Txerren Zumarragako baserri baten izena da.
XX. mendeko bigarren erdialdeko lekuko bat dago Iñaki Linazasororen Caseríos de Guipúzcoa izeneko liburuan:
TXERREN (prop.) ZumarragaToponimoak interpretazioak izan ditzake, nahiz eta biak loturik izan. Ezaguna da txerren hitza dela, Txerran antroponimo hipokoristikotik sortua. Txerren, Orotariko Euskal Hiztegian:
txerren.Hitz horren jatorria, OEHan adierazten den bezala, Txerran antroponimoan dago, honakoa da Mitxelenaren Nombres vascos de persona laneko sarrera:
etimologikoa
Etim. Del nombre de persona Cherran 'Fernandito'.
1. (V-ger-ple-och-gip, G-azp; Zam Voc ), txerran (V-ple), txarran (V-ger-arr). Ref.: A (txarran, txerren); A Apend (txerran); Iz UrrAnz, ArOñ ; Elexp Berg (infarnu).
Diablo, demonio. (En los ejs. se encuentra como nombre común y nombre propio). [...]
2. (V, G). Ref.: A; Iz UrrAnz, ArOñ. .
Malvado, malo. "Malvado, traidor" A, que cita a Apaolaza. " Txerréna, [...] se aplica también a personas muy malas" Iz UrrAnz. "Txerréna isatia, ser malo" Iz ArOñ. .
Beti oi da etxe bakoitzean txerren bat! Apaol 111. Idazkaria, txerrena bai-zen (demonioa), itzal ta aienatu zen. Bera EEs 1916, 175....
Txerran Dim. de Hernan(do): Cherran de Gamboa, muerto en 1440 en una pelea de banderizos cerca de Bilbao, etc. Se emplea actualmente en una zona del dialecto vizcaíno con penetración en la de habla guipuzcoana, en dos formas txerran, txerren, «como nombre propio del diablo» (Azkue). Casos parecidos son Matxingorri (lit. «Martinito el rojo») «palabra empleada para el diablo en el Goyerri «guipuzcoano», J. Gárate PV 13, 222, e (inpernuko) Patxi lit. «Paco (el del infierno)», etc.Beraz, bi aukera daude toponimoa azaltzeko, txerren izen arrunta edo Txerran antroponimoa. Azken kasu honetan bokal asimilazio bat izan zela onartu behar dugu, baina hori ez da oztopo handia, jakinik txerren hitzean gertatua dela. Normalean pertsona izenak oso ohikoak dira etxe izenak egiteko. Baina toponimo honetan lagungarria litzateke bere historia ezagutzea, beharbada horrela aldaera zaharren bat eskuratuko litzateke, edo toponimoaren izendapenaren arrazoia.
No hay comentarios:
Publicar un comentario