Kamio hitzaren lehenengo agerpena Larramendiren hiztegian bada, 1745. urtean, Orotariko Euskal Hiztegiaren arabera. Baina Erdi Aroko agirietan bada Kamio izeneko toponimoa. Hala agertzen da Colección Documental del Archivo Municipal de Hondarribia. Tomo IV (1499-1537) liburuan behin baino gehiagotan. Lehenengo agerpena Juan Pérez de Camio litzateke, 1499. urtean, 35. agirian.
Ez da ohikoa hitz soil bat toponimo bihurtzea baina badirudi horrela gertatu zela. Hala izanik, toponimo horri esker kamio hitzaren lehenengo agerpena 250 urte inguru aurrera daiteke.
Kamio hitza ez litzateke blog honetan lehenago aurkeztutakoak bezala, hau da, alokairu eta altzairu bezala, kamio hitza toponimian aurkitzea ez da harritzekoa, dena den, hitz honen erabilera eta hedapena ez dira oso handiak izan, ez bide hitzari lekua kentzeko nahikoa.
No hay comentarios:
Publicar un comentario