miércoles, 28 de septiembre de 2022

Ekoien toponimoa

Ekoien izeneko hiru herri hustu ezagunak dira Nafarroan, Deikaztelun, Olllaranen eta Garesen.
Toponimo hauen lekuko zaharrenak XII. mende hasierakoak dira, Euskaltzaindiaren EODA datu basetegitik Ekoien toponimoaren sarreran:

filius andre mande d'ecoien (1110-1119 [1968, 1990])
orti ecoingo (1203 [1957, 1960])
ecoyen gaiz (1232-1251 [1930])
...
Mitxelenak bere Apellidos vascos liburuan toponimoa aipatu zuen eta etimologia bat eman zuen, nahiz eta zalantzazkotzat hartu:

193.- (h)egi «línea de los montes» «ladera»: Eguia (Héguy), Eguibar, Eguiguren, Eguilaz en Alava (top. Hegiraz en 1025, Heguilaz en 1076, actual Eguilaz), Eguina, Eguino, Eguinoa, Eguizabal, Eguiazabal, con lo que parece artículo, aunque *(h)egia sea quizá la forma antigua del sustantivo; Héguiagaray, Hégiaphal. Es interesante el hecho de que falta una forma de composición *et- (v. lo que decimos de (h)iri), a no ser tal vez en Ecoyen, Nav. (en 1046 Ecoíen), si procede de *egi-goien, o en el ap. Epalza (-baltz).
Blog honetan badira toponimo batzuek het- 'hegi' eratorpen aldaera erakusten omen dutenak; horrela, Etume toponimoa, et- 'hegi' + une izan daiteke; Ekain toponimo ezaguna, et- 'hegi' + gain eta Ekaitz toponimoa et- 'hegi' + gaitz.
Beraz, Ekoien ez dago bakarturik, eta horrek indartzen du Mitxelenak Ekoien toponimorako aipatu zuen etimologia.

No hay comentarios:

Publicar un comentario