Martiotegi, Donostiako baserria. Lehenengo lekukoa 1775. urtekoa litzateke, Proyecto de ereccion de tres iglesias antemurales en San Sebastian. Hacia 1775 izenburuko lanean, Luis Murugarren egilea, BAP, 1980, 396. or.: Martiotegui.
Beraz, toponimoa 250 urte betetzear izango litzateke, gutxienez.
Toponimoaren analisiaren aldetik, izenak bi zati baditu, Martio- eta -tegi. Azken elementua oso ezaguna den bitartean, lehenengoaren lekukorik ez dago, baina badirudi Martin antroponimoaren eratorria dela. Patxi Salaberrik, bere Izen ttipiak euskaraz liburuan biltzen du analisirako egokia den Martiot hipokoristikoa, eta lekuko bat ematen du, Martiot de Yllarregui, 1490. urtekoa. Oinarria Marti(n) litzateke eta atzizkia -ot.
Antroponimoak ez du lekuko askorik utzi, orain arte bat ezagutzen zitzaion eta orain, Martiotegi toponimoari esker, beste bat gehiago bada.
No hay comentarios:
Publicar un comentario