Maiorako atxa da Muxikako tontor bat. Izendegi ofizialeko lekuk zaharrenak XX. mende bukaerakoak dira eta ez da aldaketarik: maiorako atxa (1986, 1999)... Toponimoaren analisiak izen bakarra du eta argia dago azken elementua atx dela, haitz izenaren aldaera sartaldekoa, eta artikulua. Lehen elementuan, -ko atzizkiaz gain, Maiora antroponimoa genuke, beharbada *Maiorako antroponimo hipokoristikoa dago. Beste aukera litzateke hurbil *Maiora toponimoa izatea. Maiora antroponimo emakumezko honetaz, Maioregi toponimoaren sarreran informazio gehiago dago.
No hay comentarios:
Publicar un comentario