Oiartzungo toponimia liburuan badago toponimo honetaz informazio gehiago baita etimologia bat ere, 319. or.:
Zerradi. Baserria.Zerra hitzean baino, zerrari hitza litzateke toponimoaren oinarria, ondoren etxe izenetan ohikoa den -(r)en + -a: Zerrariarena, izenari -a artikulua erantsia. Ziurrenik mendeetan bi aldaera ezagunak izan ziren, Zerrariarena eta Zerrari, azkena nagusitu zen eta inguru hartan r > d txandaketa gertatu zen, aide 'aire' bezalako hitzetan zabaldua.
Dokumentu zaharrek -r - duten eta deklinatua dagoen forma bat erakusten dute (Zerrariarena, 1591, ZEA 215.19; Zerrariena, 1638, OUA C/4/9/2), beranduago, ia 200 urteko tarte baten ondoren, gaur egun arte irauten duen Zerradi forma agertzen den arren. Bere jatorri etimologikoa segur aski zerra hitzean egongo da. Industriapoligono bati ematen dio izena.
Zerrari hitza, zaharra bada ere, berandu arte ez da jaso hiztegietan edo euskal testuetan, badirudi, Orotariko Euskal Hiztegiaren arabera, lehenengo lekukoa Joan Batista Artxuren Uskara eta Franzes Gramatika, Uskalherrietaco haurrentzat egina liburukoa dela, 1852. urtekoa. Toponimo honen lekuko zaharrena, Zerrariarena, 1591. urtekoa den bitartean. Beraz, 250 urte baino lehenagokoa da zerrari hitzaren agerpena.
No hay comentarios:
Publicar un comentario