Kataliñene da Donostiako etxe bat. XX. mendeko bigarren erdialdeko lekuko bat dago Iñaki Linazasororen Caseríos de Guipúzcoa liburuan:
KATALIÑENE (prop.) Alza, DonostiaDonostiako toponimia bilketa lanean lekukoak XIX. mende erdiraino heltzen dira:
KATALIÑENEA: Catalinene (1844, casa, D.U.A.-C-5-I-1691-1), Cataliñene (1864, Casa de labor, N.P.G., 38 orr.); Kataliñene (1989, D.U.T.B.). 64-14-4, m. J-3.XVIII. mendearen bukaerako lekuko zahar bat dago, Proyecto de erección de tres iglesias antemurales en San Sebastian. Hacia 1775 izenburuko lanean, Luis Murugarren egilea, BAP, 1980, Catalinaenea, Altzako etxeen artean. Testu berean beste aipu bat dago, beharbada Donostiako beste toponimo bat da, Catalinene.
Toponimoan bi elementu daude bukaeran genitiboa, eta bakar batean artikulua eta oinarrian antroponimo emakumezko bat, Katalin ala Katalina, izen bera da, baina aurreko mendeetan lehenak erabilera handiagoa izan zuen, egun ez bezala. Elantxobeko Katalinena toponimoan elementu berberak dira, nahiz eta bukaera apur bat ezberdina izan.
No hay comentarios:
Publicar un comentario