martes, 18 de febrero de 2020

Ajanza toponimoa

Ajanza toponimoa bi aldiz agertzen da Arabako toponimian, bata Lezaman, Aiaraldean eta bestea Monasterioguren herrian. Biak aipatuak dira Gerardo Lopez de Gereñuren Toponimia alavesa : seguido de mortuorios o despoblados y pueblos alaveses liburuan:
AJANZA, término de Lezama. 1810, labrantío de Monasterioguren.
Lezamako toponimoa ere badago Federico de Barrenengoaren Onomástica de la Tierra de Ayala 2 Toponimia (Términos) liburuan:
AJANZA. —Monte al O. y encima de Andikotxalde, en la caída N.E. del monte Txibiarte. —Río que baja de Ajanza. —Llana. —. Heredad. —Jaro. Lezama.
Lekukoak ez dira asko, Lezamakoak bi lekuko eta Monasteriogurengoa bakarra, baina hau zaharra da, XIX. mende hasierakoa. Datuak bildu eta nahikoak lirateke azterketa etimologikoa egiteko. Dirudienez, bi elementuz osatutako toponimoa litzateke, banaketa eginez, ajan- + -tza, azkena atzizki ezaguna da, ugaritasuna adierazteko. Lehenengo elementua, aldiz, aihen izan liteke, eta orduan aihen + -tza > *Aihentza, gero, hasperena galdu eta bokal asimilazioa gertatuko zen: a-e-a > a-a-a. Beharbada, aipatutako lurrak ardogintzari emanak ziren eta hortik jasotako izena.

No hay comentarios:

Publicar un comentario