lunes, 12 de septiembre de 2022

Patxikilla toponimoa

Patxikilla da Getxoko etxe baten izena. Toponimoa Getxoko leku izenak liburuaren 266. orrialdean aztertua da:

Patxikilla
(Etxebizitza)
Badirudi etxe izena baino gehiago, pertsona baten ezizena dagoela oinarrian, Batxi edo Patxi, eta -illa atzizki txikigarria.

Dokumentazioa:
Pachiquilla: 1904 (...se formaría el Mercado que hoy por carecer de lugar tiene que celebrarse, á diario, bajo los balcones de la casa llamada de Pachiquilla. (..., 1904-12-2)--FOT-- (GUA.: 3261-5.)
Toponimoa ez da osorik azaldua, tarteko belarea aipatu gabe geratu delako. Horrek behartzen du etimologia apur bat azaltzeko, ziurrenik Patxikilla emakumezko hipokoristikoan -illa atzizkia dago, baina oinarrian Patxiko antroponimoa genuke, hau ere hipokoristikoa. Azkenik, Patxi 'Frantzizko' ere bada, eta Fraiskozurikoa toponimoan Frantzizko bera genuke, hainbat aldaketa jasoa euskararen egituran hobeto egokitzeko.

No hay comentarios:

Publicar un comentario