Asurdi da Iturengo toponimo bat. Lekuko zaharrenak XVII. mende hasierakoak dira: asurdi (1606), assurdi (1635), asurdi (1770) [...] asurdi (1999) eta asurdi (2000).
Toponimoak ez du aldaketarik jasan azken mendeetan eta, beraz, Asurdi da analizatzeko izena. Andres Iñigoren Toponomástica Histórica del Valle de Santesteban de Lerín (Regata del Ezkurra) liburuan badu aipu etimologiko bat:
MICH. opina que, en concreto, este topónimo de Ituren proviene de asuri 'cordero' [AV, nº 125]. Sin embargo, resulta extraño que el sufijo -di acompañe a nombres de animales. Se tiene, por otra parte, constancia de la existencia de topónimos similares en Navarra, como p. ej. Asurdoya datado en el año 1665 en Ezcaroz, o Asurdin cuyo étimo parece ser haitz 'peña' más urdin (v. ARRIURDIÑETA en el presente capítulo) o Asurdieta datado en 1678 en Undiano, perteneciente a la cendea de Zizur [JIMENO JURÍO, J.M. OV-1, p. 431].Bitxia da, Iñigok adierazten duen bezala, -di atzizkia animalia izenei lotzea. Horregatik, beharbada, beste bide bati ekitea komenigarria da. Aldaketa txiki bat gertatu da, hitz zaharretan ohikoa omen zena, jaur- bada jaun izenaren eratorpen aldaera (cf. jauregi), asur- izan daiteke asun izenaren aldaera ere: asur- 'asun' + -di > *asurdi, asunen lekua. Horrela, toponimoak ez luke inolako oztoporik, nahiz eta *asurdi izenaren lekukorik ez izan.
Jakina, Asurdirako emandako etimologia egokia izan liteke Iñigok aipatutako beste toponimo batzuetarako, Asurdoia (*asur- 'asun' + -doi + -a) eta Asurdieta (*asurdi + -eta) toponimoetarako, hain zuzen.
No hay comentarios:
Publicar un comentario