Okaragana da Ajangizko baserri bat, izendegian bertan adierazten dute izena aldaera dela.
Okaranaga Muxikako baserria bada, eta Zigoitian zubi bat ere bada. Azkenik, Ajangizen Okaranagako bidegurutzea dago.
Araban ere ezaguna zen Okaranaga, Gerardo Lopez de Gereñuren Toponimia alavesa, seguido de Mortuorios o despoblados y Pueblos alaveses liburutik jasoa:
OCARANAGA, labrantíos: 1703, en Buruaga. 1839, en Eribe.Beraz Ajangizen toponimo baten bi aldaera daude, Okaranaga eta Okaragana, lehenengoa lehenetsia dena. Hala bada, metatesi bat gertatu da, n-g > g-n. Beharbada, Okaragana aldaeraren gana bukaerak lagunduko zuen aldaketa izateko.
Okaranaga geratzen da analizatzeko, eta horrek ez du zailtasunik, aldaketa ezezagunik gertatu ez bada, behintzat. Toponimoak bi elementu ditu, okaran izena, 'aran' dena eta -aga atzizkia.
No hay comentarios:
Publicar un comentario