Gordexolako biztanle-entitate honek baditu bi izen, Zubiete Euskal Autonomia Erkidegoko Izendegi Geografiko Ofizialaren arabera eta Zubieta Wikipedian agertzen da eta Euskaltzaindiko EODA datu basetegian ere. Azken orri honek Zubieta toponimoaren lekukoak ematen ditu, zaharrenak XVII. mendekoak dira:
zubiete (1645/12/03)Hurrengo mendeetako lekukoetan izen bera agertzen da, bukaeran beti bokal berdina dago.
zubiete (1653/05/02)
zubiete (1662/10/03)
Toponimoaren analisia oso erraza da eta aipatutako Euskaltzaindiaren orrian behin baino gehiagotan jarria dago, zubi + -eta. Baina toponimo honek badu berezitasun bat, bukaerako bokala ez da /a/, /e/ baizik. Horrek azalpena merezi du, jakinik izena zaharra dela eta lekukoak bat datozela toponimoa aipatzeko orduan. Hasieran izena *Zubieta izango zen baina aldatu zen eta arrazoia, beharbada hurbil dagoen herri baten izenean bilatu beharra dago. Portugalete izen egokia izan liteke, izen horren eraginez Zubiete erabiltzen hasiko ziren eta toponimoa paperean jartzerakoan izena aldaturik eta finkaturik zegoen.
No hay comentarios:
Publicar un comentario