sábado, 29 de febrero de 2020

Aldapita toponimoa

Aldapita da Galdamesko mendi-adar bat, beraz, Bizkaiko Enkartazioetako toponimoa litzateke eta kokapen hori interesgarria izan daiteke toponimoaren etimologia emateko orduan.
Lekuko zaharrik ezagutzen ez den arren, izen honen elementu nagusia oso erraz ikusten da, aldapa hitza. Atzizkia -eta izan liteke eta bilakaera: aldapa + -eta > *Aldapaeta > *Aldapaita > Aldapita. Toponimoa sortu ondoren bokal disimilazioa gertatuko zen eta gero ai > i. Ez da ezinezkoa toponimo hibridoa izatea, aldapa euskal hitzari -ita atzizki txikigarria gehitzea, azken hau gaztelaniazkoa, baina horrek esan nahiko luke inguruko erdaraz aldapa hitza ezaguna zutela.

No hay comentarios:

Publicar un comentario