Toponimo hau Arrasatekoa da, lekuko zaharrak baditu, XVII. mendetik hasita, Arrasateko toponimia liburutik jasotako lekukoak dira, 171. or.:
Aldanieta da lekuko zaharrenetan gehien agertzen den aldaera, eta beraz, gertatutako aldaketa bakarra litzateke ie > e bokalen soilketa. Egungo aldaera, Aldaneta, XIX. mende hasieran hasten da testuetan agertzen, gaur egunera arte.Toponimoak euskal elementuak baditu baina ez da erabat gardena. Badago beste toponimo bat blog honetan aztertua, Aldaneta azaltzeko lagungarria dena, Aldani toponimoa. Azken honek alda- 'alde' + handi > *Aldandi > Aldani bezalako bilakaera izan bazuen, Arrasateko toponimoan berdina izan zen baina -eta atzizkia gehitua: alda- 'alde' + handi + -eta > *Aldandieta > Aldanieta > Aldaneta.
No hay comentarios:
Publicar un comentario