Okarizti da Ataungo baserri baten izena, Elbarrena auzokoa.
XX. mendeko bigarren erdialdeko lekuko bat dago Iñaki Linazasororen Caseríos de Guipúzcoa izeneko liburuan:
OKARIZTI (2 viv.) (prop.), San Martin ballaraLekuko zaharrenak Erdi Arokoak izan daitezke, baina izena aldaturik dago, Archivo Municipal de Ataun (1268-1519) liburuko lekukoetan Okaraztia da behin eta berriz agertzen dena. Horrela, 23. agirian 1430. urtean Miguel de Ocaraztia dago; 44. agirian, 1500. urtean Juan de Ocaraztia eta
55. agirian, 1511. urtean batzuk daude, beharbada aurreko agirietakoak: Juan de Ocarastia [...] Martín de Ocaraztia [...] Miguel de Ocaraztia, molinero.
Lekuko hauek zaharragoak dira eta behin baino gehiagotan agertzen direnez, Okaraztia aldaera jatorrena litzateke, besteak asimilazio bokalikoa jasan duela: Okaraztia > Okarizti, a-a-i > a-i-i, beharbada hurrengo bokalak eragina izan du. Gainera, horrela, toponimoaren azken aldean (h)arizti ikus liteke, toponimian oso hedatutako izena.
Okaraztia euskal toponimo argia da, baina analisi ilunekoa, bukaera aldean -di atzizkia izan daiteke, txistukari ondoan egoteagatik ahoskabetu dena, eta artilukua, baina oinarria ezezaguna da.
Okaran hitza egokia izan daiteke, Okaragana eta Okaranaga toponimoen oinarria dena, baina elementu gehiago izango ziren bestela, okaran + -di > Okarandi sortuko zen. Toponimo hori bada, Iñaki Linazasororen aipatutako liburuan, Eskoriatzan:
OKARANDI (col.)Okaraztia izenaren txistukaria azaltzeko pentsatu behar dugu beste atzizki bat tartekatu dela, ziurrenik, -tza: okaran + -tza + -di + -a > *Okaranztia > Okaraztia. Lehenik gertatuko zen -nzt- kontsonante taldea soildu zela -zt- geratuz. Bilakaera berdintsua izan zen belztu aditzaren aldaera ohikoa den beztu.
Okaran + -tza egitura ere ezaguna da, Iñaki Linazasororen aipatutako liburuan, Eskoriatzan ere delako:
*OKARANZA (prop.)
No hay comentarios:
Publicar un comentario