miércoles, 14 de septiembre de 2022

Maurizeta toponimoa

 Maurizeta da Getxoko soro baten izena. Getxoko leku izenak liburuaren 239. orrialdean toponimoa agertzen da lekuko zaharrak emanez, XVII. mendera arte heltzen direnak:

Maurizeta
(Soroa)
Izen honetan mikrotoponimo bat nola aldatzen den ikus daiteke, Maurizeta-tik Mauseta-ra iragan baita.

Dokumentazioa:
mauriceta: 1632 (...Llamada Mauriceta pegante a las heredades de juan de Ybarra..., 1632-12-1; BAHP.: pi-pro.), (...en sus heredades de mauriceta Peganttes a Las heredades de Jn. de Ybarra... (1632-12-1; BAHP)
Mauseta: 1867 (...otra tierra heredad labrante, en el termino nombrado Mauseta, de 36 peonadas... (1867-05-31) (BAHP.: iac-pro.)
Manseta: 1886 (...otra tierra heredad labrante en el término nombrado Manseta de treintayseis peonadas..., 1886-05-20; BAHP.: pjvv-pro.)
Azken lekukoan, Manseta izenekoan, akatsa gertatuko zen <u> zena <n> balitz bezala ulerturik. Baina lekuko zaharrenak inportanteenak dira etimologia egiteko. Toponimoak bi elementu lituzke, Mauriz eta, azken elementua -eta atzizkia. Mauriz izenak erabilera patronimikoa izan du, Mauri antroponimoarena baina, toponimoa izanik, ez da ahaztu behar euskal lurretako herri edo auzo izen askotan -iz bukaera dela: Lemoiz, Mimetiz, Muskiz... Bi erabileren jatorria latinean dago, -is genitibotik euskaran egokitua.

No hay comentarios:

Publicar un comentario