Gonbizerreka da Markina-Xemeingo erreka bat. Bizkaiko foru diputazioaren web-guneko toponimia sailean badago toponimo honi buruzko informazio laburra:
Toponimoak bi elementu lituzke, azkena erreka ezaguna da eta hasierakoa, gonbiz- litzateke, Gomitz antroponimotik sortutakoa. Bilakaera bitxi bat gertatu zen, nb > m hain zuzen, Gonbizenea toponimoan bezala. Azken sarrera horretan azalpen luzeago bat dago.
Gomitz antroponimoaz informazio gehiago Komistain toponimoaren sarreran.
No hay comentarios:
Publicar un comentario