Arabako toponimo honetaz lekuko bakarra dago, Gerardo Lopez de Gereñuren Toponimia alavesa, seguido de Mortuorios o despoblados y Pueblos alaveses liburuan aurkitua:
MINGOBASO, término en Montes de Vitoria.Toponimoak bi elementu lituzke, bukaeran baso izen arrunta eta hasieran Mingo antroponimoa, Domingo ezagunaren hipokoristikoa izan daitekeena. Bilaketa egin da Dokuklik web-gunean, Euskal Autonomi Erkidegoko eliza-agiriak biltzen dituen lekuan. Agiri hauek dira, jaio, ezkontza eta heriotza agiriak eta guztira hiru lekuko jaso dira, hirurak bizkaitarrak eta oso aspaldikoak:Toponimo honek erakutsiko luke antroponimo hori Araban ere ezaguna izan zela eta Mingoren lekuko antroponimoen garaikoa bada, toponimoak 400 urte edo izan dezakeela.
Mingo izenetik sortu ziren hipokoristiko batzuk, gerora toponimo bihurtzeraino heldu zirenak, Minguin eta Mingón toponimoak bezala.
No hay comentarios:
Publicar un comentario