Erroma da aurkintza bat, Albiztur eta Bodania-Goiatz udalerrien artean. Izendegi ofizialeko lekuko zaharrena XX. mende bukaerakoa da eta egun bezalakoa da. Toponimoaren interpretazioak ez du arazorik, Erroma, Italiako hiriburuaren izena delako. Ezin jakin izendapenaren arrazoia, baina aspaldiko hiriren aipamenak daude euskal toponimian, Babilonia toponimoa bezala. Behar bada Erromae antroponimoaren laburdura da, baina ezin jakin, lekuko zaharragoak beharrezkoak direlako. Jandrome toponimoaren sarreran aipatutako antroponimoa horren gaineko informazioa dago.
No hay comentarios:
Publicar un comentario