Martiku bazen Urnietako Oztaran auzoko baserri bat, Gipuzkoako baserriak liburuaren arabera, baina liburua idatzi zenerako, egileak berak adierazten du, hondaturik zegoela.
Martikuena baserria bada Astigarragan, lekuko zaharrik ez dugu bildu.
Beraz, badira bi toponimo, biak etxe izenak, eta biak Gipuzkoakoak.
Azterketa etimologikorako zalantza handirik ez dute uzten, biak nahiko gardenak dira, bietan antroponimo bera izango genuke, *Martiku, baina Urnietako toponimoan gehigarririk gabe agertzen den bitartean, Astigarragako toponimoan, -(r)en + -a, jabegoa adierazteko etxe izenetan ohikoak diren elementuak ditugu.
Ez dago *Martiku antroponimoaren lekuko zuzenik, P. Salaberriren Izen ttipiak euskaraz liburuan izena aipatzen du, baina lekukorik ez du ematen.
Beharbada izena, jatorrian, Martiko ezaguna zen, Marti 'Martin' eta -ko atzizkiaz osaturiko hipokoristikoa, eta gero, agian toponimo bihurtu eta gero, Matxitxu toponimorako aipatutako fenomenoa ere gertatu zitzaion, euskal lurraldeko leku askotan gertatzen dena, horrela, i-o > i-u aldaketa jasan zuen. Horrela, Martiko ezagunetik hasi eta Martiku toponimorako bidea ezin errazago geratuko litzateke.
Mostrando entradas con la etiqueta Martiko. Mostrar todas las entradas

viernes, 29 de noviembre de 2019
miércoles, 16 de enero de 2019
Martikon antroponimoa
Martikon behin baino ez da agertu, Archivo Municipal de Elgueta (1181-1520) liburuan: Marticon de Oreynsarri, 1520. urtean, 95. agirian.
Analisia erraza litzateke, Martiko hipokoristikoa eta -on atzizkia edo beste analisi bat eginez, Marti antroponimoa eta -ikon atzizki elkartua, horrela aztertzen ditu P. Salaberrik Joanikon eta Perikon izenak, bere Izen ttipiak euskaraz liburuko 127. orrialdean.
Edonola ere, izenaren elementuak oso gardenak lirateke bi analisietan, Marti + -ko + -on.

viernes, 16 de noviembre de 2018
Martikotxotegi toponimoa
Martikotxotegi Donostiako baserria zen. Lehenengo lekukoa 1775. urtekoa litzateke, Proyecto de ereccion de tres iglesias antemurales en San Sebastian. Hacia 1775 izenburuko lanean, Luis Murugarren egilea, BAP, 1980, 391.or.: Marticochotegia.
Hurrengo mendeetako lekuko ugariak Donostiako toponimia, 1995. urteko lanean badira:
"MARTIKOTXOTEGI: Martiochotegui/ Marticochotegui (1841, casa, D.U.A.-B-10-II-362-2), Marticochotegui (1860, D.U.A.-D-7-1-P.), Marticochotegui (1860, D.U.A.-D-7-1-P.), Marticochótegui (24) (1862, casa, D.U.A.-D-7-1-1), Martincochótegui (32) (1862, casa, D.U.A.-D-7-1-1), Martincochótegui de Eguía (1864, Casa de labor, N.P.G., 68 orr.); Martikotxotegi (1989, D.U.T.B.). 64-6-6, M. H-2."
Lekuko batzuetan Martinkotxotegi aldaera ageri da, ziurrenik Martin izenarekin zegoen harremana hiztunek ere ikusten zutelako, eta analogia eginez, toponimoari Martin- jartzen zioten, "behar" zuen sudurkaria erantsiz.
Blog honetako beste toponimo asko bezala, oinarrian antroponimoa bada eta ondoren -tegi badu, Martiotegi toponimoan bezala. Banaketa eginez, Martikotxo- + -tegi izango genuke. Antroponimoaren lekuko zuzenik ez da ezagutzen, baina, hala ere, azterketa erraza du: Martiko hipokoristikoa eta -txo atzizkia. Martiko, bere aldetik, Marti(n) + -ko litzateke. Beraz, Martin antroponimoaren beste ale bat gehiago, *Martikotxo hipokoristiko ezezaguna eta Martikotxotegi toponimoa.

Suscribirse a:
Entradas (Atom)