martes, 6 de noviembre de 2018

Altzairu hitza

Alokairu hitzarekin hasietako bidean beste ale bat gehiago jarriko dugu sarrera honetan, altzairu hitza, hain zuzen. Altzairu izenaren lehenengo lekukoa, Orotariko Euskal Hiztegiaren arabera, Perez de Lazarraga litzateke, kalzaidu aldaera erabiliz. Bere lanen data 1567-1605 urte artekoa litzateke.
Baina Hondarribiko testu zaharretan ere bada, Colección Documental del Archivo Municipal de Hondarribia. Tomo IV (1499-1537) liburuan zenbait agerpen baditu:
Martie de Alçayru, 1500. urtea, 40. agiria.
Martin de Alçairu, 1500. urtea, 48. agiria.
Badira liburu berean beste agerpen batzuk, baina ez zaharragoak. Beraz, 1500. urtea litzateke hitz honen data zaharrena. Orotariko Euskal Hiztegiarenak, aldiz, 1567-1605. urte arte ez zen euskal testuetan agertu. Hori horrela izanik, urte mordoa aurreratuko litzateke altzairu hitzaren lehenego lekukoak.
Onomastikan agertzen diren hitzak kontuan izanik, zaila egiten da alokairu zein altzairu bezalako hitzak agertzea, baina zorionez ez zen horrela gertatu eta hitz horien lekuko hauek aberasten dute, neurri txikian bada ere, euskal hitzen historia.

No hay comentarios:

Publicar un comentario