eta 31. agirikoa. Gerora beste hainbat pertsona eta baita ere toponimo bera agertuko dira agirien artean.
Kaiku hitza, Orotariko Euskal Hiztegiaren arabera, agertzen da lehendabizikoz Silvain Pouvreauren hiztegian, eta hau XVII. mende erdikoa litzateke. Beraz, Kaikuegi toponimoaren bitartez hitz honen agerpena 150 urtetan aurrera daiteke.
Kaiku hitza, alokairu eta altzairu bezala, ez dira toponimian aurkitzeko errazak, horregatik hemen plazaratuak izan dira.
No hay comentarios:
Publicar un comentario